XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0142 Nik eztakit biotz artan, Bilboko Labandietan sua bezela, gorroto mina aspaldi luzampecirc;tan izekia izan duen biotz artan, nola itz oriek sustraitu zitezkean.

2. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0064 (...); ta orregaz batera biotzean ondo sustraituta eroien Karmen'go Amaren Kutunaganako beroa be, naitaez, iragarri ta zabaldu bear.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0178 Nere barruti hau hobeki mugatzeko, esan dezadan euskal hitz zaharrez edo hizkuntzan aspaldidanik sustraituez hari naizela.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0311 Euskeran sustraituta ta osasun sendoz ta zabalgo aundiz bizi diran erderatiko itzak, euskal itzak dira, besteak bezelaxe, eta guztiz da zillegi oiek gure iztegian sartzea eta euskeraz erabiltzea.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0311 Eta itz kontu ontan ere Euskaltzaindiak balio berdiña ematen die euskal itz garbiei eta erderatikoei, baldin sendo sustraituta eta zabalgo aundiz gure izkuntzan bizi badira.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. yurre 0080 Errian oso sustraitua ta zabaldua dagoela, zioten gotzai batzuk, fraide ta monjak dirala bakarrik santutasun-bideetan ibilli bearra dutenak.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak alt eib 0062 Nor baiño nor abertzaleago agèrtu nai, eta sutsuenek' italiar izkuntzatik' kanpotar usaiñeko itz guziak, sustraituenak ere, borratu ta ordeaztu egin bear-omen zituzten.

8. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. arregi 00001 Sozialismo zientifikoa errealitatean finkatzen da eta errealitatean finkatu ta sustraiturik ateratzen ditu bere dotriña ta egite guztietarako ideiak.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 Baña Gabon aurretik landatu diranak obeto sustraituko dira.

10. 1969-1990 bizkaiera poesia karmel 1989 0102 Izadiaz egunoroko burrukan
Ari izan dan zerutar erri onen
Gogamen aintziñati, guztiz zarrean
Zuztraituak dauden gure euzkerearen
Aldakuntzazko bizi-aldi luzean
Oñarritu izan diran jazokunen
Dirdirak dira, Mari'zko urratsetan
Bertanberatuak zadorpe illunean
.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0042 . Azkenik, ezin aipatzeke utzi hegoaldeko XVIII garren mendeko idazle ikasien (Barrutia, Munibe, Gandara) idazlanak, azken batean, bestelako moldez baina, herri teatroan sustraiturik bait daude beraien testuak eta musikak.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. amenabar 0043 Gero aipatuko dugun hizkuntzarekiko eztabaida horretan, erdi bidea aukeratu zuen eta hauxe zen bere erdi bidea: herriarekin joanda, bere euskara herriarengan ondo sustraitua izango da.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0070 - Mesolitikoan sustraitzen da, eta beraz, oso xinplea.

14. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0355 Nahiz, noski, eman beharrak diren arau horiek SUSTRAITUTA eman behar diren ere.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0094 Zein irain ikaragarri eta jasangaitz! Gu, Airatan Lehen Aitaren semeok, lur hauetako fruitu sustraituok, honenbesteraino irainduak! Anborren suak kiskalduko al ditu su mingarritan!

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. muxika 0096 Kanta hauek gure errian oso sustraituak zeudela ikusirik (korapilloa askatu egin bear) kantutegian ez sartzea iruditu zan egokiena, naiz eta elizkizunetan abesten jarraitu, denboraren denboraz, gure erti-gogoa aldatuaz, liturji ta elkarte kutsu geiagoko pentsakeraruntz joango geralakoan.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0001 Gainera, gizonok hain haintzakotzat hartzen ditugun eginkizun mental eta intelektual guztiak ehun nerbiotsuaren egitura konplexuan sustraitzen dira.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. knô*rr 0011 Etxamendi eta Larralde, guztiz herri-folklorean sustraituak; Maite Idirin, Hego Ameriketako kutsua, eta azken bolada honetan blues antzeko zerbait egin nahirik; Estitxuren vakeradak; Lertxundik nahikoa istudiatuak zituen Donovan eta Dylan, eta azken bi urteotan (eritzi guztiak errespetagarriak badira ere, nik uste dut bere kantagintzaren kaltetan doala) zelta-herrien folklorezale amorratua (ez dut ezer zelta-herrien folklorearen aurka, eta jakin badakit zeltengandik, besterengandik jaso dugun bezala, halako eragin bat izan dugula, baina ez dut uste bide horretatik bakarrik joan behar dugunik).

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0064 39 urte paketsu haietan sendotu eta sustraitu zan txekoslobakitarren nazio-bizi-nahia!.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lan kide aurrezkia 1977 0052 Herrian sustraituriko heziera experientzia honek irakaskuntz arazoen aurrean gizartearen sentsibilitatea iratzartzeko balio izan du, eta honela kontzientzia hartze eta balio sendotze bat burutu da ondorengo sail hauetan:
- Herriaren esku hartzea heziera gestioan guraso eta irakasleekin batera
- Euskal Kultura eta hizkuntzaren hazkunde koordinatua.
- Irakaskuntzaren sozializazioa, diskriminazio gabe maila guztietara heltzeko eta heziera komunitariorako.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0068 Hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetan azaltzen diren idazleak Larramendirengan sustraitzen dira, haren kutsua daramate.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0036 Vitorian, beraren jatorriaz eta historiaz sakonki sustraituak ziren ermandade eta anaiarteak.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0029 Oso sustraitutako moldea ez bada.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0176 Hamabi zenbakiaz ari garela ez dezagun ahaz Jesusen garaian oso sustraitua zegoen ideia hau: hamabi leinuetatik bi t`erdi bakarrik geratzen direla: Juda, Benjamin eta Libia-ren erdia.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. arregi 0133 Gizarte zibila ez da, Aristotelek uste zuen bezala, gure izaeraren ondorioa, gure desiren ekilibrio ahulean sustraitzen den zerbait artifiziala baizik.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1982 0010 Desberdintasun hauek baldintza ugaritan sustraitzen dira: eskola kokaturik dagoen herriko egoera soziolinguistikoa, haurren egoera psikolinguistikoa, maixuen prestakuntza, ikastetxearen proiektoa, e.a.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.k. garmendia 0130 Geure aurrerabidearen arrasto nagusiak etxekook finkatu beharrak dauzkagula ikusi dugu beraz, lehendik ere sustraitu samarra genuen ustea bermatuz, Biltzarraren ondorioz.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0029 Nekazaritza gizartean ondo sustraitua dagoela baieztatzeko momentua, praktikatzen duen giza taldeak janarien gehiengoa iturri honetatik lortzen duenean izango litzateke.

29. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0022 Gañerantzeko bizidunak, biziari eusteko, burruka gogorrean bizi diran artean, landareak, lurrean sendoki sustraituak, patxara ederrean daude.

30. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0147 II-gn. Batikano Eliz Batzarrak Andre Mariaz eman digun agiri zoragarria, bai egitan zoragarri!, 67-gn. zenbakian, itzez-itz auxe dio: Oroi bitez, bada, Ama Birjiñaganako egiazko jaiera ez daukagula samurtasun agor ta igarokor batean, kristau sinismenik jatorrenean sustraiturik baizik.

31. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0342 Ez litzake arritzekoa izango diplomaziaren zimeltasunean ezitako gizakume batek ixkutukerizko xentimenkerientzako bere baitan txoko bat izatea, baiña ez zait iruditzen Pio XII'az ari geralarik, olako gauzarik uste izan dezakegunik, aszetika sendoan sustraitutako mistiko burutsua izan bait genduan Pacelli Aitasantua.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak s. lasa 0001 Ea noiz daukagun herrialde horretan herri kirola sustraitua ikusteko ahalmena!.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Honatx: bera hala kutsatua zegoelako, Lazkanon sustraiturik ez zuan alderdikeriara eraman nahi izan zuan ikastola.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. kapanaga 0001 Berton sustraiturik dagoen, kanpotiko hitz asko onartu beharra dagoela, bai, baiñan euskal molde jatorretan taiuturik.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euskadi obrera 1977 0001 Euskadiko eskolek euskal giroan sustraiturik egon behar dute, eta horretarako maisuek euskal ohiturak eta kultura bizi behar dituzte.

36. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak a. arejita 00006 Enkarterrietako bizimoduan sustraituriko kontaerak: hemengo usadio-ekandu, pertsonai-eredu, bizimodu, pentsamolde eta sentierak isladatzen dabezan ipuinak; erdaraz idatzirik egonagaitik, euskal usain gozagarria darien gertakariz bilbatuak.

37. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0025 Horrela euskaldunen aho-belarrietan zeharo sustraituak zeuden zenbait hitz arbuiatu egiten zituzten zenbaitzuk, erdal errotikakoak zirela eta: bakea, eliza, kalea, legea, abadea bezalako hainbat hitzen euskaltasuna dudatan jartzen zen eta baita baztertu ere.

38. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0025 Honako esaldi honetan laburbil daiteke agiri hartan esandakoa: Euskal hitzak dira euskara bizian sustraituak daudenak.

39. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0025 Bigarren hau mordoilokeria salatzera dator, euskal hitzak badiren kasuan erdarazkoak sartzearen aurka: Euskara bizian sustraituak ez daudenak ez dira euskal hitzak dio oraingoan.

40. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0126 - Hondarretan dauden landareetatik, bat sustrai eta guzti jaso ezazu:

41. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00139 XIX. mendeko Erromantizismoak Rousseau eta beste batzuen eraginez arreta berezia eskaini zion herrian sustraituriko kulturari, ideologiak kutsatu gabeko berezko ohitura eta hizkuntzei, alegia. Joera horrek mesede egin zion euskal literaturari, ikusiko dugunez.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00139 Esan bezala, herrian sustraitutako kultura literaturaren iturri bihurtzeak bi norabidetan izan zuen eragin zuzena:

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00057 Sustraituriko pertsona-elkarteak dira kooperatibak. Kooperatibek ez dute kapital-sozietateek duten mugikortasuna. Ingurune zehatz batean sortu, hazi eta garatu egiten dira eta bertatik ateratzen dituzte kooperatibek beren pertsona- eta gizarte-ezaugarriak. Beren ekonomi garapenaren etekinak (bai eta dagozkien zergak ere) eta beren gizarte-garapenaren ondoriozko eraginak ingurune horretara ekartzen dituzte.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00057 Nabaria da gaurko euskal gizarte- eta ekonomi egituran kooperatibek duten berebiziko betekizuna. Gauza bera gertatzen da, langabezia zuzentzeko gainontzeko elkarte-egiturek egiten ez dituzten ahaleginen bidez eta gure industri eta gizarte-egitura sendotzeko burutzen duten ekintzarekin. 52. Kooperatibak, sustraituriko elkarteak izatearen ondorio zuzenaz, industri beherakadan dauden lurraldeentzako berebiziko tresnatzat hartu ditu Europako Batasunak. Erabaki hori hartzeko, kontutan hartu du horrelako lurraldeetatik ihes egiteko joera eta erraztasun nabariak dituztela kapital-sozietateek.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00057 Laburbilduz, sustraituriko elkarteak izateak ondorio bi hauek ditu, batez ere: a) Herri honen gizarte eta ekonomia sendotzeko tresna modura kooperatibek duten garrantzia; b) Zerga-bilketaren aldetik kooperatibek duten garrantzia, beren bazkideek kooperatibaren zerga-helbidetik hurbil dagoen lurraldean ordaintzen baitituzte zergak.

46. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0038 Historiarekin Exkixu giza kate luze baten katenbegi bihurtuta sentitzen da: eta denboraren joanaren zorabioa senditu nuen lehenengo aldiz; eta, une berean, barne-barnetik, neure hankak Altzaako lur-sailetan sustraiturik neuzkala (or. 56).

47. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0023 S E. Hintonen mundua kale horietan dago sustraiturik, auzo bazterretan, gazteen erresumetan, non nagusiek enbarazo baino ez bait dute egiten.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urgell 0396 Gizon horiek ireki bideetatik etorri zenaren nortasuna zerbaitetan badatza, proposamen eta kontraproposamen ezberdinen alde edo aurkako idazki ugarietan datza, hain zuzen: ordutik aurrera tradiziozko usadioak bakoitzean indar eskasagoekin eta euskalariek proposatzen zituzten berrikuntzak elkarrekin bizi, usu gurutzatu eta azkenik sistima bakar baterantz abiatzen dira, egungo grafi-sistima (hots, 3. garai hura) sustraituaz.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. g. de cortazar 0219 Jakina, ekarpen hori jasotzeko moduan landutako lurra zegoen lekuetan sustraituko zen.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0607 root v t/v.i. itsatsi. industu. v.i. sustraitu, errotu.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak barojatarrak 0212 Ricardo Barojak buruturiko testuaren orijinaltasunak biografiaturiko pertsonaiaren hiru ikuskera gainezar eta kontrastatzean sustraitzen da: Beaumarchais-ena bere Memorias-en, Goetherena ospetsua den Clavijo draman, eta Ricardo Baroja berarena.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0034 Hanka zilindrikoa eta altzoduna da eta puntan amaitzeko joera du, baina sustraitzen hasi baino lehen badu lodiera txiki bat: hasieran bere kolorea horixka da baina zahartu ahala marroi-zikin bihurtzen da.

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0016 Gizakien eta era askotako kulturen elkarbizitzak, aldakorrak eta korapilotsuak, dakartzan etenak ezabatzen laguntzea da gure asmoa; arrazakeria eta baztertze-joerekin batera doazen aurreritziei eta gaitzespenari aurre egin nahi diegu, joera horiek berriz ere sustraitzen ari baitira gure azal zuriko gizarte asebeteetan.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jorge de oteiza 0123 Baina Oteizaren proposamenetan gauzak ez dira hain errazak, eta euskal baserritar lasaiaren ikuspegi xalo samar eta bukoliko horretan zein Inazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa pertsoinaia indartsuak izatean (batzuek bi hauek euskaldun unibeltsalentzat hartzen dituzte) gu euskaldun gisa ulertzeko iruzur historiko sustraituenetako bat dago.

55. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. egaña 0003 Akaso ohartu direlakoz hizkuntza herri baten komunikazio tresna dela, herrian sustraitua dagoela, kultur ondarea dela, herri osoari dagokiona, hain zuzen.

56. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. egaña 0003 Nafarroa ez litzateke berdin izanen euskararik gabe, gugan sustraiturik baitago.

57. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0003 3.3.- Herri bateko garelako sentimendua, bere identitate-ezaugarriekiko atxekimendua, ezaugarriok mantendu eta garatzeko borondatea eta nazio-elkarte garenez etorkizuna lantzekoa, askori bizipen guztiz sakon eta sustraitu bezala agertu zaizkio banako askatasunaren sentimenduari modu askaezinean lotuta.

58. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jakingarriak 1991 0023 Inguruneak berak, era naturalean, ahalbidetzen zizkien esperientzien bitartez, haurrak zentzumenen eta psikomotrizitatearen garapen izugarri aberatsa izateaz gain, mintzaira eta komunikazioa garatzen zuen, errealitatean eta haurrarengan sendo sustraituriko gauzetan oinarritzen bait zen.

58 emaitza

Datu-estatistikoak: