XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Guri iduri zaiku ez dela bake-bide bat, bethi gisa hortan elgar tirokatzea: herrak ez dira sumintzen eta gaizkontzen baizik.

2. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1962 00001 Iragan astean 9 kiloko sai bultre bat tirokatu du eta hil. Biba gure soldado bipila.

3. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Udan, ezagutzen dugu bertze tiro kasta bat, udatiarrak tirokatzea! Ihizi hori gure eskualdetarat heldu da udazkenean usoak bezala.

4. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0107 Bi basahuntz gizen dituk
polittenetakoak, hilak:
Eiherabarrenek urrutitik
zuzenki tirokatuak.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0025 Hauetatik zenbait eta zenbait ez dira toki epel horietara iristen, bidean ehiztariek tirokatzen dituztelako.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0293 Segida batean hamar plater tirokatzen dira.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0140 Gorputz handi hura, gora igo orduko nabarmendu zen eta George-k tirokatu zuen.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0065 - Ez dugu bada beste biderik. Tirokatu dezagun tximu haundimaundi hori. Eta gurutzatu dezagun errekastoa.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0072 - Goazen hemendik tiroka gaitzaten baino lehen.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0281 Ezpain, mihi eta hortzetatik tarteka ihesi zihoazkion listukadek maparen meridiano eta paraleloak tirokatzen zituzten, Saharako eremuetan ere kaskabarra hastera zihoala zirudielarik.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0021 Nola egiten zuten: telefonu ta argi pezoinak desegin; bideetan minak jarri, oroz gain, frantsesek igaro behar zutenean; gauaz frantses gaztelu baztertuak tirokatu, urrundik, etsai soldadoen aspertzeko; eta guztien gain enboskadak egin, arratseko ordutan, bizpalau automobila mendietan gora datozenean, ala barranko batean sartzen direnean, ala sasi handien artean dabiltzanean, hirur FM-en su artean hartzeko, gero erdi ilunpean harmak har eta ihes egiteko.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0009 (...); jendea zain dago, ezagutzen duzu herria, eta besteei egin erazi diedana zeuri ere, itxuraz behintzat, bete erazi behar; eta itxuraz aparte, nik, neuk, epaileak, zuri, herriko seme horri, esan behar dizut untxiak tirokatzea debekatua dagoela debekaldietan... Porfirio isilik; bere ezkerreko paretan zintzilikatua dagoen laukiko militar prestua Porfiriori zorroztasun handiz begira-begira...

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0041 Muturra garbituta sukaldera sartu zelarik, ama bere txokoan jarrita nabaritu zuen, erdi-agurtu zuen baina harek ez zion deus erantzun, bere basoa jasoz bezperako esneaz bete zuen eta irratia instantean ematen ari zen notiziari erreparatu zion: Goizeko zortzirak baino lehentxeago, bere lanera zihoala kotxez, polizia nazionaleko tenientea zen Miguel Palomino Palacios hiru gaztek tirokatu eta hil dute Donostian... Pelos, bere lagunarekin gogoratu zen Maria: lehengo astean ikusi zuen, bere leihotik, poliziek herria hartu zuten eta hantxe, kantoi batean Pelos atxilotu zuten eta eskuak paretaren kontra zeukaten - bat etorri zen orduan, agintzen zuena behintzat, eta amorru bizian jo zion Pelosi barrabiletan ostikoa eta.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0130 Modernutasuna bera da hemen tirokatzen dena, ez beste deus.

15. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak larz 0067 Gure gudariak tirokatzen dituzten poliz-gizon eta heien agintariak, ez dira gizon libroak.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Halere, horra laburzki aste bi honetan gertatua: gose greba hogeita hamabost lagunek eramanik hogeita hamalau egunez; errefuxiatu bat tirokatua izan da Miarritzen; aldiz, gure manifestazioneak debekatzeaz bestalde, Administrazioneak ez du deus esan, ez entzutearena egin du luzaz.

17. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1986 0001 Hiltzeko orenean lagundu ere behar izan zituen, Altsasuko mendietan, Franco eta Mola-ren gizonek zertako ez erran, hala baitzen, eliza-gizon zenbaitek sustaturik tirokatzen zituzten abertzaleak.

18. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1977 0001 Galtzeko arriskuan dira egazti bakar batzu zaindu eta, ahal balitz, ugarituarazi nahian, ezin da toki hortan ihizirik tirokatu ez egaztiak astindu, ez surik piztu, ez ondarkinik bota, ez irrati tresna eta beste holakoekin hotsik atera.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0090 Soldadu amerikano batek, egon ezinik, atea tirokatu zuen.

20. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00096 Bigarrenez fusilatuak izan barik gelditu ziren pago tirokatuak.

21. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0038 Antzerki hura barregarria zela otuko zitzaiokeen, baldin eta bera izan ez balitz tirokatua izatera zihoana.

22. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0065 Eta ijitoaren aurpegia ikusi zuen: sudur zuzena, ezpain lirain mugikorrak, eta begirada sarkor adierazgarria begi beltzetan, zeinek bai baitziruditen Yvetteren gune bizi, deskubritu gaberen batera tirokatzen zutela, huts egin gabe.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00090 Frai Eustakioren betarteak, bere aldetik, norbaiterekin solasean dagoela ematen dik, ilunabarrean konpletak errezatzen zitueneko espresio gozoa baitik... -Frai Eustakio, non habil orain? Hemen tirokatuen artean ni neu bakarra nauk bizirik jarraitzen, eta ez nikek gura oraindik zuek zaudeten aldera joan.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jugoslavia 0027 Jugoslaviako Alexandro erregea, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministrariarekin Marseillan, 1934an, terrorista kroaziarrek tirokatu eta hil egin baino zertxobait lehenago.

25. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0002 Hor tirokatu zituzten senar-emazteak, 1978 eko uztailean.

26. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Bertze pistola baten usainak eragin dit hirugarrena tirokatu izana eta orain dirua sartu nahian eskuineko sakelean.

26 emaitza

Datu-estatistikoak: