XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. onaindia 0008 Gerra hasi zenean, nik seminariotik hanka egin nuen, hanka beharbada ez da hitz egokiena, aurreneko egunean aita prefektuak arenga bat bota baitzigun, latinetik itzultzen genituen testu klasikoak nabariki imitatuz, memento guztiz apartekoak eta transzendentalak bizi genituela, hainbestekoak, non berak ordenaren sakramentu saindua ez balu, gerrari zaldun bihurtuko baitzen infidelen gurutzadan joateko.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1987 0004 Idazkeraz, irakurterrazak; jeneroz, llaburrak eta arinak; gaiak, ez transzendentalak baizik eta adarraren puntaren puntakoak agian, baina denboraren joan azkarregitik erreskatatzea merezi dutenak, ziur.

3. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0225 Horrela, adimen transzendentala sortzen da eta berarekin batera zientzia, artea eta etika.

4. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00061 Bapatean zentzumenak oldartu zitzaizkion, une traszendental batekin topo egin duenaren antzera.

5. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00236 Gauza garrantzitsu edo erraldoi ez diren abadagunetan ere Umbralek asmatzen du sugerentziazko sareak sortzen, bitxikerietan birgeria estilistikoak jalgitzen, ironiaren zehar-meharretan edozer gauza faun transzendental bilakatzen.

6. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00160 Beraz, kontzientziaren batasunaren oinarri transzendentala aurkitu behar da gure begiespen ororen anizkunkiaren sintesian, eta beraz, oro harrezko objektuaren adigaian, eta ondorioz, baita esperientziaren objektu orotan ere, bera gabe ezinezkoa bailitzateke gure begiespenentzako objekturik pentsatzea, zeren hau ez baita bere adigaiaren bidez sintesiaren halako beharrezkotasuna adierazten duen Zerbait baino.

7. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00160 Jatorrizko baldintza transzendental hau apertzepzio transzendentala besterik ez da.

8. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00160 Esperientzia ororen aurretik doan eta bera ahalbidetzen duen baldintza batek izan behar du, hots, halako aurresuposizio transzendentala baliogarria bihurtu behar duen baldintzak izan behar du.

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00309 Honi lotzen zaizkio arimaren irakaspen transzendental baten lau paralogismoak, faltsuki gure zerizan pentsatzailearen izaerari buruzko arrazoimen hutsaren zientziatzat hartzen den irakaspenaren paralogismoak, alegia.

10. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00309 Pentsatzen duen nia, edo Bera, edo Zera (gauza bat) horren bitartez ez da pentsamenduen subjektu transzendentala baino errepresentatzen = X, bere predikatuak diren pentsamenduen bitartez besterik ezagutzen ez dena, eta hortaz, honetaz inoiz ezin dugu ezein adigai bereizturik ere izan;

11. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00384 Munduko aldaketak hasteko askatasunaren ahalmen transzendentala onartzen bada ere, ahalmen horrek bederen mundutik at soilik izan beharko luke

12. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0203 Nire lekua, esperientziaren Bathos emankorra da, eta transzendental hitzak, zeinaren esanahia, nik hainbeste bider aditzera eman dudana, ulertu ere ez baitu egin kritikoak (holakoxe axaletik aztertu du hark dena), esan nahi du, ez edozein esperientzia baino harago dagoen zerbait, baizik eta, esperientziaren aurretik (a priori) doan arren, esperientziazko ezagutza posible egitea beste helbururik ez duena.

12 emaitza

Datu-estatistikoak: