XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0023 Begira, ene gogua, pizti gaizto aek gure Josu ona zelan erantzi daben, eta tunikea gorputzari itxasitta eukalarik, azal eta odol-zatijak atara eutsoezan, gottik berañoko gorputz osua zauri gorrija lez agertzen zala, ta onen gañez, aoa be biaztunaz minddu eutsoen.

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Bere azama Tetis oiñtxuriak izontzira erakarri bai-zion, ezpañ ertzeraño tunikaz, bera aize otzaren aurka zaitzeko, gañeko jazkiz eta oyal bigunez bete beterik.

3. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0029 Ximeletaren tunika urdinez jantzirik
Eguzkiak beroturik
elurrak hozturik
sena galdurik
dantza sendo bat
dantzatuko dugu.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0220 Ilea gizon batena bezain motza zeukan, eta emakume sobietarrek eraman ohi dituzten tunika klasea zeraman, iluna eta funtzionala.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0061 Arrano boteretsuaren antzeko mozorro galantak estaltzen zion burua eta tigreen marra hori-beltzezko hornidurak hartzen zion bizkarretatik behera bere gorputz osoa ezkutatzen zuen setazko tunika.

6. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Montpellierren galdu ziren euskaldunen berri
ça va Chaho? Zer moduz txo?
Hemen gaude Bilboko euskal semeak Montpellierreko kostalde xarmant honetan euskal senaren truke frantsezen modal kaletar eta arabiarren tunika monotonoen artean begirada galtzen.

7. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00033 Hodeiren tunika zerua bezain urdina da.

8. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00120 Jende hura bestelako itxuraz zegoen jantzita: bai gizonek bai emakumezkoek lurrerainoko tunikak zituzten eta buruak kolore bizietako oihalez babesten zituzten. Gainera, zaharrenak kenduta, oinez zetozten denak.

9. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00191 Gainera, soroetan eta artisautza lanetan iharduten zuten eta seme-alabak hazten zituzten. Herrixkako ekitaldi guztietan hartzen zuten parte. Nekazariak tunikaz eta kalamuzko edo artilezko kapaz janzten ziren.

10. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0047 Bat-batean Selma printzesaren adats beltz kizkurra poliki-poliki bustitzen hasi zen; tunika ere gorputzari itsasten hasi zitzaion hodeiek eskainitako bainu zerutiar hura hartzen hastean.

11. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0008 Soinean zuen tunika erantzi eta makal luze baten aldamenean zegoen putzura jauzi egin zuen.

11 emaitza

Datu-estatistikoak: