XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0008 Gaiztokiko sugarretan nintzan onezkero, zeu nigaz errukitu ezpaziñan.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0045 Jaun Jaungoico-au da arimiaren oguiya, ta beste janariyac gorputzian eguiten dabiena, auxe berau eguiten dau ariman, biar dan guertutasunagaz artu esquero, beragaz bat eguiten da, berac daucana leguez esanda; da sua leguez, atarateco biyozetic, araguiyaren su ta berotasunac amatauco dabezan su garrac.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0164 Ikusi zuten Biotz ori Santu batzuek eta Jaungoikoaren lagun aundi ta adiskide zintzoak sugarretan erretzen, gurutze ta arantz gogorrez apaindurik, eta adirazi zien Jesus'ek sugarrak eta gurutzak eta arantzak guri digun maitasun aundi irazekia agerrtu nai dutela.

4. 1900-1939 gipuzkera poesia tp 0102 Ederra da, ziñez, sugarren dirdira.
Zapartaka doaz txinpartak goitira
.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa i. albisu 0007 Bai ete da iñun, betiko sugarretara ain gutxi ta betiko atzegiñetan ain lagun asko, bataz beste, eraman dituan izkuntzarik?.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa xavier'tar franzisko 0029 Zerua ta sulezea ( infernua) zer diran erakutsi nien eta nortzuk zerura ta nortzuk betiko sugarretara juan bearko duten ere bai.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0490 Une onetan, Zeru guzia pozez betetzen da; osasun eta graziazko iturriak ixurtzen dira lurraren gañera, Purgatorioko su-garrak palakatzen dira, ta deabruak ikaraz betetzen dira.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak urruz 0240 Batez ere Ondarrutarren berotasun eta sugarraren txinparrtak eldu dira Mutriku, Deba ta beste errietara.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekaustea 0009 Eta Yosuren Biotz maitetsua su-garrez ixioturik, arantzaz buresturik, kurutzez ederrturik, ikusten zulako; eta su-garr-arantz-kurutz ayetan Yosuren Nekaustea, eta Nekauste gogorreko neke-min gogorragoak ikusten zitualako; biotz-biotzetik atera zun eta biotzagaz batera Yosuren Biotz Maitetsuari eskiñi zion, gaurr guk zuei, (euskeldun maite guztioi) daskeintzuegun Nekauste au.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Irakurtzen det, Monzon jaunak azkoitiarrari itz oek zuzendu zizkiela: Gure mendietan subak ikusten ditut, bañon zuben biotzetan su-gar biziagoa nabaitzen det.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Itz hoik militar-fachistek gogoz eta fede onez erran balituzte, eskualdunek, beren aldiz, alegin guztiak egingo zituzketen Eskual-herriak baketan iraun zezan, gerla izigarri orren su-garrak Eskual-herrira edatu etzitezin.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0001 An auzpezturik asiritarren idatzia, birau zikinez betea zegoana, expandit coram Domino (4. Reg. 18. 14.) Zabaldu zuen eta biotzeko sugarrik bizienaz otoitzari eman zion.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Euskotarrak emen gabiltza mendiyak zear, erriz erri, geren ikurrin gurutz duna alde guzietan erakutsiyaz, ta geren biotzeko euskal maitasunaren sugarra inguru guzietara banatuaz.

14. 1940-1968 bizkaiera liturgia iratz 0013 Batek: barriz:
Iturburuak
otzez ikara.
gure biotzak su-garrez.
Zugana gatoz
Jesus maitia,
Zu jatearren poz pozez
.

15. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa akes 0139 14. Baso andia - su batek arin - dau kiskaltzen, mendi osoa - sugarrak dana - dau ondatzen.

16. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa akes 0176 20. Sugarra agertu - zan an bertan, txarrakaz lagun - egin ziranak - erretako.

17. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0075 MAZMARROA,- Zatitua; 1.) Zidarrezkoa (zelaia), galdara baltz bataz, sugarren gaiñean burdiñazko kate batetik zintzilika; 2.) urrezkoa, koner-lits (banda) orlegiaz (goiko eskuma-aldetik beko eskerretara) otso baltz biren artean.

18. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0500 Otoitza Iru gazteeri sugarra otzildu zenien Jainkoa, egizu, arren, ez gaitzala gu griña tzarren sugarrak kixkali.

19. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0917 Ixil. Zure Eukaristi onek, Jauna, emaigula Zure pasio eriotzenganako sugarra.

20. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0075 Ba-zijoan aurrenekoen gaindi, sugarra zerion burnioriz jantzita, Danaotar'ei eyagora piztuki.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a.a. cardaberaz 0043 Beste aldi batzuetan ikusi det sugar andi Jainkozkoak Biotz artatik aterarik, igo, ta alde guztietara zabaltzen zirala, bizirik dagoan persona batek, arnasa egitean, Biotzetik bultza egin, eta biralduko balituke bezela.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak b. larraul 0024 Jesusek erantzun zion: Nik erabakirik neukan pekatarientzat zu sare izatea, inpernuko sugarretan erori ez ditezen; pekatuaren gau illunean bizi diranai argi egitea; etsita daudenai itxaropena ematea; damuturik daudenenzat berriz goizeko lanbro gozoa bezala izatea.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0043 Kristau langintza ain nekeza da gaur munduan, dio Maritain-ek, ez dela posible izango deus lortzea sugar indartsu diran anima kontenplatiboak ez badira ugaritzen munduan zear.

24. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0318 Eginbide duzue, eta eginbide hertsi, Jainkoak hortarako zituzte egin, moldatu, artha berezienarekin aphaindu gure gogoen argiz argitzea, gure bihotzen sugarrez sustatzea.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eman 1967 00001 Eztira itzali españarrek biztu zituten sugarrak, eta eztira itzaliko Arbola Santuak, azke ta libre, antxiñako gure asaben denboratan bezala, bere itzal ederra Euzkadi guztira zabaldu arte.

26. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0106 Gaur norbaitzuek ovniek ikusten dituzten bezala
garai artan ere, tximiztadun arrats illunetan,
Anboto'ko Dama sorgin ori, sugarra zeriola
igarotzen ei zan, Oiz'tik Gorbea'rako bideetan
.

27. 1969-1990 bizkaiera poesia karmel 1989 0102 Berein eratara ikus izan zara
Euskalerriko koba, zelai ta larrez,
Ereiñik alako bildur ta ikara,
Batez ere trumoi-egun ostiralez
Goiak urratuz, inpernutar asarrez,
An,Gorbeia aldetik... Eztakit nora!
Oiz, Aralar... ala an urrunagora
Erratz gañean eserita sugarrez?
.

28. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0066 Oiñazetan egoala, aberatsak begiak jaso ta Abrahan eta Lazaro ikusten ditu; eta deadarka ba-diño:
Aita Abrahan, erruki zakidaz!, eta bialdu egizu Lazaro, bere atzamar-ertza uretan busti ta nire miiña oztu dagian, sugar onetan oiñazetan nago-ta.

29. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0008 Santa onen izena, aundi ta berezia, agoz esatea bakar-bakarrik, toki onetan eta une onetan atan be, ainbat eta ainbat gogapen biztu-azoten ditu gure gogo barruan; eta lenen-lenen Teresa'ren irudia dakarsku gomutara: geure aurrean daukagu, bai, besterik ez lako emakume lez, lekaime lez, apal eta lau, penitentziz jantzia, inguruan zabaltzen dauala bere giza-bizitasunaren eta gogo-kementasunaren sugarra; orrez gaiñera, Ordena zar argi baten sortzaille ta barriztatzaille lez agertzen yaku, idazle asmotsu ta goitar, arima bizitzaren irakasle, barru-zale bardin bako ta eragille bizkor.

30. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0160 Baiña eziña: aundituegi egin jatzu barrua; sugar baterako gertu zagozalarik be, ez arrazoizko lanerako, bolbolka orretatik ezin zeinke atera poema gori bat, naasiegi zagoz.

31. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0160 Baiña ikuspegi zoragarri baten aurrean naiz barne-zauskada ugoldetan murgildurik gagozanean, ez jaku errez poema bete-bete bat osotzea: uin guenegiak gaukaz, sugarra motel dedilla apur bat, giro baketsuagoa bear dogu.

32. 1969-1990 euskara batua antzerkia k. santisteban 0035 KORUA - Ai!, ai! Ez al dakusazu sua?, ez al duzu nabaritzen Semeleren hilobi sakratuaren inguruan behinola tximistak zauritua izan zenean heroisak utzi zuen Zeusen ortotsaren sugarra?

33. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Nik Eneasen modura gure arbaso ospetsu hark ere bere sorbalda gainean atera bait zuen Ankises agurea Troiako sugarretatik, hala atera nuen Zesar nekatua Tiberreko uhin artetik: eta gizon hori orain Jainko bihurtu da, eta Kasio gizajo bat besterik ez da eta gorputza makurtu beharra dauka Zesarrek oharkabean burukada bat egiten diolako.

34. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. irizar 0102 JUAN ANDRES: Eta hori gari denborakua. Ez da asko hobea karobiko lana, gau eta egun karobi aurrean, su garretan, ke minetan, gorri gorri... Lan gogorregia da hori kare apurra hartzeko!

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0067 Otsakumeak lotan zeuden, beraien baitan biziaren sugar dardartia itzaltzeko zorian zegoelarik.

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0067 Lo eta lo zegoen eta hezurra eta azala besterik ez zen, eta azkenik erabat itzali zitzaion biziaren sugar ikaratia.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0063 Pinotxok ikusirik sugarrak gero eta gorago zihoazela eta kiskaltzeko beldurrez, jauzi handi bat egin eta mahasti eta zelaietan zehar korrika hasi zen berriro.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0015 Ta bukatzeko? Gure Artxidukearen emaztegaia ere honelatsuko ezbehar batean hil zen: jantziak su harturik, sukarretan erre zen.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0080 5) Eta zilarrezko zazpi ganderailuak ikusten ditut, argizarizko zazpi kandela berdeekin eta itxas haizeaz pirpiratzen diren zazpi sugar gorriekin.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Eguzki beroak eta printze liluragarriak lotu zitzaizkien gero eta tenteagoak, gero eta biziagoak ziren sugarrei.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txiliku 0047 Halako batean sugarrek larrukia erre behar zutela ere pentsatu nuen eta esatekotan egon nintzen, baina hitzegiten hasi baino lehen zuk erretiratu egin zenuen larrukia eta haren behaketan hasi.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0055 Eta ederki ordaindu beharko omen nuen ifernuko sugarretan.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0058 SUGAAR, CULEBRO Maju-ri Bizkaian CULEBRO deitzen zaio eta beste alderdi batzuetan SUGAAR (Suge-ar).

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0058 Gorago aipatutako kondaira batek ere Diego Lope de Haro eta beren ezkontza miresgarria kontatzen duenak adierazten ematen digu nolako harreman estuak zeuzkaten gure Bizkaiko jaunek eta beste munduko pertsonaia nagusienak, Mari eta Maju-k edo Sugaarrak.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0031 Mahomak pizturiko suak galanki hartuko du sugarra arabiarren bihotzetan.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0033 Meategian inoiz ez da piztu behar sugarrik ezta erre, zeren eta leherketak sorteraz bait ditzakete.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Zer koloretakoak dira sugar normalak? (Horiak, naranja-kolorekoak).

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Zer koloretakoak dira sugar beroenak? (Zuri urdinskak).

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak garm 0161 Herri askotan sendagai bezala erabiltzen dira, ekaitzaren aurkako indarra ere badute eta San Joan sugarretan amaitzen dute, sua bedeinkatuz.

50. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0029 Artzaiak, orduan, ixil-ixilik, sugarretan ilindi bat bero-bero egin, eta bere bi besoetako indar guztiaz, lo korronka egoanari, zast! begi-begitik sartu zion.

51. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0026 Errainak ditut dena min eta dena sukar; Bihotz barnean zenbat galerna, zenbat nigar!.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Baina gorputzaren desioak pizturik dirau,
sugarra hemen barnean nabari dut,
sabelean,
erraietan,
ondolean;
maitasuna egin genuenean gau hartan,
gauzarik ederrenetakoa ikasi genuelako,
ondo igaro genuelako,
elkar desiatu genuelako...
ohe biguinaren maindira zurien artean
elkar musuka, elkarri laztantzen
desioan murgildu ginenean.

53. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0158 Parisko erregek zuen
Mendekoste debekatu,
Su-gar berria zen piztu,
Bihotzak ditu sustatzen.

54. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0177 Eta batzuetan sugar ori ainbestean geiagotzen jakola ikusita, benetan maitasun-antsiz maite dau Jainkoa.

55. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00074 Ondoren, kapsula gas-erregailuaren sugarraren gainean jarri da eta berotu egin da poliki.

56. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00081 Errekuntzan energi kantitate handia askatzen da, argi eta bero eran. Sugarra errekuntza gertatzen deneko aldea da.

57. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00081 Sugar edo txinpart elektriko batez hasi behar izaten da, eta gero berez segitzen du.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00111 Eraikuntzak barruan egur asko zuenez, sugarrak samur hedatu ziren.

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0019 Sugar sugar=llama gorri-gorriak zituen begietan.

60. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0055 Sugar gorri-gorria zuen begietan.

61. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00132 Irar nazazu silu antzera zure bihotzean,
silu antzera zure beso gainean.
Heriotza bezain indartsua baita maitasuna;
hilen egonlekua bezain gogorra maitemina.
Su-txinparta da,
jainkozko su-garra.

62. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00158 Zure erruki handiz salbatu nauzu,
ni noiz eroriko zain daudenetatik,
ni hil nahiz dabiltzan indartsuetatik;
arrisku askotatik atera nauzu;
inguratzen ninduten su-garretatik,
garrik egiten ez zuen sutatik,
urik gabeko itsasoaren sabeletik,
ezpain gezurti maltzurretatik,
mihi saltzailearen gezietatik.

63. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00055 zuek sorturiko sugarretan
ene mihia goritu zen
sugar gorrietan
zuek eginiko eremuetan
ene tua da lehortu
hemen zuen eskuak harren sehaska
hemen zuen buruak hondakin
hemen zuen sabelak igitai
belar berdea ez da urdin
ez da itsasoa berritsu
oraindik
gizaki askoren arnasa
ez dut maite ez dut aski

64. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00060 Bat-batean teilatua plaust erori zen hormen artean eta sugarrezko mendi bat goratu zen ortziraino.

65. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00060 Infernu hartara zabaldutako leiho guztietatik sugarrak goratzen ikusi eta pentsatu nuen hura ere hantxe zegoela, su-labe hartan hilik.

66. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00160 Heldu nintzenerako, kea eta sugarrak erdi bana egina zeukaten etxea, eta anbulantziakoak bi gorpu ari ziren erretiratzen: emakume gazte bat eta gizonezko zahar bat.

67. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak u. apalategi 00078 Euskal arazo politikoa gaitzat hartzea ezinbestekoa bazen Sari Nazionalak irakurlego ezberdinetan piztutako interesaren su-garra bere horretan mantendu edo areagotzeko, ezin ahantzi dezakegu estrategia ausart horren alde arriskutsua

68. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.j. agirre 0289 Gipuzkoarrak 1571ean Manila Konkistatu zuelarik, Radaren barrenean ekintzarako sugarrak piztu zirela sentitu zuen eta itsas gaietan, matematika eta antropologian eta apostoladutzan informe baliogarrienak prestatu zituen Filipinasetarako, Txinarako eta Borneorako.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0016 Objektuak, bere ibilbidean zehar, sugar isolatuak uzten zituen han-hemenka, eta sugar horietatik heste sugartxo urdinskak sortzen ziren.

70. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Paalenek kandela baten sugarrarekin egiten zituen kedar-arrastoak aurrez koloreztatutako paper baten gainean, gero arrasto horiek azpimarratuz beste pintura-prozesu baten barruan.

70 emaitza

Datu-estatistikoak: