XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak bprad 0242 Gipuzkoa-ko erri chiki Albiztur-en gañean, sortegi-aldetik, Gorostidi eta Intsurbia deritzayoten baserriyen ondoan, Tolosa-tik Erniora bidean, ttente-ttente dago mendi tontor borobill bat, gaztelu antz oso-osoa dubana, ormatzar gogorrez eta murrubaz inguratuba, ezagun-ezagun dubala gizonen eskubak ibilli diradela an noizbait.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0006 Sugea esan orduko baderitzaigu ikusten ditugula borobil borobil eta burua tente tente dutela.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0006 Zuek bezelako mutil-koskorra nintzanian arkitu nuen ezponda batean zegoela burua tente zeukan suge gorri bat; eta mizto zorrotza erakusten bai zuen, ez nuen izan iges egiteko ausardia baizik.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Ongi apañak zeuden angoxe bazterrak; ateondoak loretsu: malladi ederra baratz egiña; mikeletiak tente; atzarri ta koipetsu etxeko senideak.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Españolak bethi gauza guzietan gibela direla biziki; bereziki egungo egunetan asmatu gauza eta tresna berrien eskuratzeko, bertzen ondotik dabiltzala; deusetako kasik ez dutela zainik, ez bururik, beren ohiko hatzetan tente egoiteko baizik... joan, joan ikhusterat, sinhesten ez duena, nehor bezen aitzinatuz (...).

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1909 0001 Bethi badu laborariak, zeri joka, demborarik galdu gabe Egun hautan zer nahi beterraba landatu duzu; han daude gozo, tente, chutik, lehen iguzkiari irriz zabaltzera prest.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1929 0001 Burua tente euki nai du, baño ezin; bere gaitz larrien pixutasunak makurrerazten dio.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00030 Makal tantaia bera baño tenteago zaude oraindik eta.

9. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0163 Haren ondoan, katu baltz bat, buztana tente.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ugalde iltz 0046 Bere belar meta tenteen indarra nabaitu gabe; pil-pil eltzeak irakin arazten dituan suaren kea zerura bidean nola zijoan ikusi gabe.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Zutik, tente dirau Entel zuarrak, ekin berdiñean, gorputz-igigunez ta begi-zoli saiesten ditula aurkakoaren blaustadak.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ayalde 0155 Udeberrian, garia edo artoa erein ta bereala, onera ekartzen naute, eta emen utzi, gau ta egun, lurrean tente, besoak zabal, euri, kazkabar, otz eta beroak jasotzen.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j.m. bergara 0038 Erdi-erdian tente gelditu gaitezen.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. goicoechea 0037 Ondoren, ni zutik ikusita, truke-naia azaldu zidan gizon batek, beraz ni exerita, bera tente.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Presentzale guziek, bere karga buruan, bide guzia oinez eginen badute, dendaria, etche sartze guzietan, yarria dago orgen gibelean, miraila bat tente eskuetan: bere burua haren gibelean gordatzen duela...

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0150 Danekin ondo egotearren, ez ekian bere eritzirik agertzen, nai, ta beti betozkoz eta zorrotz, tente egoten ekian gizon lez agertu.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0105 Tente geratu zan Milosi begira, harrizko estatua bat balitz legez, arpegiko jestu izugarria aldatu gabe.

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak barrutia 0016 Buruko uleak be tente jarten dauskuezanak baiño.

19. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak g. urrutia 0060 Bitartean aldi odoltsuak eta aldakuntza aundiak izan dira; baña ogei gizaldi lenago gure Kintilen kalagorritarrak irakatsi euskunari eutsirik idatzi nebana ondiño zutik ta tente dagola deretxat.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0010 - Zuberoakoen arabera: lojadun edo harbelezko hegatz xutekin, luze, tente eta hertsiak.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0055 Arrantzan hasten zenean herriko astoak belarriak tente jartzen omen ziren.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0054 Iristen garen momentuan makila bat lurrean tente sartu eta itzala egiten duen lekuan marka bat egin.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0236 Baina, ttikia izan arren, zalapartari eta bihurria benetan! Ikustekoak izaten dira, honek egiten dituen itzulipurdiak, buztantxoa tente tente, geldirik egon ezinik! Berritsu porrokatua, bere garrasi eta txistuz, ozenki jakin erazten du, zomorro bila zein sasipetan dabilen.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0019 4) Burua tente jartzean, hortzak ere aldatuko zaizkio eta buruhezurra handitzen.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura e. berazubi 0080 - Zergatik esan diozu hori?- errieta egiten zion bere lagunak antenak tente ipiniz.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura non daude pandak? 0008 Salto batez hiru arroka gainditzen ditu; gero, belarriak tente-tente eta begiak diz-diz belar luzeetarantz jotzen du alaiki.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0103 - Basora? Hanka gainean tente egoteko kapaz ez zirela? - Desagertu egingo ziren orduan. Horra guztia!.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0181 Beraz, tente eraman zuen burua basatien artean pasatzerakoan.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0224 Bere izena entzutean jarri zen tente baina aldegin zioten lasai plantek.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. iriondo 0053 Begira zer nolako gangorra! TXAKURRA: Gangor zahar tente bat... begira nere belarriak! OILOA: Aza baten hostoak dirudite... TXAKURRA: Irabaziko dut! Guau guau guau.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0046 Zutitzen lagundu zion. Mutila ezin zen tente egon.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0010 - Arranapola! Zer izan da? Hura isiltasuna! Lumagorri oilarra, buruko gandorra tente, Uau-uau, ezkerreko belarria zutik jarri nahirik, antena balitz bezala eta oilo denak elkarri begira.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. escribano 0023 Baina lanak luze izaki, hurrengo uda gainera etorri zitzaien pabeloia osorik eta tente bukatua ikusi ahal izateko.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0078 Iban tente zihoan Idoiaren etxera iritsi nahian.

35. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0055 Behar zaitut.
Gaur ere,
zuregandik entzun nahi dut
maitasunaren oihartzuna.
Gaur ere,
zure ondoan maite,
jarraitu nahi dut tente.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0087 Ohoinek eskalak, gakoak, linternak zeuzkaten; baina hori ez zitzaien deusetarako gauza jelazko ormaren kontra, tente zegoena, egunabarraren urtzearen haiduru.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0024 Eta luze etzaten da berriro, zain guztiak tente, gorputz osoa erne.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0066 Eta Jumbo erraldoia lur gris tristea batere penarik gabe utzirik abiada laster eta zaratatsuz zeru goietarantz harro abiatu zenean, muturra tente, Carlosen gogo bero eroa ere gorantz hegatu zen ordurarteko bizimodu narratsari adio laster aringarria egin nahirik.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0042 Zaldunak Akronius agurearekin topo egiten zuen lekuan kokaturik zegoen zuhaitzak bere hartan dirau oraindik: zedro zardai eta tentea, zutik dago oraingoz gaztelutik ez urruti, handik zenbait leguatara.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. eguzkitza 0122 Denok geunden txundituta, baina baita belarriak tente, zeren guztiz isil eta apal portatzen ari baitzen; agian, esaten genion elkarri, hileten egunean bertan goizean Don Emilianogaz gertatutakoagatik.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Eguzki beroak eta printze liluragarriak lotu zitzaizkien gero eta tenteagoak, gero eta biziagoak ziren sugarrei.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0027 Altua, argala, baina ardatza bezain tentea, zuzendaria salan barrena abiatu zen.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0042 - Ederki, Lenina, - esan zuen Mr. Fosterrek, eta Leninak xiringa atera zuen eta tende jarri zen.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0081 Wilson tente jarri zen zaldi gainean.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0106 Azkenik, Rinozeroa hurbildu zen bere adar bakarra tente zuela, zurrungaka eta lurra zanpatuz; honi bai, ziria sartzea lortu zuen Dortokak eta Rinozeroa jaitsi zen zulora, halako irain lotsagabea bota ziotelako oso haserre, burrukarako prest.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0050 Hortaz, lasaitu, tente jarri eta ohorezko canciller baten ziurtasun eta dignitatez, leihoa ixtera abiatu nintzen.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0315 Ileak, eskerrak, jelatuta geneuzkan, bestela, tente jarriko zitzaizkigun ikaraz.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0108 Baina halere, tente eusten zion bere aurpegiari; (...).

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. eguzkitza 0218 Halaz ere, erdibanaketa horrek tente dirau beti, hots, kontrol- eta oharmen aditz eta beste aditzen artekoa (aditz kausatiboak aparte uzten ditugu oraindik orain).

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0136 Segitxuan erantzuna ematen dit, enerjikoki, tente tente eta aurrez aurre begiratzen nauela (gutxi gorabehera hitz hauekin, eta nik bezala gazteleraz eginaz) (bigarrengo batek, gizonezkoa berau ere). - .

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0057 Horra hor ttentte, bere buruz dabilen 14 hilabetetako haurtxo baten gisa!.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak garm 0161 Jokalaria tente jarrita, heldulekutik heltzen zuen mailu pixua eta altxatzen saiatzen zen mailuaren buruarekin sudurra ikutu arte.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0140 2 hilabete - Burua zutik (tente) eusten du, denbora laburrean, eserita dagoela.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 Papaver somniferum, opio belarra, lo belarra da (adormidera), lore zuri, lila edo purpura haundiak dituzte eta hosto oso lobatuak, besarkatzaileak, zurtoinean ile luze eta tenteekin.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0081 65 - Kolonia estolonial edo tenteak, hidroteka tutu formakoak pedizelo errudimentarioarekin edo eseriak, edo bestela kanpanantzekoak eta ongi desberdinduriko pedizeloekin.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0081 - Kolonia estolonial edo tenteak, hidroteka kanpanantzekoak pedizelo patente eta askotan tximur edo eraztunduarekin.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0080 Zuhaiska betiberdea, 15 m-rainoko zuhaitz izatera iritsi daitekeena, tentea edo etzana, dioikoa.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0080 2. Hostoak 1-1,5 mm bitartekoak zabalean, bakanduak; zuhaitza edo zuhaiska tentea...... .

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0080 Zuhaiska tentea edo zuhaitz txikia, adaburu piramidal estukoa.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0264 3. Zuhaitza, altueran 8-20 m bitartekoa; adarrak patenteak edo tenteak, normalean arantzadunak, eta adaskak grisak edo arreak.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0342 1. Mulua, plusmn;zurezkoa, adarkatua, etzana edo tentea, altueran 0`5 m artekoa, ilegabea eta glaukoa.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0342 Bestea subsp. lotoides (Koch) Nyman da, dauzka adarrak tenteak edo gorakariak, folioloak 5-10(15) mm-koak eta glomeruluetan (8)12-15 lore, 8-10 mm-koak; Nafarroa eta Arabako hegoaldeko muturrean dago mugatua, bertako leku aridoenetako sastrakadietan.

63. 1969-1990 gipuzkera ahozkoak in: ustu ezin zan ganbara. txirritaren zenbait bertso eta gertaera 0068 Arena da bertso au, bein batez etxera berandu erretiratuta-edo:
Goizian seitan etxera juan da
ollarra ttutturrukuka,
burua tente jarritzen zigun
tontorrian ikuituta;
zorigaitzeko edari onek
mendian artzen gaitu-ta,
ni're etxera ementxe nator
txanpon guziak aituta.

64. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Aruntzago, itxas-landarezko zugazti baten inguruan, itxas-trikua ageri da; bere arantzak tente jartzen dituanean, benetan abelkitxo bildurgarria ematen du, txikia izanik ere.

65. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0107 Jatorri jatorritik Gizadi osoarentzat oiñarriko poz-iturri izan den haur berriak sortzearen gertakizun hau, kate gogor eta lokarri estu bihurtu zaie bizitzako ataria txukuntzen ikasi ez duten oillanda gandor-tenteduneri.

66. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j.r. errauskin 0059 Mai onen gañean eta olaren puntan tente sartuak jarriko zituzten iru poxpolo.

67. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j.r. errauskin 0235 Orduan aurreskua zana aterako zan aurrera, eta, bere txapela neskatxari emanaz askotan eskura edo bestela buruan jarriaz, asiko zan neskatxaren aurrean dantzan, dotore asko salto, ostiko eta bigunkeri ederrak ateriaz, neskatxa geldi-geldi eta tente asko mutillaren txapela, askotan gorria, eskuan edo buruan zuela zegoen bitartean, azkenean buruarekin agur polit bat egiñez bukatzeko.

68. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0098 Landare ona tente jartzen da lurrean, leenengo ostoetaraiño sartuta, mee eta luxeegia berriz, zearrantxean.

69. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0079 Baztan eta Iguzkitza-koaren jantziak ez du alderik Ulzama-koaren ondoan: kapusairik ezean, oialezko zamarra jazten dute; bere lepo ttente apal-apalarekin eta papar-egal tolestuekin (Ikus:Navarra-Logroño, D. P. Madrazo'rena, 242 orri.).

70. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Seguraski aitonen gogoan oraindik tente diraute orduko Cayero eta Anketil astoen izenek.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Txorimaloak tente egon behar du, makilaren edo euskarriren baten bidez.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Egitekoaren ondoan badago, tente, egina.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. lizarralde 0001 Guri, aitzitik, haize hotzak eta epelek bete-betean zaflatzen digute aurpegia eta nahitaez tente iraun beharko dugu erasoetan.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Ala ta be, iraun dogu, tente gabiltz; an, or, emen, zulo ta zirrikituak itxi ba'gaituez be.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Konturatuz gero bentura berri bat izanen luke, ezpata goian eta zaldi gainean tente halako injustiziaren kontra.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0002 Juan Kruz Igerabide, Hiru izar zuri (Bizitzaren solasean 33 or.) baino gehiago geratu zaizkio tente olerkari jolastari honi.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0002 Berak ziokeen bezala, baso-dantzako inguru jira-birak bezalako da poesigintza: saltoa egin eta ttanttarik ere isuri gabe, basoa tente, dantzaria gainean duela, nekez izaten da.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0002 Denboraren joanaren ondoren tente geratzen diren olerkiak, Juan Kruzen ustetan, gutxi ohi dira.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Gauaren loaren ondoren etxe erraldoiak itzartu, euren gorputz luzeak tente tiretu eta keinuka agertzen jatazan goizeko belainoaren artetik.

80. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0020 Eskopetea lepoan dauala etxera dator eta erbi bat ikusi dau zuhaitz-eperdi baten belarri biak tente-tente dauzala.

81. 1991> bizkaiera literatur prosa zubk 0091 Bixente, txapela tente, popan doia almirante.

82. 1991> bizkaiera literatur prosa zubk 0093 Erdi erdian gora begira daukan tentekoa.

83. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0027 Txala bota eta tente berriz.

84. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0130 (Peruk pertsona inportantearen itxura hartzen du, burua tente jarriz eta pausatuki ibiltzen).

85. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0041
Zuregatik hau eta bestea
taiutzeko prest nengoke
bion arteko tratu otzana
ederki ahitu arte.
Honenbestean zure baietza
ez denez lortuko merke
dei egingo dut fuerte,
boza lakartu bitarte,
gai ez naizenik ez uste.
Maitasunaren gatibu nauzu
kaiola hertsian tente
zinez diotsut ene bihotzak
zu besterik ez du maite.

86. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/bbb1 0045 - Printzesa oso tente erregeri begira.

87. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0042 Bizkarra zuzen eta burua tente dituzula ibili.

88. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0122 Belarriak tente eta mugikorrak ditu; abantail honi esker zarata hobeto somatuko du.

89. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00071 Bere ibilkera apartak, beti burua tente zeramalarik, harrotasunez, inguruko gainontzekoen begirunea eskuratuta zuen; erregina zen gure borda hartan.

90. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00087 Makila bat bezain tente jarri zitzaion lepoa Slathers jaunari.

91. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00015 Igarleak, Porfirio Jale deitua, sorpresa begirada zuen eta ileak beti tente, bizitzaren aurrean amaierarik gabeko harriduran biziko balitz bezala.

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00167 Halako batean ehiztaria ikusi zuten gailurrean, estatua bat balitz bezain tente.

93. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00031 Bertsotan askotan ari behar izaten nuen, edozein taberna ataritan tente jarrita.

94. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Arrosak ere tente zeuden, ekaitzari aurre emateko.

95. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0013 Bioi ere lanak ematen zizkigun tente egoteak, eta algara handiak egiten genituen elkarren aurrean, nik labana eskuan eta berak burduntzi gorria neure aurpegi aurrean inarrosten.

96. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0074 Baina Knoxen bela gerturatu ahala, berriro ikusi nuen Xuc, tente eta xut, ñimiño baina, ur gainean.

97. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0099 Bera lurrean egon arren, bere bixera txuri horiztatuan primeran irakur ohi zitekeen, kopeta gainean tente asko jarrita, Tatxain letra gorri higatuz.

98. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0109 - Zertan ibili behar diat poliki eta beldurrak, dauzkadan frenoak edukita? -esan ohi zuen beti, harroputz eta tente jarririk, bi eskuez bizikletaren frenuei eraginez.

99. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0066 Halako ilea tente jartzen zaio bustitzen denean, eta estalpe moduko zerbait osatzen du horrenbestez, eguzki errainuetatik babesteko guztiz egokia.

100. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00077 ohearen ertz batean boligrafo hutsa
zakila tentea
alua handiegia
oro da hozkada
zaharkitua dagoen izerdi mikatza
odol granatea
letoizko kainuetan behera behera doa
xaboi erabilia
ile kiribila

101. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00137 Oinezko xume honek honela interpretatzen zuen gure gidari espiritualen esana: ez erabaki funtsezkorik hartu zakila tente dagoenean.

102. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00117 Zutunik gelditu naiz, eta eskua luzatu dut ahurra tente erakutsiz, ukatzeko.

103. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00017 Gehiegitxo inoiz konponketarik gabe tente irauteko.

104. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00062 Ebaren ipurdi tenteak, tentazioaren sagarra zirudien.

105. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00013 Gorputza are tenteago jartzen saiatzen zen, eta bere ezpain finekin irribarre freskoago bat marrazten zuen.

106. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00093 Han zen Bittoriano ere argoi, bera zen zezenzalea buruari tente eusteko eran igartzen zitzaiola.

107. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00062 Kalean zehar tente zihoalarik, eta alaba txikia haren eskutik, ametseko lehoi eme hura bezalakoxea zirudien amak; amaren ondoan babesa eta segurtasuna sentitzen zituen alabak.

108. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00062 Amaren bizkarra tentea zen, ez oso zabala, baina indartsua; biribil samarra zen, eta eroso joaten zen haren gainean.

109. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 Hasperenka eta mokor kolpeka jardun zuten aldi batez zaldizkoek eta gero, gorputz osoa bat-batean jiratu ondoren, mutilei esku librea zeukaten heldulekutik kenarazi eta zakil ezin tenteago haiek ahoan sartu zituzten, seientzat gozamen hutsa zen 69 hirukoitza osatuz.

110. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00069 Bere ipurdi biribil eta tentearen oroimenak lausotu egiten zidan pentsamendua, gerritik heldu nion, mahaian apoiatu zen, eta pozik eskaini zitzaidan; bera ere desiatzen zegoela esan zidan.

111. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00017 Harrigarria, zenbatez tenteago zegoen orain, zer itxura ezberdina zeukan bere aurpegiak.

112. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00138 Batzuetan, irratiko kanta Tomen gustukoa baldin bazen, dantzan hasten zen bera bakarrik, baina Dickie balitz bezala neska batekin dantzan behin ikusia zuen Dickie Giorgio's-eko terrazan Margerekin dantzan, eta Napoliko Giardino degli Orangi-n ere bai, pauso luzeekin baina tente samar aukeran, ez dantzari ontzat hartzeko moduan.

113. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00177 Tom hantxe tente geratu zen poliziek atea itxi ondoren.

114. 1991> euskara batua literatur prosa j. tirapu 0015 Franko jende zebilen harat-hunat mota guztitako makina eta tramankulu haien aurrean: pintatzeko pantailak zirela, jolasteko makinak zirela, ileak baratxuria baino tenteago batzuk, musikarekin jo eta ke beste batzuk...

115. 1991> euskara batua literatur prosa a. ibartzabal 0077 (...) tente jarri zen.

116. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0104 Begi urdin haietara bere so zohargia kendu gabe lau urrats atzera eman eta astiro eta patxadan kendu du nikia, bular tente oparoen ikuskizuna eskainiz.

117. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0006 Hagina harrizko haitzaren gailurrean tinko eta tente.

118. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0060 Gazteek, tente jarriz, onartu egin zuten.

119. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0119 Itxi eta berriro zabaldu dituenean Adelaren paparraldea begiztatu du, hantxe, bere saihetsen aurka estutzen, gaztainkara igartzen diren ditiburuak sendo eta tente, urak eragiten dion larru-ikara berberak gailurrera etorrarazten bait dizkio haiek.

120. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0100 Ileak tente jarri zaizkidan, aizan, oso desberdina izan behar ez zuen aspaldiko neska gaixo haren kontuak bizi-bizi hizkera berean aditurik...

121. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0110 Bere senitartekoak, guraso zahartuak eta anaiak emazteekin, bere andre-alargun gaztea, egunero etortzen zitzaizkion ikustaldi bat egitera, eta euria egin eguzkia egin, orduak eta orduak ematen zituzten tente, isil-isilik, begiak hormaratuan josirik.

122. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0101 Herenile marroizko oihalzar pisutsu batzuk, beste gela baten haunditasun desagerturikoaren hondakinak, zuzen eta tente jeisten ziren tortikaz leihoko goikaldetik lurreraino.

123. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0092 Gorputza tente jarri zuen, bere aldaken mugimendu bakoitza sentituz; gortinaren atzetik desagertu zen.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. elkoroberezibar 00047 Martiriek bazekiten zein gurutze zegokion bakoitzari, aldez aurretik neurtu baitzituzten. Gurutzeratu baino lehen, frantzizkotarrek eta jesuitek elkar barkatu zuten. Gurutzeak hi metro ingurukoak ziren, bi besodunak eta ipurdiaren parean sedile edo irtenune bat zuen egurrak gurutzean tente egon ahal izateko.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00098 Zakila tente dagoela baino ez da beneratzen.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00098 Zakil tentea behin eta berriz errepikatzen da Paleolitoko artean eta askotan animali irudien gainean ikus daiteke, baina ez dakigu horrela bizitza osoaren iturburu moduan azaldu nahi den.

127. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00098 Batere zalantzazkoa ez den zakil ikaragarri eta tentearekin, Min bideetako jainkoa ere bazen, hau da, bidaiarien gidaria, eta eginkizun horretan beste jainko faliko batzuk zituen partaide.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r.m. pagola 0165 161 TENTE (245)

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0045 Giro horretan hasi ziren tente ibiltzea baloratzen, herriko jendearen bizkar makurtuekin kontrajarriz (soroetako lan latzaren ondorio).

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0057 (Aita Laburu jakintsua da, halakoaren ospea du behinik behin. Tente egiten du hitz, nagusitasunez. Ñabardura gutiko aktorea da, baina oso hunkitzailea. Hitzaldi hau ez du azkena izanen.)

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0106 Gehienetan, harri baten gainera igota ikusiko dugu, tente-tente, ingurunea aztertuz.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gaztentz/7 0029 Mutur zorrotza du, belarri zorrotz tenteak eta itsats zuzen aski garatua.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0024 Lehen batez ere zuhaitzetan bizi ziren izaki haiek, zergatik hasi ziren sabanan zutik eta tente ibiltzen?

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0038 Garun-bolumen handiagokoa zen, harrizko tresnak egiten zituen, garuneko areak garatuagoak zituen, burua tenteago zeukan (...).

135. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Alberto joan da hainbeste zalantza sortu dizkigun horma tentearen azpiraino, ezkerraldera metro batzuk egin eta goitik beherako ertz baten barrena gaindituz enbutu handi batean atera du burua.

136. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 zabala da, erdialdean zertxobait estutzen bada ere, ez da oso tentea, nahiz eta erdialdeko estu-une horretan, gainerakoan baino aldapa handixeagoa izan.

137. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 zeharkako ezker eskuin batzuen ondoren azken piramidearen oinarriaren ezkerraldera jo du, eta handik eskuinerako joeraz azken 60 metro tente tenteak irabazi ditu, gailurreraino iristeko.

137 emaitza

Datu-estatistikoak: