XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia ab 0252 Zu zara utsik aukeratua
Izar guztien artean,
Illuntasunen usainik bere
Ez daukazuna soiñean,
Illunpe danen jayotokia
Daukazu mende mendean,
Zeuri ikutu baño lenago
Sortu ziñean unean,
Zeuntzalako zuk artu bakarrik
Bere burua oiñpean
.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0029 Zorijontsua izango zara, kristiñaua, eriotz-aldijan Andra Marijaren zaindasuneko kate gozuakaz loturik bazagoz; betiko gaizkapena ziurrtuko dautzue estuntza maitagarrijok, ta betiko bake zorijonaren egun sentia izango jatsu aonelan zeure eriotzia; eta Marijaren otseiñ askok esan dabena autorrtuko dozu orrduan: Ikusi ezpaneu, eneban ziñestuko ain gozua zala iltea, Oe ondora etorriko jatsu Karmengo Ama Erregiña bere eskapularijua soñian badozu, eta bijotzez badirautzozu: Ene Ama gozo-gozua, lagun zakidaz orrdu onetan, zeuria naz, zeugaz ilgo naz.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0042 Orduan Jesusen Ikasleak ¡alkondara ta gona zuri almidoi ta burdin beroagaz gogortu ta leunduak jasten zituen soñean! Buruan barriz oraingo Eliz-Artzain edo Obispoak eliz-jaietan erabilli oi daben antzeko txapela eruatebien, ¡paper zuriagaz egiña!, oial-estu edo zinta gorriakaz apaindurikoa Eguen Donean, da oialtxu baltzagaz Bariakuan....

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0004 - O Tomax, begira, begira, oñetako oyek bai politak...! eta bere erantzuna:
- Bai, ez dira itxusiak, bañan soñean dauzkazunak politagoak deritzazkit.

5. 1900-1939 gipuzkera poesia ea 0138 Euriyak ez nau bustitzen,
ez ere sorgin-lezean
iresten arrats illunak;
dirdira nik arratsean...
Aitormendi'ko alaba naiz-ta
lur-atzik ez det soñean
.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.a. ugarte 0018 3.en Ordenan sartuak oidiran eskapulario chiki ta kordoia soñean erabilli bitzate beti; bestela emandako eskubide ta grazien jabe eztira izango.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ol ib 0148 Ta gudari saldo osoa bildurik, 17 soñean txabux gorri bat, eta buruan arantzaz eyotako buruntz bat ezarri zioten.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0082 -¡Ene bara ta ni! Satikak neure semien alkondaria dakar soiñian, da egingo neuke baloiak iruntsi dabela neure semia be.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a lamiak 0109 ¿Nerau ere aurzaroan gabonarizko atorra (alkandora) soinean nuela ibilia otenaiz? Baditeke.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0297 PIARRES,- Emaztekia galtzak soñan?.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak stpierre gh 1921 0661 Lehenago oro iberotar zauzkan Humboldt-ek, atzeman izenak oro; egun aldiz banago bertze jakintsun batzuek ez ote duten ligurotarrari bereaz bertzerik ere soinean ezartzen.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Eta nola zilla dan umiaren soiñian lenengo-lenengo sortzen dan zauria, nai ta nai ez zauri ori bear dan eran zaindu bear da.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Aphez-gei, sotana soinean, lehenago izana denaz geroz, aski ikhasia da jakiteko holako zerbeiten beharra ukhanen duela, nahi badu, athe zilotik bederen, zeruan sartu.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00100 Eta jaunztura hori soinean, eta holandes pasaporta sakolan, Dominikanoen baitharat sarthu ahal nindakeen.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak poesia lek 0034 Eder eskuan kaliza eta
Soñean sobrepeliza:
Elizarako okoitua dago
Etxe ontako Apaiza
.

16. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0052 Itzok esan eutsozan Ama Birjiñak Simon Stok Deunari: Eskapulario au soñean dauala ilten danak inpernuko surik ez dau ikusiko.

17. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 Edergailua artu ta soinean iantz dezaneko, galgarri ilko dira emazte gaztea ta hura uki lezaken edonor, esku-erakutsiok alako edenez gantzutuko baititut.

18. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0277 Buru gainean koroia ta soinean txirikona dituelarik ilten dago erregina ezkon-berria: ori argi ta garbi dakit nik.

19. 1940-1968 gipuzkera antzerkia j.a. arkotxa 0401 APALLU - Baña, zer du?
EZTI - (Soñean duan mantala kendu ta aizea emanaz asten zaio MARI-DOMINGI'ri).

20. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 1332 II'GARREN EGONLEKUAN Jesus'ek Gurutzea soiñean

21. 1940-1968 gipuzkera poesia gazt 0022 ez belauniko
zutik
zure egia gurea
oyuztatuz
baitare gezurra
urrezko bigantx kiaztatuarekiko jaurespena
Pazko-goizeko giza eorzgabearen gorpua soiñean
bezperako gantzugalluz ta likurtaz
eta illobia seilluz ta utsik

22. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0072 Bearrik, dirurik geiena perian eralgi (4) Derrochar zun eta lapurreta egin ziotenean lau ogerleko besterik etzitun soiñean.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0199 Erabat, noski, antze geienetan gizonik iakitunena baitzera, beinola, zeian, dirularien mai-ondoetan zerorren iakite andia ta opagarria erakutsirik, arro-arro zeure burua andi egiten neronek entzun zinudanez: soinean zenituenak oro zeuk eginak zenituelarik, Olimpi'ra bein ioan zinala esaten baitzenuen: lenik, zenaraman ereztuna ortik asten baitzinan zerorrek egina zala, ereztunak xixelatzen baitakizu; baita beste zigilua ere zeuk egina, ta zaldi-orrazia ta oliontzia ere zerorrek eginak: gero, zenituen oinetakoak ere zerorrek iosiak zirala esaten zenuen, baita txartesa ta txirikona ere zeuk eunduak zirala: ta guziei bitxien eta iakite andienaren erakusburua zirudiena auxe zan: esaten baitzenuen, zeneukan txirikon-gerrikoa Persi'ko andre andikienen bezalakoxea zala ta zerorrek txirikordatua, izan ere.

24. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. astiz 0056 - Bat bakarra dut eta ura soinean daukat erantzun zuen adiskide onek.

25. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. astiz 0056 - Bat bakarra duela eta hura soinean daukala esan dit.

26. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0066 Hau ohartu zen, behin, Chirritak bi athorra soinean bazituela, eta hortaz trufa egin zion pertsu batez....

27. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Yakoitza hautatua zen ezteyentzat, amorea gatik eta, biharamunean, andere esposa hoberenetan bezti, bere urheria aberatsa soinean, eztelier guziez lagundua yoan zadin lehen aldiko bere eliza lekhuaren hartzera.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Denak ongi arrimatu direa ba, etcheko semeak, espartin eta athorra churiak soinean, akhulu fantesiako bat floka batez beztiturik, atheratzen ditu idiak, marra zabal batzu bizkarrean, kopetako goriak uztarriaren pean, pampalinak eta uhalak itze horiz obraturik, hek ere, litsak etchian utzirik ezteietarat abian.

29. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Su eta ujoldeen yoalea entzun orduko berriz, gau beltz eta bildurgarri ayetan, soinean zituzten jantzi laburrekin, erriko biztanle geienak, urduri karrikaratzen ziran euren laguntza beartsuei eskeintzeko.

30. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 Goizik-goiz urten zuat gaur, lo zoroa utziaz, biderako irritsa soiñean dudalarik.

31. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0065 Ez gero genez; amaren gorputzak daukan kokoa ume-zorroa osotzen dauan esia eragiñik umekiaren soiñean sartzen da.

32. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 GEORGES - Hau udaberriko arratsaldearen ederra! Zerua oskarbi, eguzkia kristalei su eman beharrean: jendetza lasaia, jantzi argiak soinean dituela Champs Elysées-etan gora eta behera, ilunabarreko argiak aurpegiak leunagotzen ditu. Ondo da, pozten naiz (Ahozabalka). Egitekoen zerrenda?

33. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde amaiur 0095 BALENTIN - (Sakeletik larrutx-idazki bat atereaz). Honetxegatik! (Zamaltzaiña zurbil eta mutu geldi bedi). Nik bezain ongi dakizu larrutx hau nun zijoan. Ez duzu gaizki pentsatu. Zagi baten barruan, jaunok! Bere soiñean ezer ageri ez zenean, zagi barruak arakatzea eman zidan buruak. Eta horra, xagua bertan agertu.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0023 2 Animaliak udazkenean Animaliek ez dute pertsonek bezalako jantzirik, ezta behar ere, soinean dute eta.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/3 0046 BIDE LUZEAN, LASTOA ERE ZAMA SOINEAN.

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0036 Aretora itzuli zenean, bere xakatxoa soinean zeraman, dena zuzen eta botoiak lotuta, milord txiki bat eginda.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0060 Nor da etxetik ihesi baina beti etxean bizi den animalia? Barraskiloa, bere etxea soinean baitauka.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. juaristi 0074 Hauetako bat deseskegitzen * deseskegi: deskolgatu du, soinean daukan abrigoa bizkorki zabaldu eta honen azpian sartzen du, abrigoa itxi ondoren presaka irteerarantz zuzentzen delarik.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0042 Zein polita eta liraina zen! Bizpahiru gona zeraman soinean, denak kolore bizikoak, eta bordatuz beteriko atorra txuri eta zabal bat.

40. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0077 Odol ustutako gorputzak untzigainean, itsasuntzia suntsiturik, gizon alproja hura ganbarotea bipildu eta gure kapitain zaharraren jantziak soinean zituela ikusi zuen.

41. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0083 Bizitzak agindu zitzaizkien armak entregatzen baldin bazituzten eta soinean zutenarekin Gaztela-ko lurretara abiatu beharko zuten.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0177 - Ohe atzean txokoan zutik, inpermeable hura soinean zuela.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0215 Ate batetik gizon bat sartu zen, gizon puska galanta, kapela belarri baten gainera okertua eta soinean jantzi gorria zeukan rubia bati gerritik besoaz heltzen ziona.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0291 Uniformea soinean izango du beronek ere.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0080 Lapurrok, giltzarik ez badaramate soinean, tinbre jotze bereiziak izan ohi dituzte euretakoak direla jakin dezaten eta tinbrearen hotsa ezaguna ez bazaie, ez dute idekitzen.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0148 Eta aurkiturik, ez al hintzateke poz-pozik jarriko soinean etxera eramanaz? Zoriontsu izango hintzateke seguraski, gertatua jende guztiari kontatuz, heurekin pozkide izan zitezen.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0011 Nire doaiak ene soinean daude eta ez beste inon.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0186 Horra ba: zazpi mihiñok neuk ditut eta ongi bilduta eduki ere bakoitza oihal artean, hots, Ligi'ko Jaunaren alabak bere zorigaitz egunean soiñean zituen zazpi gonei kendutako zazpi oihal zatitxotan gordeta.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0124 Tipi-tapa etorri nintzen nire gurasoek Verona aldean duten jauregi ederretik non neska noble gazte batek desio ditzakeen apeta guztiak gozatzeko ahalbidea bait nuen, oinutsik eta soinean fratrum minorum-en ordenako habito lakarra jantzirik, inork nire neskatilatasunari igarri ez diezaion neure adats luze horailak ia hilearen zuztarretaraino mozturik.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0145 Nik, entailaturiko frak urdina, botoi urreztatuz, collant galtza grisak, polainak eta zenbait bueltako gorbata beltza neramazkien soinean.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 Soinean daramat beti trastea....

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 Lotarakoan ere soinean eramango din honek trastea, seguru....

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0008 Belaki galtza urdinak, tiranteak, (etzazu tiranteen kontu hau ahaztu, ene seme), eta itsasoko labaina bat baino ez daramatza soinean.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0061 Txandal zahar nasaia zeraman soinean eta kiroletako zapatilak; MGa berregiteko koadernoa mantalean zeukan, eta hari begira zegoen arren, Clive bakarrik zuen buruan.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0047 Mrs. Wilsonek soinekoa lehentxoago aldatua zuen eta orain arratseko traje barroko bat zeukan soinean, ehun arinez egina eta krema kolorekoa, eta gelan barrena ibiltzean honek lurrari ematen zizkion arrastadekin etengabeko xarrastakoak egiten zituena.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lf 0054 Jujen aintzinerat heldu da, aspaldiko beilarien trastu bitxienak soinean: xenila, manta-labur, pordoin, kulubitxo, maxkur, arrosario luze, ez du deusen eskasik.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Mozorro zatarrak zapiaz edo estalkiaz estaltzen zuten burua, eta gerruntzea, gona, mantarrak eta abarkak erabiltzen zituzten soinean.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0145 Udaletxeruntz joan da, esku batetan eskupoltsa iluna duela, soinean abrigo beltza, galtzerdi eta oinetako beltzakin.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0045 2 Langileek kamisetak eta mahukarik gabeko alkandorak darabiltzate soinean.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0017 Besteen artean hau zion: Euskarak gaur, funtsean, Unamuno-ri erantzuna emana dio. Gure hiztegi teknikoak ikusita, gure azken bibliografia ikusita, UEU-k atera duen liburu-mordo teknikoa ikusita, UZEI-k halako lehiaz daramakin lan eskerga ikusita, Unamuno-ren iritzia ez da iristen ironiara ere.... Megaterio eta horrelako berritxukeriak beste hizkuntzentzat izango dira, ez guretzat. Euskara idazten (eta horregatik izurratzen ekonomikoki, etabar) aritzen garenok ongi dakigu Unamuno-ren aurresana txotxolokeria merke bat dela. Noiztik dauka euskarak esperma ezkultu baten eragina bere soinean...?. Iritzi horiekin (eta gaurko erdal idazle vaskongadoen jokaerekin) ezin pertsonal bat baino ez da agertzen, eta ez euskararen akats basiko bat.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0032 Eta Montserratera baino lehen herri haundi batera iristean, Jerusalenera soinean eraman behar zuen jantzia erosi nahi izan zuen.

62. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0104 - Ire soiñean bi zaurirekin aldegin omen ukan emendik.

63. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 Korapilloz beteta ko sei edo zazpi lokarri ba-zeuzkan bere soñean, eta zapi batek estutzen zion agoa.

64. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0083 Iru anai beltzetatik Betoker bera zegoan oraindik, naiz azkenekoetan, bizirik, naiz onek bere soiñean bi bala sarturik euki.

65. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0021 Esku arpegiek ongi garbitu, alkandora txuria, ez astegun, ez jaiegun, oi zituenezko galtzak, eta bruxa pinttarraxka soiñean jantzi zituenerako, apar loditua zegoen janari sendoa.

66. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uxola 0012 Ta oien esanetara, ospea ta fama edatu zutelarik bazijoazten araruntz, bere ezpartzin ta alkandora edurberri bezin zuriak soiñean zituztela, makilla esku batean ta bestean, zenbaitzuk, jana sortuko ote edo beldurrez, bere kaxuelkada upar-zabalak.

67. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0363 Esan zagun baitere Musika Bandak jaialdi ontan erakutsi zuela bestetan ez bezelako eguzkialdeko jazkera ikusgarria soñean.

68. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia f. nesprias 0002 Gizonaren galgarria
Soinean duen maskara
Naturalezaren giltza
Seaskan dik utzia.

69. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0025 Jesus atera zen kanporat elorri-korona buruan, kapa gorria soinean.

70. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0026 Jesus atera zen kanporat,
elorri-korona buruan,
kapa gorria soinean.
Huna gizona!.

71. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0040 Bere soinean, jantzi arinak airean zeudela zirudien.

72. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0029 Gizon kixkil batzu, burua gora, galtza xuri handi batzu herrestan... soinean.

73. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0003 Fraideak: sos bat ere ez zaukala soinean.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sm 0001 Nor ehizariak bezalakorik? Baserri inguruan erbiari tira eta huts! Hala ere, harrokeria soinean.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Mutiko bat paseatzen omen zen berrikitan Bidasoaz bertze aldean galtza-atorra xuritan, bonet gorri bat buruan, gerri ferde bat soinean.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Atzetik norbaitek, lepoa hatzez kolpatuz: - Barkatu, baztertuko zara une batez? - Japoniar bat besterik ez zen, Nikon kamara soinean zuela, bere hainako objektibo batez ornitua.

77. 1991> bizkaiera literatur prosa u. elorriaga 00016 Izartu nazenean artaziak hartu eta hirutan sartu deutsadaz Marieri soinean.

78. 1991> euskara batua antzerkia pe. zabaleta 0156 (Gabardina eta txapel zuri izanak daramatza soinean, arretarik gabe; alkandora zahar bat, galtza zabalak txorkatilan lotuak, galtzerdi lodiak eta gimnasiako oinetakoak.)

79. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00191 Zaldunek sarezko janzkia eta halakreta eramaten zituzten soinean eta buruan kasketa.

80. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0047 Hadock-ek, ohi duen marinel jantziaz ahaztu eta, frac beltz dotorea zeraman soinean, baina hori bai, kapitain gorra buru gainean mantendu zuen.

81. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00046 Ardi larruen antzeko plastikoak jantzirik soinean, esku batean porru bana generaman, zirti-zarta erasotzeko, eta bestean arrautza ustel bana, esku-bonba gisa.

82. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00135 Soinean gau-soineko garden farfailduna darama. Adats horailak besaburu biluziak laztantzen dizkio.

83. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00044 Itxura informal eta segurua zuen. Galtza beltzak zeramatzan soinean, eta alkandora txuri lasai bat, zeinak bere gorputz argal baina gihartsuaren ingurune dotorea laztantzen zuen.

84. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00005 Ez da bakarrik jantzitako arropek, denak jasoak izanik, ematen diotela itxura hori: oso airoso eramaten ditu soinean, eta ni, ordea, irentsirik bezala sentitzen naiz neure zamarraren barruan, edo barregarri neure galtza motzegietan sartua.

85. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00020 - Soinean eraman diat dagoeneko. Neskak liluratu egiten ditik. Hik, ordea, ez dakik ezer. Begiratu al diok heure piura horri? Nongo garaitan bizi haiz?

86. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. elizondo 00010 Zazpiak ederki jota etxeratu naiz blai-blai eginda eta soinean neraman alkondara bustiak neure azpiko arropak ia bistan ipinita.

87. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0026 Jantzi zuri transparente bat besterik ez zeramaten soinean.

88. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0074 Soineko luze beltz bat zeukan soinean.

89. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0049 Zenbait piltzar besterik ez zekarten soinean eta oso argal eta zikin zetozen; asko gaixo zeuden.

90. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0075 Harriz eginiko etxe, udaran hotz eta neguan bero haiek, bidexka itxi eta misteriotsuak, amonak edota amak kontatzen zituzten kondaira bitxiak ohe xamur eta xeradunetan, aitona edo aitarekin ikaztegietara lan egitera joaten ginen egun zoragarriak, galtza luzeak lehenengo aldiz soinean jarri nituenean.

91. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0075 Igande horretan soinean jarriko nituen lehenengo aldiz eta igande arte igaro zen beta, luzea baino luzeagoa egin zitzaidan.

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0070 - Jobe, hura bai izan zela guai - poztu zen Marijo - gogoratzen naiz Prexepek bere trikitixa hartu eta jotzearekin batera, gehienok dantzan hasi ginela painelu eder haiek soinean!

93. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0127 Sinets iezadazu; eros iezadazu sutan garbitutako urrea, aberasteko; erosi jantzi zuriak soinean jazteko, zure larrugorriaren lotsa ager ez dadin; erosi begietarako ura, zure begiak igurtzi eta ikus dezazun.

94. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Hanka-hutsik zebilen arren, dotorea ematen zuen: guayabera antzeko alkandora zuria zeraman soinean.

95. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00056 Hantxe egon ohi zen beti, jaka zuria eta pajarita beltza soinean, zut; Mario, capuccinoen aparrean marrazkiak egiten zekien kamareroa (...)

96. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00141 - Beraz, Ryokoren tatuajea soinean eraman arren, Ayakok ere zirrara eragin zizun lehenengo aldi hartan - gazteak beste arnasaldi bat hartu zuen arnasgailutik eta elkarrizketaren hariari lotu zitzaion.

97. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00052 Mutilak frak eder bat zuen soinean, ilargirik gabeko gaua bezain distiratsu.

98. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00057 Margek hala proposatuta, bainujantzia soinean zuen berriro, gainetik alkandora zuela.

99. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0034 Rotterdam, petrolio usaineko hiri hartako jendea harritu egiten zen gamuzazko gabardina soinean zuela (...)

100. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0144 Oinez abiatu zen gamuzazko gabardina soinean, sonbreiru beltza buruan eta Gauloises paketea alkandorako patrikan, bihotzaren ondoan.

101. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0206 Udako egun argi batean, beti gordeko zuen argi oroimenean, dendara sartu zen bakarrik, soinean bere uda-soineko zuri onena zeramala eta ile lisatu berri eta muturretan kiribildua xingola eskarlata batez helduta.

102. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0319 Bizkar-zabala eta garaia zen, soinean goitik behera adabakiz jositako beroki zaharra zeukan, perkalezko alkandora garbia, oihal gorriskaz egindako nekazari galtzak, eta zapata apurtuak oin biluzietan...

103. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0045 Soinean zituen legami arrastoak kentzeke abiatu zen Piotr jostari ageri zen txakurraren atzetik.

104. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0078 Benetan dotorea zen, eta kandelen argitan distiratzen zuen zilar-koloreko soineko arina zuen soinean; baina zaharra zen... aitak orduan hogeitamabost urte zituenez, gutxienez bera baino hamar urte zaharragoa.

105. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0008 Soinean zuen tunika erantzi eta makal luze baten aldamenean zegoen putzura jauzi egin zuen.

106. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0147 Galtza beltzak, alkandora beltza, oinetako eta galtzerdi beltzak daramatza soinean.

107. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0216 Pixka bat geroago mutilak ikusten ditut, bainu-jantziak soinean, igerileku inguruan egonean.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00009 Manexen ondoan Elisabete dago. Honek gona eta brusa daramatza soinean. Gona beltza eta labur samarra du eta brusa grisa lore gorriekin. Zapata takoi txikidunak dauzka jantzita. Honi asko gustatzen zaio idaztea eta olerki politak egiten ditu.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak dantza 00223 Errioxako eskualdeko dantza arabarretan, gaitaren soinura, katximorro aipatu behar dugu. Katximorro pertsonaia berezia da; jantzi arlekinatua izaten du soinean eta eskuartean animaliaren baten larrua zintzilik duen makila, zigorra edo makila arrunta darama; cachimorroak jartzen du ordena martxan eta bera da, nolabait, taldearen ibilaldia zuzentzen duena.

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 00184 Ez dituzte bateratzen testuinguruak, irudiek eta temak ematen dituzten informazioak; eta, malgutasun faltagatik, askotan espero ez diren hipotesiak botatzen dituzte: il porte un uniforme (uniformea darama soinean) itzuli behar zuen ikasle batek porte aditza izentzat hartu zuen (la porte), nahiz eta uniforme hitzak ezin ziezaiokeen inolako eragozpenik jarri, uniform baitu ordaina (ikus Schouten-van-Parreren 1992 ere).

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00125 Jantzi gutxi zuten soinean eta uste dut ez zitzaiela Erakusketara etortzen utzi behar, beraiek ere ez zekiten zer egiten zuten han.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00015 Urte asko pasatakoan ere, beti eraman ohi zuen soinean berarentzat ama bezalakoxea izan zenaren argazkia, eta zoriontasun keinu batekin hitz egiten zuen urte garratz haiek gozatu zizkion emakumeari buruz.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00114 Pistola bat soinean zeramala, Churchillek Atenas gurutzatu zuen auto blindatu batean

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0036 Hartu berritan jan behar izaten da berdela, pare bat egun nahikoa izaten baita soinean dituen kolore urdin-berdaska bizi eta ederrak aldatzeko eta okelaren tinkotasuna galtzeko.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0086 Aldamenean Sorgin Uriko Atabaljolea duela margotzen ohi zuen Losadak txistulari hau, oraingoan egiten duen bezala, gehienetan kalejiretako instrumentuak jotzen agertzen direla, janzkera ofizialarekin, galtza beltzak, txamarra gorria eta bi puntadun kapela beltza soinean.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0201 Hala eta guztiz ere, gauza batetan bai badirela apalenak; urrea, harri bitxiak, purpura, eta bertuteen eta jakituriaren gainerako ezaugarriak soinean eramateaz aski dute

117. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0167 Batzuetan sorgortasuna naimenez sorian erazten da, sendagileek eri baten soñean ebaketa edo beste eragipena burutu bearr dutenean; egipen ori sorgorr deitu dezakegu ta naimenez edo bearrez egiten da bakarrik, bai ta, ala bearrik konorpena eragitekoa izateko; beraz, berdin esan dezakegu konorpena naimenez eragin ditekela, bai aundiago ta bai txikiago ere eraginkorra nolakoa dan arauz geyenetan, bai ta konorpena jasan bear duenaren minberatasuna dan neurrian.

118. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertsopaper 0095 14. Motibo asko gabetandikan
nabilkite gaiñean
desio onik ez daukatela
nago jakiñen gaiñean;
alaxen ere ni biziko naiz
orko batzuek aiñean
orrelakoak ez du merezi
pantaloidikan soiñean.

119. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1991 0028 Beldur gara, euskararen aldeko borrokan eta lanetan dihardugunok eta orohar gure hizkuntzarekiko axola agertzen duen edonork ere beldurra sentitu beharko luke, jada ez badu igarri bere soinean halako hortzikara aurreko adierazpenak leitu ondoren.

120. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0012 horra Gernika koadroa, zaldia hutsari deika; hara zaldi gerlaria, burdinazko ile laztua soinean...

121. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak berrigara 1997 0017 Pozik jarraitu zuen baserritarrak aldapan behera eta plazan trajez jantzitako 8-10 musikari eta soinean gona motzak zituzten bi kantari ikustean oraindik irrifarrea zuen ahoan.

122. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. iturralde 0009 Maskaradetako testu literario inportanteenak hauexek dira: zorrotzek etxez etxe eta herririk herri kantatzen dituzten koplak; Maskaradan parte hartzaile guztiek abesten duten herriko kantua; buhame edo ijitoen eta kautereen peredikiak edo sermoiak; eta kautere hauek eta medikuek beren soinean idatzita ezartzen dituzten grafitiak.

122 emaitza

Datu-estatistikoak: