XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera administrazio-idazkiak sortarauak 1920 0002 3. Ikerrkideak berena dute; yakinbide orotaz euskera izkeraketz azterrtzen ekitea, uskal-itzen aots, ikurr, ogutz, tankera ta elkarr-yokerarie dagokiena azterrenez garbailtzeko; edota, gure eliztiaren arau oro ikerri; ta euskal-itz oro, iñongo mintzotik ta idazkitik atera, soildu ta iztegi egokian ikurr-aidegotz moltzokatuta biltzea.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0112 Biak lotsatu xamarrak zeuden: neska geldik zapi txukuna beatzetan eta gizasemea eskua doi-doi luzatu ta artzeko tankeran.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0126 Xanti-k berak ere, zerbait saiatua zala, ezin sinistu ikusten zuana; gero-ta ikotika aundiagoak eta luzeagoak egiten zituan iñolazko arrigarrizko tankeran.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0189 - Alegia: intxaurrak ezpaitu pagoarenaren tankerako ostotzaz bere burua jazten; ta ez-eta enarak kabia zozoak alakoxea egiten; alatsu, giza-enda - giza-era, giza erri -bakoitzak eder-era berezia dakar ta, ondoz, erti era berezkoa.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0190 (...); pozaldiak jaitzeko erriak asmatu ditun dantzak; jazkera; makillean, kutxan, argizai olan erabilli izan duan zur-apainkera; bizi tokiari, etxeari, urteak eta mendeak zear, azaletik eta barrendik itsatsi dion tankera....

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi il 0117 Lan ertitsu erritar dituzu, adibidez: noiz ala nork egiña eztakigun abesti zaarra; olerkari auen, erri-olerkarien neurtitz edo bertsoak; pozaldiak yaitzeko erriak asmatu ditun dantzak; yazkera; makillan, kutxan, argizai-olan erabilli izan dun zur-apainkera; bizi-tokiari, etxeari, urteak eta mendeak zear, azaletik eta barrendik itsatsi dion tankera....

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0010 Beste tankera bat zan Pedro Benardonerena: semea beretzat eta lagunekiko ain esku zabalekoa ikusita, aserre egiten zion esanaz: diru eralkitze ura merkatari baten semearentzat baño obeto zegola errege baten semearentzat.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0256 Moldakaitza ba-da nere idazlanaren tankera, bederik atsegiñez irakurriko dezutelakoan nago, gaia, mamiaren onura ta gozotasunari eskerrak.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekard 0033 Moxorro au lau egoduna da; guztiz egin danean 4-5 zentimetro luze izaten da, arraultzaren tankerakoa ta beltz dizdizaria kolorea.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Ez degu orretan kataluniarren tankera izugarririk.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Aurreragoko idazkai batean España'ko erriketa edo politikatzaz itz egitean ESATEN GENDUN socialistak oso mindurik aurkitzen zirala azkeneko auteskundiak ezkeroztik, orduan eraman zuten uste ezbezelako jipoi garratzaren eraman eziñagatik; eta geroztik, gauza aundiyak egiteko ziran arren, ordukotxe tankera mingarriyan aurkitzen dirala dirudi, oraindik.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak adonostia 0001 Erritxo jolas edo dantza txiki abek bear bezela ezagutzeko, errixka oetako euskaldunai dagokien bizkerak agintzen duan eran jarri gaitezen: mendian, uri nagusiekin, len gaur baño gutxiago, baña beñere zerikusi aundirik gabe bizi dan baserritarren tankeran....

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Neronek ezagutu ditut tankera modu onetakoak.

14. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0135 Rekete @- (Atetik) Zuen otoitzak egiten geldi zaitezteke, ez zaizue deus gertatuko. Emen gaude gu errelejioa zaitzeko. (Bijoa militar tankeraz agurturik).

15. 1940-1968 gipuzkera poesia i. larramendi 0014 Aurtxo txikiya lotan zegoen
Amatxoren magalian
Beste ametzak esnatzen zuen
Oso tankera onian.
¡Amaren poza bere umia
Farrez-farrez ikustian!
Musuka dago, ezin aspertuz
Semetxuen masallian.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 16 seme 0095 Iturriaga ezta izan euskaldun alegilari bakarra, garaitsu artan euskaldun zenbait izan baitziran poesi tankera onen ereille.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa netx lbb 0054 Martiñ'ek mutil zar tankera osoa artu zuan eta bere andrea Ameriketa'n zuanik ere, etzitzaion bururatzen.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0021 Danak kaxuelaruntz luzaka ari diran garaian jakiaren tankera norbere begiz juzgatzeko, Pernando'k atera du bere kristalezko begia ta kaxka!, kaxuelaren erdi-erdian erortzen utzi.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Zer-danak margorik ez du, ezta tankerarik ere, ta aztatu eziña da.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0060 Arresi txiki ori barna, edotariko lanabasak daramazkiten gizon batzuk iduri itzatzu, arresitik zerbait gorago; giza-irudiak ta arrizko abereak, zurezkoak, tankera guzietara, ta bere izanez, batzuk izketan ari dira, bestetzuk txintik ez dute ateratzen.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0105 Tankera berriak artuta agertzen omen zan: batean iauregiko otseiñen bat bailitzan, bestean Euporba gizurena bailitzan.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0143 Eta aitorkizunok egin ondoren, gizon zuzen bat balia al-diteke fede onez tankera kaxkar ontako gizonaren esankizunaz?

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0089 NINDUZUN-NIÑUZUN, ZINDUTAN-ZIÑUZTAN, NINDUTEN-NIÑUTEN. Gure idazle zaharretako literatura-formak lenengoak dira eta erriak darabilzkienak bigarrenak. Nire itzulpenean bietakoak erabiltzen nituen, baiñan, ahal dugularik tankera guzietan idazkera batera jo bear dugu eta batasunerako biderik egokiena eleder-zaharra dugun ezkero, gure idazle zaharren formak onartzea erabaki dut, ots, ninduzun, ninduen, zinduten... Euskaltzaindia mintza bekigu ontan ere.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0089 Inperativoan nire ustez bigarren pertsonetan bakarrik: egin zak ik. Subjuntivoan, berriz, bigarren pertsonan ere erabilgarri ote den eztakit... Erlatibu tankeran, berriz, indikativoan ere arbuiagarri derizkiot, bigarren pertsonan izan ezik, ots, ik ikusi dekan etxea. Zokoak obeto arakatuz makiñatxo bat korapillo geiago sortuko litzaizkidake; baiñan, ainbestean aski dugu.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0053 Une artantxe bertan azaltzen da, bere seme Martin, eta onek, bere aita alako tankera itxusian ikusteak guztiz lotsatu balu bezela, negar-doñuan eskuak burura eramaz, esaten dio aitari: - Ai, au lotsa!

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0053 Nere aita tankera ontan?

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0016 Jocista ala marxista tankera izan, publiko-jendeak, erriak beretzako din dan teatro-ikusgarri bat behar duala.

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0178 Baiña ortografia erabaki ondoren, zein hitz erabilliko den, eta zein itxura, tankera edo formakin erabilli behar den jakiten ere ba dira lanak.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0076 Lenengo neurtitzean: nuzu estonatzen= naiz arritzen, tankera alokutivoan.

30. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0081 Ba'al-dakizu, gutxi gora bera, noizkoa den laburtze au? Iduritzen zaizu literaturan zillegi dela tankera laburtuta, ala tradiziñodun forma osoa erabilli bear litzakeala? Erriak eusten al dio adizkera zaharrari? Eta ez eustekotan, ezagun eta gisakoa al zaio bederen?

31. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0081 Bigarren neurtitzeko ANAIK oso arraru egiten zait idazten nion M-Aiphasorhotarrari. Zillegi ote da tankera ontan erabiltzea? Euskalki guzietan anaiak esaten da.

32. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0090 Diztatzû alokutivo tankerako aditz-jokoa dugu.

33. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak e. muxika 0052 Pilosopiak ere Agustinengandik artu zuan tankera galtzen dijoa doi-doi.

34. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j.m. bergara 0009 Etxe aundi onen tankera 1781'garren urtean Fontana'tar Carlos ospetsuak Erroman egiña da.

35. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak x. kintana 0031 Batzuk abarketa illetsu baten antzekoak dira (paramezioak), beste batzuk itxura bagako masa taiuz (amebak), kanpaitxo tankerakoak (bortizelak) eta beste asko agertzen dira erreiñu hontan.

36. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1967 0095 Alde aundiak daude, mutillak,
emen atzotikan gaurrampacirc;,
gaur gizon eginda ba gaude're
lengo batampecirc;n giñan aurra;
maita dezagun gure tankera,
zuzendu gure ezurra,
kontzientziak au agintzen du
eta baztertu gezurra.

37. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak boletoñate 1976 0010 Ba dakitzue danok, elizkizunetan errezuak eta abar sarri euskeraz egitten dirala, eta erabiltten dan euskera hau gipuzkera tankerakua dala.

38. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0088 Lau sailletan bereziko da olerki-sariketa: I. Lirika sailla, nai den luzera ta tankerakoa, jatorra izan ezkero.

39. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0057 Auteskunde aurretxoan, mitin politikoen lagungarri egin oi diren bertso jardunak kenduta, ba dirudi makaldu egin dala orain arteko bertso saioen tankera, agur baterako behintzat.

40. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0061 Horrek indarbarritu dauala esango neuke Amuritzaren tankerako bertsogintza: landua, edukin mamintsuduna, puntuz eta esakeraz gozagarria.

41. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0084 VIII gizalditik XII'era erromaniku tankerea zabaldu zan eta irudien adierazpena itzal aundikoa zan: Aulki baten jesarrita, esku eskerrean umea eta umeak eskoian sagarra dauala.

42. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0084 Urrengo gotikua esaten jakon tankerea da, XIII gizalditik XIV'era.

43. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0084 Jantziaren gorringolak, kristau eratasunez egokituz, tankera gotikua argi agertzen dabe.

44. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak angosto'ko ab 0114 Orregaitik aldi aretako tankerea dauka, erromanikoa, baiña arkuak pizka bat zorroztuta ta aldakuntzaren len-gai batzukaz.

45. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. irizar 0029 Arte aldetik begiratuta, Pizkunde edo Errenazimendu garaian sartuko genuke gehien bat, zenbait irudi eta elizako erretaula plateresko tankerakoak izanik.

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mathast 0034 G-7: Egin beste aldean eta dagokien lekuetan tankera berdineko marrazkiak eta nahi duzun kolorez margotu.

47. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mathast 0034 G-11: Tankera berdineko marrazkia egin bestaldean, bainan koloreak aldatuz:
- Gorriak - orlegiz
- Orlegiak - gorriz.

48. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mathast 0034 G-7: Bestaldean dagokien lekuetan egin antzeko marrazkiak, tankerak aldatuaz:
- Borobila - hiruki
- Hirukia- lauki
- Laukia- borobil.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mathast 0034 Tankera berdinak gordeaz.

50. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0036 - Lanabesak: lanabes asko oraindik harriz eginak, lehengoen tankerakoak: aizkorak, gezi mutur hegal bikoak, lanabes, igeki landuak, etab.

51. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0177 Batetik, geroago ikusiko ditugun bertso jarrien bidez, idatziz ezaguterazi izan da hainbat bertsolari, erabili dituzten bertso moldeak eta tankera bapatekotasunezkoak bezalakoak izan arren.

52. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. amenabar 0062 Nikolas Ormaetxea Orixe, eta hau zen garai hartako maisu eta gidari, mistika kutsuko edo lehengo Euskal Herria, T.Agirreren tankerakoa, nostalgiz edo idilikoki deskribitzen duen poesia, formaz erabat tradizionala, egiten duena.

53. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0010 Hala eta guztiz ere, ez gara barneko eraberritze sakonean soilik geratu, garrantzizkoena, denaren arrazoia aipatuz, kanpoko itxurak ere tankera berria hartu du, Erdiko Zikloaren ikasmaila guztietan mantenuko delakoan.

54. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0010 Denok dakigu, era berean hau ere, irakaskuntzan mugitzen garenean aukera gutxi ditugula gaiak eta berauen baliapideak gure tankerara moldatzeko.

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0255 Ikus daitekeenez jokoa da ariketa baino gehiago, baina irakasleak, ikasleek hitza osatzen duten bitartean tankera honetako galderak egin ditzake: A letra goitik behera al doa? eta O letrak nondik igaro behar du, goitik, behetik, ezkerretik...?.

56. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7/oho 0182 Bestalde, lege berriak publizitatea soilik arautzen du eta elkartearen eritziz tankera horretako legeak telebistako programazio osoa erregulatu beharko dio.

57. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0077 Mantuak maskorra jariatzen du, honen lodiera, tankera eta konposaketa oso aldakorrak direlarik.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0093 Hori bai, Natura hondatu gabe. Tankera honetako joko eta jolas ugari egin dezakezue mendian. Elurra balitz, berriz, zer esanik ez.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0191 Era eta tankera berrietaranzko sentsibilitate eta izpiritu irekia sortzea, hala nola ikerkuntzari eta esperimentatzeari eragitea.

60. 1969-1990 euskara batua ikerketak lmuj 0125 Bukaerako hitzaren izaerari dagokionez euskaratutako mailebuek gaztelaniaren tankera trabatuaz parte hartzen dute, eta euskara LS, RS, NT soluzioetatik bereizten da hau da, gaskoineran, probentzalean eta frantzesean normalak diren joeretatik.

61. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0017 Gizon tankera hori... Zakur hori... Bera da! Goazen, Bordak, bere atzetik!.

62. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0039 Hartarako janzten zen izeba: Bata tankerako jantzi zahar bat burutik behera sartu eta lastozko sonbreru bat jartzen zuen buruan.

63. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0381 Tankera hartaz, flotatzen ziren ere noski, haietaz eraikitako itsasontziak.

64. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura r. etxezarreta 0006 Gurasoekin joaten da
mendira eskiatzera
Han ibiltzen omen dira
hegaren tankera
.

65. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0032 Panpina gajoak ez du inongo lapurren tankerarik.

66. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0092 Gorkaren ama ere, zer esanik ez, pozak txoratzen zegoen bere alabak behingoz pertsona normalaren tankerak hartu zituelako.

67. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0002 Eta hau baita talde txiki edo berezietako ospakizunetan ere: izan ere, talde txiki eta tankera berdinekoak direlako, hain zuzen ere, hauetan beharrezkoago gerta daiteke ageriko zenbait ezaugarri erabiltzea, gogoan izan dezaten ez direla bere baitan itxitako talde edo egiten ari diren ospakizunaren jabe, baizik eta egiten dutenak Eliza osoaren batasunean hartzen duela bere zentzua eta indarra; eta buru egiten duen apaiz hori ez dela horretan ari beraien lagun edo adiskide delako, elkarte osoaren eta Elizaren zerbitzari delako baizik.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0015 . Tankera horretako esanak bilatzea guztiz erraza da; 1968-az geroztik, Europa-ko ezker berri guztia bezala, Sartre ere gero eta kritikoago agertzen baitzen marxismoari berari buruz; eta ez PC ofizialei buruz bakarrik.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0007 Zenbait sahatsondo ere, Loira sorleku izanik, arinki handituak nabarmentzen dira, inguruko hesiaren tankerara, etxe bizitza ikusmiratik erdizka babesten dutelarik.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0028 Nerekin esamesean ederki jardunda, kanporakoa hartu zuen etxekoandreak, pentsakizun itzel eta nahasien mendera utzi ninduelarik, jakin grina nobelakoia, izuikara erlijiotsua, gau zarratuan elizaren ilunpetara labaintzen gareneko sentimenduaren tankerakoa, behin barruan gaudela, koro garaipeen urrunean, argi errainu mendre bat erreparatu, gona ala sotana igurtzotsa somatu... eta gorputz osoa aidanez bihurritzen zaigu.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0063 Tankera horretako burutazioak halere, ondorengo liparrean uxatu zituen barrenetik, zuhurtasunezko sentikizuna eta legezko jakingrina zirela bide.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0028 Tankeraz ez da gizena.

73. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0370 Luzaroan egon nintzen obraren tajuak elkarrizketen tankerakoa izan beharko lukeela pentsatuz, bertan garaiko ahots guztiei hizpidea utzi beharko niekeela-edo hausnartuz.

74. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0179 (...); bestetan, alderantziz, lurra nagusituz doa; hondarra duna bilakatzen da; dunak, bere belar eta aloketan bilatzen du eustindarra; itsasoaren erasoari bular egiten dio, trinkatzen eta sendotzen da lur gogorraren tankeran.

75. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0071 Gaztea zen August oraindik nahiz eta begiazpiko zulo moreek edadetuagoaren tankera ematen zioten.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. larrañaga 0351 Ortik, berriz, sortu oi da RITMO edo neurkera zati bakoitzari bere pondua emanaz eta pelikula osoari ere bere tankera ezarriaz.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0269 Bera baino lehenagoko bertsogileen (vulgares versificatores deitzen dituenen) bertsoak paratzeko tankera ez zuen gogoko eta bere garaiko erdal hizkuntzen frantses, italiano eta gaztelaniaren eta areago, bere garaiko baino aurreragoko erdi aroko latin hizkuntzaren metrikaren legeak eta arauak ezarri nahi izan zizkion euskal bertsogintzari ere.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. intxausti 0044 Zutabe bat dago, bere azpian oin bat duelarik, gehienetan perraren tankeran.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0168 Tankera kognitiboak Oraindik gutxi dira arlo honetan egindako azterketak.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. amuriza 0028 Irizpidea ez da ganera hitz bat hartu ala ez, hitzak atomizaturik ikusiz, tankera honetako hitzak baizik.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. amuriza 0028 Beraz A zerrendako bat edo beste kentzeak edo sartzeak ez du tankera aldatzen irizpidea sendotzen baizik.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0163 Zein irudi eta tankera isladatzen du gaurko bertsolariak?.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak palt 0332 Elizak antzinadanik landu zituen eta herriak kantatzen zekizkien bertsoen tankera dute, beraz, Etxepareren bertsoek.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak palt 0067 Mendibururen esku-izkribu hauen alderdirik makurren eta ernegagarriena besterik da: hots, lehen saioan eta idatzaldian Irakurraldiak lumatik paperera jalki zitzaizkion tankera, bigarren aldiz irakurri zituenean zenbait aldetatik arras gogobeteko ez gertatu eta lehenaren grafia, nahiz hitzen forma, nahiz perpausen taxua biziki aldatu izana, orrialde guztiak goi-barren ezabaketaz, aldakuntzaz eta zuzenketaz zikindurik eta itsusturik eta marraskaturik utziz.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. fernandez 0203 TANKERA / Aldagaien zerrenda / aldag. zerr. / ADIBIDEAK.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. urrutikoetxea 0105 Jauntxo karlista gehienen erreibindikapenak tankera honetakoak izango dira.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb leg 0053 Lehenik, suharrizko igeki asko: batzuk gainetik koska luzez landuak Solutre aldiko orrien tankeran; besteak mutur zorrotzdunak, bai eta ertz edo bizkar malkortua duten igeki eta ziritxoak ere; marruxka konkortuak, biribilak, igeki burukoak eta zokonak; buru buruko zulakaitzak eta buru bazterrekoak.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill axmgl 0175 Atsotitz edo herri esaeren tankera duten esaldi mordoxka aipatuko dut xoilki. .

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0446 Sagarra
Bi gauzen sinboloa da: a) tankera esferikoa duenez, unibertsoa eta osotasuna adierazten ditu; Jesus haurra eskuan sagarra duela irudikaturik agertzen da sarritan; b) bestalde, gizakiaren irrika lurtiarren eta * grinei jareitearen sinboloa da; horiek menperatzeko zentzua du sagarra ez jateko aginduak.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak d. amundarain 0078 Eliza erromanikoen ezaugarri guztiz ezaguna, abside-aldeak edo aldare nagusi aldeak izan ohi duen danbor-forma da; diogun bezala, erromaniko-garaian tenpluaren alde honen eraikuntzak izan ohi zuen tankera ederra bezain tipikoa, orohar.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak d. amundarain 0078 3. ERROMANIKOA BIZKAIAN
Gaya Nuño maisuak, tankera honetako hogei ta gehiago eredu jaso ditu Bizkaian, ia denak zatikiak; halaz ere, garrantzizkoak eta aztertzea merezi dutenak; denak XI. mendekotzat emanak; horietakoa da jadanik aipatua izan den Arrigorriagako Abrisketako San Pedroko kasua, (...).

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0030 Baiña fonema hoietako bakotxa hartu eta bere inguru guztiaren argitan aztertuz, arazoak beste tankera bat hartzen du.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Tankera erromantikozko joera zaharrak gizartea gorputz biziduna bailitzan ulertzen saiatu ziren: zuztar bat bezala sortzen zen, urratutako beste kultura batetik bereizirik, batzutan...; haurtzaro zezel arriskutsuzko une batzu zituen...; gero gaztaro idealista eta herronkari bat irabazten zuen...; heltzaroko betetasunean hedatzen zen... eta itzuriezinezko zahartzaroko desosaketagatik mantsoki itzaliz zihoan: beste kultura batentzat oroitzapen eta lokatz elikagarri bihurtzen zen berriro.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0114 Bere tankeraz egiten du.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0114 Kristok ere bere tankerara eta estilora egin zuen.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0114 Joan den hamabostaldian egin zenuten tankera eta gaia jarraituko dituzuen, ala bide berria hartuko duzuen ala erdikoa, gaia hobeto pentsatzeko eta konkretatzeko.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0145 Froga xumeak eta arinak; baina beti argitzen dituzte ikasleen lanaren aurreratasuna, tankera eta neurria.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0043 Horrek bere tankera eman dio.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0153 Beraz, hau honela izanez gero, euskaraz hitz egitea hitzez hitz vasconicé loqui litzateke, edo, honela ere esaten zen romanice loqui esaldiaren tankerako hitza.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0153 Euskal Herria bisitatu duten atzerritar asko jabetu dira euskararen tankera berezi honetaz, historian zehar honelako izenekin ezagutzen den euskararenaz: lengua vasca, lingua navarrorum, lengua cantábrica, lengua vascongada, eta vascuence, beste batzuren artean.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0437 Honela dio kontzilioak: Gainera, bidezko dirudi, kontzientziako arrazoinez harmarik hartu nahi ez dutenei legeak bide bat eman diezaien, beste tankera batetan herria laguntzeko prest baldin badaude behintzat: (Eliza egungo munduan, 79. zenb.).

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0057 Hemen, ordea, bat-batean, arras beste tankera bateko eskari honekin jarraitzen da: .

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. lopez 0079 Eztabaidak eman dira maila teorikoan balioari buruz, eta euskal kasuan gutxi egin da tankera horretakoa, baina gogoratu behar da balorazioa ematea ezinbestekoa dela, eta kasurik puruenean ere, zein liburu kritikatu aukeratzearekin berarekin baloratzen ari dela jadanik.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0025 Askok uste baino interes (sozio)linguistiko handiagoa izan dezakete tankera honetako lanek.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak salbamena 0071 Baina berak tankera berezi batez egiten ditu, humanismo berri eta egiazko baten ezaugarri.

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0207 Ez Kanadan bakarrik, Islandian ere gertatu zen tankerako mordoilo euskararen fenomenorik, ingelesa eta nederlanderarekin nahasturik.

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0137 Plakadura. Eraikin batean azalera bati, gehienetan fatxada bati, itxura hobetzeko edo kanpoko eragileen kontrako erresistentzia gehitzeko kanpotik jartzen zaizkion pieza zapal eta harlosa tankerakoak.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0015 Tankera honetako burutazioekin zebilela bapatean lankide batek narrazti bitxi baten fosila ikustera joateko deitua izan zen.

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0372 Tximistak botatzen dituen irelua, ekaitz-laino baten tankeran azaltzen den Aidegaxto, Mari edo Odei da; (...).

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0036 Aipatutakoa hola den arren, kono erakoa den maskor espiralatua laua denarena baino gogorrago eta iraunkorrago da, maila honetan, beraz, hautaketa moldagarriago bat suposatuz, gasteropodoen artean, hau izanik nagusitu den tankera.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urrutia 0191 Tankera eta taiu honetako testugintzak zein erabilerak halako arazo konplexuak ekartzen dizkigu.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0042 Bizantzioko tankera Gela izango den tegia sokaz lotutako zutabez beterik dago.

113. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0149 1842. urtetik 1862.era bitartean lantegi berri franko altxatu zen Donostiako udal barrutian; kare hidraulikoa (porlana), txokolatea, poxpoloak, argizaiak, garagardoa, haltzariak, sokak, eskabetxea, litografiak... tankera honetako gauzatan besteak beste iharduten zuten fabrikek.

114. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0184 Ordena, diziplina eta tankera horretako baloreak gizarte osoak ontzat hartu eta guztiz bereganatzea, halabeharrak horretaraturik zegoen bloke meneratzailea.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. zunzunegi 0027 Harritzekoa al da, tankera honetako sinesmen ezak itxaropenik eza sortzea, gizona lur jota uztea eta suizidioa bera ere ekartzea?.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. agote 0117 Izan ere, superstiziozko praktikak sinodo horietako disposizioetan edo Dumio-ko San Martin-en (907) edo Arles-eko Caesareus-en (908) izkribuetako pasarte seinalatu batzuetan salatzen diren bezalako tankerak hartzen dituenean, berebat VI. mendean fanu zaharretara joan ohi direnei aipamen garbiak eginez, dei egiten zaie baso eta uretako numenei, aditzera ematen dutelarik, bestalde, santutegi eta aldare zaharrak badirautela oraindik, eta arbola eta arkaitz sakratuak beneragai direla, batek badu eskubiderik de terminis eztabaidak alde batera utzi eta gutxienez ere bere buruari galdetzeko ea noraino iristen den kristau-fedearen aitormena praktika horiekin batera erabiltzen dutenen baitan eraginik uste den metanoia (909).

117. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak j. dorronsoro 0053 Tankera askotakoak dira metroak, baiña guztiek luzera berdiña dute.

118. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak j. dorronsoro 0184 Eskuetan duzun Zenbaki-liburuaren azala, tankeraz... da.

119. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0013 Nolako tankera duten eta gorago ala beerago aurkitzen diran ikusiaz, izen ez-berdiñak ematen zaizkie (jakiez).

120. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0013 Zerrenda luzeen tankera dute (dabe); auetatik sortzen dira laiñoak.

121. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0013 Gaiñera, batzuetan tankera batekoak eta bestekoak elkarrekin naasturik azaltzen dira.

122. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0013 Odeiak ez dira tankera berdiñekoak izaten.

123. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0048 Kondairaz andiko aberedi ontan Ptero-daktiloa, izugarrizko xagu-xarr baten tankerako piztitzarra zan; eta orrez gañera Pluriosaurio igelaria, Dinosauritzar aundia eta Tiranosaurio odolzalea.

124. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0122 Bizitza berak ere, egunen tankerakoa den ezkero, ezin izan amairik.

125. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0060 Urteak aurrera dijoaz,
arpegia ximurtzen,
begi dizdira galtzen,
auxen da tankera!
ispilluan ikusten detana!
ara nola arkitzen dan
zure maite zana.

126. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0088 Leioruntz joan zan Giles ere; andik ikusi zuenak, baiñan, etzuen aldarazi bere tankera.

127. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0124 Ain zuzen, elkarri eginbearreko su-arri kiñuek aixa artzeko tankeraz jarri ere.

128. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0037 Eta arrigarria da tankera berdintsu batek nola diraun familia batean, urteen buruan, belaunez belaun.

129. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0094 Lakarra izan genduan zumitzezko errebote-txisterari gaur ezagutzen dugun tankera eman zion eskulangillea, Olazabal-ek esaten digunez.

130. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0148 Bear duan tankera emateko, saskigilleak, anka batekin txara muturrari eusten dio.

131. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak aste santua 1983 0016 Aldi onetan jai-giroko elementu eta ezaugarri bereziak dira: eliza apaingarri, lore eta argi ugariz eta ederrez girotzea; musika eta kantu bereziak; intzentsua erabiltzea; Bibliako irakurgaien eta otoitzen aberastasuna; homiliaren tankera kontenplakor eta baikorragoa, etab....

132. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0124 Irugarren kanpan-dorrea, Eskorial`go dorreen tankerakoa, herreriano estiloko buru-gaiñakin, Alberdi`tar Raimundo eta Yrizar`dar Joakiñ, eraikille azkoitiarrak, alkarrekin asmoak artu ta egindako eliz dorrea izan zan.

133. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0050 Are-kirtena gaztain-zurezkoa da eta bere tankera berezia eman al dezaion, aurrez egurra surtan berotzen du.

134. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0101 Oraiñarte ez dugu esan-ta, zilindroak ez-eze kuadroak berak ere galdu zuan bere tankera jatorra, naizta beregan zertu izan diran aldaketak ez izan ain nabarmenak.

135. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0293 Mendi-multzo ontako gaillurrak ugariak eta ikuspegi ezberdiñetakoak dira; mendigoizale bakoitzak aukera dezake berari geien doakion auetako bat: mendi-saiets belartsu ta legunetik igotzea batetik, edo-ta malkar-igoaldia inguru arkaiztsu basatietatik, laztuta dauden ertz pitzatuen gaiñetik ibillaldiak egitea bestetik; auek, zapalgune sakonetako zokotik igotzen dira, illargi zoruaren tankerako lurraldea begiztatzen ari zerala irudituko zaizu.

136. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0121 Materre`k bigarren eratan idazten zuen, lenagoko tankera saiets utzita.

137. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak vill 0387 Gorago esan dugunez, erlijio au, bere ofizial itxuran edo tankeran, osasun-erlijioa da, nai baduzu, baiñan ez oparo eta ugari, urri baizik.

138. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak l. egia 0020 Zer tankerakoa da, izan ere, berak goresten duan gizona, berak itxaro duan super homo (gain mailleko gizona)?.

139. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0019 Aita Larramendi'k, bere Corografian jarritako itzen argira, garbiro ikusten deguna, auxen da: Euskalerria'n, gure eliz-musika tankera edo estilo aldetik beintzat oso egoki ta ondo zetorrela, Elizak elizkizunetarako bear zuan garbitasunaren zentzuarentzat.

140. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0059 Eliz barruetan entzuten diran doñuak, tankera aldetik kalean entzuten diranen antzekoak dira.

141. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0059 Opera batek, berekin duan drama itxurako tankera; eta opera batek, berekin dituan cavatina, aria, dantzaldiak eta abar, zituan.

142. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0124 ORIXE idazle zenak Axularren tankeraz eta estiloaz dio .

143. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j.a. irigarai 0019 Itz bitan nolabait ere adierazteko, gehien bat aglutinante deritzan tankerakoa dela erran daiteke, bai eta berezitasun nabarmen bat atzizkiaren edo sufijoaren aberastasuna dela ere; hor du euskerak erro nagusienetarik bat.

144. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Musikari dagokionez, talde mordoarekin eginiko elkarrizketak nagusituko dira Lavanderia Kaosen, tankera honetako fantzine gehientsuenetan bezala.

145. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Izan ere, fenomeno anakroniko dela azaldu zuen, hau da, XXgarren mendean XVIgarren mendeko egile mistikoen tankeran oinarritzen da eta, esaterako, mementu hartan egiten zen 27 belaunaldiaren erak baztertzen ditu erabat.

146. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Euskarak lekurik ez duen informazioa indartzen ari da Gobernu Autonomoa, hala pentsatu nahiko ez badu ere; ezen, gure hizkuntzaren kaltetan, beste komunikabideei konpetentzia egiteaz baino ez bait saiatzen kontuz!, konpetentziak kalitatea zirikatzen du-eta, finean ETBk tankera igualtsukoari helduz.

147. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Jonek eremu zabal batean bide ezberdinetatik jo nahi izan du, bere bide eta tankeren bila aritzen den edozein hasberriren modura.

148. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Kantari gutxi sortzen dituen estilo barruan Jonek bere tankeraren bilaketari ekin dio eta Gaur ere goizegi honetan lehenengo urratsak lortu ditu, mamitsuak eta adierazkorrak.

149. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0001 Zenbaiti entzun izan diot, behin 40 urte ezkero oso zailla dala gizonari burua aldatzen; ark, esanak esan eta entzunak entzun, lehengo eran eta tankeran segituko duela.

150. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. lete 0001 Gauzak, gertakizunak, paisajeak, pertsonak, jokabideak, asmoak, behar bezainbateko tankera moralizante eta, era berean, urrutitasun eszeptiko batekin behin eta berriz zehaztu eta erabili dituen eskritore bikain bat.

151. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. sarrionandia 0001 Joxe Azurmendi berak ere aipatzen baititu hitzaurrean: A) Liburu batena baino areago da apunteren tankera.

152. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0002 Bada beste ondorio bat ere, nahiko argi geratzen dena: gaurko euskal poesigintzak eskaintzen duen mundu plurala: iturri erreferentzia mundutik, hala Europa, ekialde, mendebaldeko olerti mundua presente egiten delako; olerkariaren giza esperientziaren aldetik, transedentzia nahiz eza isladatzen zaizkigulako; balioen sintesia-molde ezberdinak egiten direlako; sentsibilitate, tonu, hizkera, baliabide tankeraz ugaria agertzen zaigulako.

153. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. erzibengoa 0001 Anaia hauen izenaz baliatuz hiru garai edo sasoiko ispiluak azaldu zizkigun, eta honekin batera, hiru tankera liferenteon nortasuna.

154. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. erzibengoa 0002 Nire haustura-joera ulertzen zuen, baina, bera ez zen tankera horretakoa, idi-pausoa nahiago zuen, nik, berriz, zezenaren talka eta abiadura.

155. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. erzibengoa 0002 Handik aurrerantzean, azken urteetako ATALETAN soma daitekeen bezala, iraganeko tankerari uko egin gabe, etorkizunaren gurdian igota azaltzen zaigu.

156. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0110 Goiko gorputzean, behekoa baino handiagoa bera, muturrean zutabe salomonikoak eukazan, eta honeen bitartean Errosarioaren Amaren irudia egoan horma-konkea; badirudi, antzinatasuna eta tankereari kasu egin ezkero, irudia Jaungoikoaren Amarena dala, nahiz eta 1930.ean Pedro San Martinek oso ondo doratu eta apainduta egon.

157. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00129 Literatura garatuetan ere, nobela mota edo tankera berankortzat hartu ohi da, beste literatur-moten aldean olerkia, epopeia, antzerkia.

158. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00129 Gainera, trama edo irazkia oso ttipi delarik, nobela ESTATIKOA dugu, bere tankera deskriptiboagatik.

159. 1991> euskara batua ikasliburuak marraztekn 0009 Marrazketa arrazteko, elipsearen tankerako obalo batez errepresentatzen da.

160. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika/3 0132 Baina ez mende hasieran bezala hiri barruan dabiltzan garraio publikorako ibilgailuak lortzeko, gaurkoen tankerako kotxe arruntak lortzeko baizik.

161. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0449 Bestalde, hasierako lerroetan saio arin baten tankera antzeman dakioke, sakontasun zientifiko handirik gabea.

162. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0031 Honako esaldi hauen tankerakoak sarritan entzungo zenituen, noski: disolbatu al duzu?, hau ez da disolbatzen uretan, aspirina disolbatu egin da...

163. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0044 Saia zaitez zeure inguruan ezagunak izan daitezkeen substantzia puruen zerrenda bat bilatzen eta osatu hurrengo taularen tankerako bat.

164. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00031 Orain arte ikusi duzunarekin, idatzi Sarrionandiaren narrazioaren tankerako testua, baina zuk beste agertoki bat aukeratu behar duzu: autobus bateko bidaiariak, eskolako ikasleak, herri txiki bateko biztanleak, gaztetxeko bezeroak, ospitaleko itxarongelan dauden pertsonak, kruzero bateko bidaiariak, eta abar. Hona hemen horretarako erabiliko duzun kontrol-zerrenda. Osatu irakaslearen laguntzarekin.

165. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00031 SARRIONAINDIAREN TESTUAREN TANKERAKO NARRAZIOA IDAZTEKO KONTROL-ZERRENDA

166. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00089 Etxola hauek gaur egun denda kanadar esan ohi zaien kanpadenden tankerakoak izaten ziren, zeinak adar baten gainean, hau da, erdiko habearena egin eta bere bi muturretako euskarrietan sustengatzen zenaren gainean, beste adar batzuk inklinaturik ezarriz eraikitzen baitzituzten.

167. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00136 Hirurogeiko hamarkadako sofa orlegi deigarritik Da Vinci-ren Giocondaren kopia merke batera, tankera pertsiarreko imitaziozko tapiz batetik igaroz, dena aurkitu daiteke bertan, berrogei metro karratuko espazio eskasean bildurik.

168. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura batx 00086 Bai, oinarri haietako batera igo behar nuen, eta eskultura baten tankera guztia hartu.

169. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00096 Ez zen gauza arrunta etxe hura han ikustea, kontraste nabaria eginez inguruetako besteekin, zeinak, jende ezjakinak burututako basakeria batzuk salbu, Mariñas eskualdeko baserri-egituren tankera tipikoari zegozkion.

170. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. elizondo 00010 Ezkerreko poltsikoan mukizapia baino ez, eskuinekoan, berriz, oraindik ere josi gabeko patata tankerako zuloa.

171. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0023 Eta pisu berria ikustera doazen ezkonberrien tankeran egon ginen gu planak eginez.

172. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0094 V letraren tankerakoa da gure kostaldea, baina piska bat ezkerretara etzana.

173. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0110 Tankera horretan aritu zen puska batean oraindik, egia-erdiak eta gezur osoak nahastuz, eta gu bitartean han, (...)

174. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0014 (...) bat-batean eta ikatza baino beltzagoak ziren hodeitzarretatik tximisten tankerako mihi pozointsuak jalgi ziren, trumoien dunbotsez orroeka.

175. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0006 Bagenekien azken amar urteotan, Eriok eraman zuan arte, ez zuala gauza aundirik idatzi, berak ironiz bezala adierazten zuan gisan ixiltasunaren poetikari atxeki zitzaiola, erabateko etsipenak jota, triste eta bakar, seko burutik egiten asia, ez zuala idazteko bearrik, gairik, tenorerik sentitzen edo aurkitzen eta nik al dakit tankera bereko zenbat purrustada geiago.

176. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0017 Michelin tankera zuen irudi hura luze aztertu ondoren, errietan hasi zitzaion bere buruari, aspaldiko lagun bati zuzentzen zaion modura:

177. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0081 Taldeko aitzindari sentitzen zenez, gudarako dei egiten duen buruzagiaren tankeran mintzo izan zitzaien lagunei:

178. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0075 Ez zen beraz, talde hartan Superman edo tankera horretako heroirik.

179. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00012 Kaxaren barruan, amuarrainak harrapatzeko amu berriak: batzuk euli itxuran eginak eta besteak mitxilikoten tankeran.

180. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Nik betidanik izan ditut gogoko digestive tankerako likoreak eta Xtabentuma horien artekoa da.

181. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00169 Gaitz da azaltzen mapa harrigarri haren tankera; horman eskegia zen irudian zilipurdikari baten buruaren antzekoa ageri zen; zilipurdikariak halako kapelu bat zuen buruan, erdia horia eta bestea erdia gorria.

182. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00046 - Tankera soila? Zuk jakin behar zenuke...

183. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00250 Sarritan zail gertatzen zaigu emakume eta gizonezkoak bereiztea, jite arras iduritsua baitute, gizonezkoek ia ez dute bizarrik eta jazkerak ere tankerakoak dira.

184. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00421 Orobat, Oxford tankerako zapata gorri ilunak ere bazituen; lokarriak aska ez zekizkion, korapilo bikoitzaz lotuta zeuden, kontu handiz.

185. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0060 Jantokiko jendearen isiltasun ia majikoa urratu egin da bat-batean eta mutilaren kontrako oihuak mahai gehienetatik iritsi dira, eskubiderik ez dago, auskalo noraino iritsiko garen eta tankerako komentarioen artean.

186. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0089 Nik onartu egin nuen, bere izaera kontutan hartuz, oso tankera kontenplarikoa iruditzen baitzitzaidan

187. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0073 Tankera horretako batekin nahastu izan bahintz, ez huke gehiago nire etxean hankarik jarriko, hara zer esaten diadan.

188. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00070 5. Hasieran ez zekien zer esan nahi zuen ikuskari bitxi hark, laharrartean baitzeuden numidiarrak eta zaldiak eta, arbolen txapartasuna zela bitarte, ez baitziren erabat ezkutatzen baina halere ez baitzegoen argi zer ziren, batetik lekuaren tankerak eta bestetik euren marrokeriak gordetzen baitzituen eurak eta gudaikurrak, gero handik gutxira zelataldiaz ohartu zen eta berehala geldiarazi zuen bere ejerzitua.

189. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00168 Ez da beharrezkoa baten batek balorazioaren oinarri konbentzionalek epe luzera nolabaiteko baliagarritasuna izango dutela xalo sinestea ere; nolabait esatearren, poxpoluaren edo musika-aulkien jokoen tankerakoa baita lehen jolasean, esku artean dugun poxpolua lagunari pizturik pasatu behar diogu, eta poxpolua itzaltzen zaionak galtzen du; bigarrenean, musikak jotzeari uzten dionean aulki librean eseri behar dugu, eta aulkirik lortzen ez duenak galtzen du.

190. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00066 Kasu askotan, pertsonaiak ikuskizun baten tankera duen zeremoniaren bateko ikusleak dira, azken finean zuzendariaren poetikan ikuspuntu berrien erabilera etengabe azaltzen baita, autokontzientzia maila desberdinak ezarriz.

191. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00160 Horrela, gure kanpoko zerbait hautematean, gorputzaren adigaiak hedaduraren errepresentazioa eta berekin batera sarrezintasunarena, tankerarena, eta abarrena, behar ditu.

192. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00460 Ezerk ez bagaitu behartzen erabakia hartzera, eta gai hau guztia atzean utzi nahi badugu, harik eta froga-oinarrien pisu osoaren bitartez bat etortzera behartuak izan arte, h. d., autugaia eginkizun honetaz zenbat dakigun eta zer jakitea uste dugun juzgatzea besterik ez bada, orduan goragoko inferentzia ez da agertzen inolaz ere hain tankera onean, eta onberak izan behar dugu, bere eskubide-uzien gabezia osatzeko.

193. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 0097 Beraz, adimen trebetasun ezberdinak dakarren neurrian metodologia plurala eskatzen du (mota guztietako irakur gaiak eta, bereziki, testuak produzitzerakoan tankera askatasun handia).

194. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. piedra 0117 Guimaraes Rosa-renen tankerako esaldia dio, esaera hartaz mintzatzean, Luis de França Costa Lima irakasleak, Recife-ko Unibertsitateko Kultur Hedapenerako Zerbitzuko gure ekipokoa, berau.

195. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pper 0233 Izan ere, iduritzen baitzait lan hauetan Orixek ez zezakela tankera honetako eritzirik inolatan inola eman, ez belarriaz ez bestetaz, nahiz eta, haren belarri kutsua nonahi ageriko den.

196. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. biguri 0060 Ezin esan daiteke oso itzulpen eredugarria denik, baina ondo erakusten digu gaztelerazko I + preposizioa + P(erl.) tankerako sintagmen itzulpena nahasgarri samarra gertatzen dela hitzez hitz bihurtu nahi denean, sintagma sinpleagoen itzulpena baino dexente nahasgarriagoa, bistan denez.

197. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0136 Ondorio gisa esan genezake ezen Bienabe Artiak bi era nagusiz ohi darabilela kolorea: edo jabaldu eta tankeraren menpeko bihurtzen du gelditasuna nagusi den konposaketetan (hemen kokatuko genuke beronen expresionismo, sintetismo eta errealismoaren parte bat), edota, aitzitik, balio ezin nabariagoa ematen dio fauvismoan edo inpresionismoan oinarrituriko bere obraren beste parte garrantzitsu batean batez ere paisaigintzan, non koloreak azpimarratu egiten bait ditu tankeraren adierazkortasunak.

198. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0179 Gizonak antzinatean Australiara eramandako Dingo zakurrak, atzera basatu zelarik, konpetidore guztiak likidatu zituen, bere tankerako ehiztari bakar bezala bera gelditu arte kontinentean.

199. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. urbeltz 0052 Agian tankera bereko ospakizunei lotutako beste bandera astinketa batzuek Oion eta Biasteriko tradiziotakoak dira.

200. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 0032 Ez dago esan beharrik Yrizarren proposamenak, eta berdin gorago (2.3.4.) ikusi ditugun Mitxelenarenak, ezinbestekoak dituela gaurregun zein bihar-etzi tankera honetako lanetan murgilduko denak.

201. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0009 Oportoaren tankerako ardoak primeran doazkio horretarako.

202. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0011 Ugalketa hau Ficus eta tankerako landareetan erabili ohi da.

203. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0046 Tankera beratsura kantatu zidan Bittorio Martikonekoak ere; izan ere, hari ikasia zuela esan baitzidan Miel Yoantzarkoak.

204. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. kaltzakorta 00152 Hiribarrenek -kizun atzizkidun formak ere erabiltzen zituen: etorkizun eta errankizun, baina tankera honetakoak erabiltzen zituenean lexikalizaturik erabiltzen zituen.

205. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Elebiduntasun indizeak, ordea, hizkuntzen arteko ukipen egoera jakin batean norbanakoaren joeraren berri diakronikoki erakusteaz gain, eskola-taldeak zein tankera kognitiboak antzemateko iker-tresna baliogarria dirudi.

206. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i.v. de sarasti 0052 Jakina, ez zuen jabetasuna ulertzen zentzu pribatuan edo perfektoan, iraultzaileek defenditu legez, gizamaila jakin bati berez dagozkion eskubideen halabeharrezko ondorio gisa baizik, berak duenaren tankerara, alegia.

207. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ovniak 0053 Giza adimenaren tankerako adimen estralurtarrak bestek entzun ditzan seinaleak igortzen baditu, logikoa dirudi leiho horretatik bidaltzea.

208. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oñati 0152 Lauki zuzen tankera du oinak, eta harrilanduaz nahiz harlangaitzez eginiko etxea dugu.

209. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0066 Nolabait, Bernardoreneko Sabino-ren tankerakoagoak dira, nik uste (...)

210. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0049 Iruron mintzaera
ain zan tankerako:
Saltsa ontatik nola
gaituk aterako?

211. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1999 00018 Tankera erromantikodun eleberria da, Erdi Aroko hainbat pasadizo ezagun txertatzen dituena, hala nola ahaide nagusien arteko borrokak eta Beotibarko gudua.

212. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00031 Horrela, lauko multzo bat 1., 8., 9. eta 16. sailkatuek osatuko dute, eta gainerako hiru multzoak tankera horretan.

213. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 0067 Ainhoa hau lehenengo disko haren tankerakoa omen da.

214. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. lasarte 0071 Tankera ortan edateko aalmen ikaragarria bearko duela pentsatzen det gizonak.

215. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Kastillanoz ere tankera beretsuan esaten dira abril, aguas mil eta antzekoak.

216. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. del teso 0024 Little Odessa-k beste indarkeria mota aurkezten du tankera itzaltsu eta lehor batez.

217. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0012 Han badago txingurri bat indigenaz sarrai izenekoa eta jangarria den txingurri-mota bakarra da. Bertako indigenen ohitura da. Etxean telebista ikusten nagoela pepitak jan beharrean sarraiak jaten ditut, piperrautsaren tankerako zapore pikantea dutenez asko gustatzen zaizkidalako.

217 emaitza

Datu-estatistikoak: