XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Bai-eguan zer ikusi: zeziñe, txorixua, urdazpikua edo pernille, gantzaya, urdaya, koipegasea, solomua, txarri-belarrijak, txarri-ankak......¡Zer zan an eguan txarrikerija!.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Saneurrijak, atzo illuntziko izparringi batek diñonez, onexek ixan ziran: - Urdazpikua, 3,50 laurlekotik 4,50`era killua; gantzaya, 3 laurleko killua; koipegasea, 1,25 laurleko killua (au oker dago, ezin izan leike ain merke); txarri-belarrijak, 1,50 laurleko bi; txarri-ankak, 0,50 laurleko bat; zeziñe, 4 laurleko killua; txorixuak, 3 laurleko killua, ta 2,50 laurleko amabikua (txikijak edo txarrak ixan biar saneurri onetan emoteko); urdaya 1,45 laurleko killua (au be oker egon biar); arrautzak, 1,40 laurleko amabikua.

3. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0024 Kontu handiz, Patxik jatekoa sartu zion zirrikitu batetik, baina bost minutu ondoren hantxe zeuden ukitu gabe txorizoa eta gaileta.

4. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0027 Hurrena berriz txoixoaren atzetik hirurok.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0027 Txoixo ederra. Txoixoaren janak dakarren bixitasunaren beroak aplakatzeko zahatotik egin eta.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0027 Txoixoarenak egin duenean, gazta azalei heldu diegu, sekulan jan ez bagenu bezala.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0027 Guk katiluka bat edan ondoren, emakumearen txanda ailegatu da, magalean gelditzen zaizkion ogi apurrak nahiz beste edozerrenak (gazta, urdaiazpikoa, txorixo, ardo tantak, izerdiarenak, ile bakarren batzu... mantal honetantxe bada aukera!) bota ditu katilura, ahoak ematen dion guztian zabaldu eta irentsi.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0018 (Barulloren eskuetarik baso-botoilak hartzen ditu, zerbitzatzen da eta, basoa altxatuz, oihuka:) Nere aitari, Aragoiko errege zuzen eta Nafarroaren lapur, podere-makil zerrendatzalea, hainbeste erreinu ukaiten bukatuko duena, non ez duen jakingo non pausa bere ipurdi lerdena, eta hainbeste podere-makil ukanen dituena non Iruñako txorizoak bezala bere sukaldean dilindan ezarriko dituen.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0018 BARULLO: Trono honek, podere-makil honez korona eta txorizo horiek denak zureak izango dira, egun batean, Karlos Infante... Bianako printze... Kataluniako primogenit... Aragoiko premu... Ribagorzakoa... etabar luze bat... printze orain... bihar errege eta... (...).

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Mozorro zurik hamar-hamabiko taldetan banatzen ziren eta bakoitzean batek akordeoia jotzen zuen eta beste bat saskiaz arduratzen zen, emaritzat hartzen zituzten arrautzak eta txorizoak jasotzeko.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Baserririk gehienetan dirua, azaburuak edo txorizoak ematen zitzaizkien.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Kinkuajesima Igandeaz aurreko ostegunean Urdelardero Eguna ospatzen da eta neska-mutikoak eskean ibiltzen dira, makila bana eskuetan daramatela eta bertan sartzen dituzte txorizoa, urdaia eta pikoak.

13. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0356 3) Esan nian txorizo
edota lukainka
badela zuen goiko
mailan hamaika.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ibai-ertz 0001 Ara zer menu prestatu zuen: Ollo pare bat egosi gero, aien saldarekin, zopa egiteko Koliflora eta garbantzua txorixo eta urdaiarekin.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0001 Jantzi, oñetako, urdaiazpiko, txorixo eta abar.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1987 0001 Azpeitiako udalaren festa batzordeak honoko oharra bidali digu: Santo Tomas eguna hurbiltzen ari delarik, Azpeitiko festa batzordeak jakinerazi nahi du egun horretan txorizoa saltzeko postua jarri nahi duten guztiek izena eman beharko dutela udaleko bulegoetan datorren astelehenetik hasi eta abenduaren 11a bitartean.

17. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Meriendatzeko, txorizoa edo urdaiazpikoa moldeko ogian edo petit suisse-pare bat.

18. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 LAU
Aza, txorizo, urdai giharra
babarrun ta odolkia
mondongo puska lodikotea
atzetikan sahieskia;
gibel punta bat saltsan jarrita
hasiera egokia
Purru-patata osasuna da
ondasuna txerrikia.

19. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0144 Lehen urdaiazpikoa mortadela eta txorizoa erosi ditut

20. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. gesalaga 0016 - Ba... kolakao, txorizoa, zerealak, mermelada, txokolatea, esnea, fruta, boligrafoak, karpeta...

21. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0036 Eta geroztik, nik betiko txorizo bokatak eta hanburgesak lortu nituen.

22. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 0079 Guk Kuba erako arroza egiten dugun eskubide berdinarekin egiten dizute Kuban euskal erako tortila: txorizoa, urdaiazpikoa eta hirugiharra dizkizu.

23. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak h. etxeberria 0085 Badirudi PNVkoen lorategian bizi behar dugula denok isilik, diskrepantziarik gabe, ametsik gabe, iritzirik gabe eta batzokietako txorizo egosiaren koipeak gure kaikuetan laga duen arrastoa, Txinbo jaboiaz garbitzen.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. aristi 0119 Arratsaldean txorizo panplona erosi nuen eta, bat-batean, oso ezaguna egin zitzaidan usain hura, eta ez zen txorizo usain hutsa, baizik oroitzapen baten lurrina.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. aristi 0119 Umetan eskolan genbiltzala, txorizo hura, berbera, marka igualekoa, eta ez beste bat, jaten genuen errekreotan.

26. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Otorduetan janaria urri; txorixo alemanak ugari, eta menua pixka bat aldatzeko, hamburger izeneko aragi xeatuarekin egindako ogitartekoa eta, beti, apple pie zati bat, urdal txokoak berdintzeko.

27. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0106
Aitatxo baukat nik PPkoa
bakizue horren berri,
halare goxo jartzen denean
degu nahiko maitagarri,
zuk nahi badezu semearekin
oraindik ondo etorri,
astero-astero Martutenera
txorixo batzuk ekarri.

28. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0106
Beraz txorixo batzuk jatea
zuretzat da gogokoa,
baina ez pentsa eramaterik
jenero horretakoa,
azken aldian gure munduan
ikusi pasatakoa,
eraman gabe ere badago
hemen txorixo nahikoa.

29. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0012 Merienda Apotzaetxebarrin egiten zen, arraultz, txorixo eta sagardoarekin.

30. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... santa mariñe 1994 0007 Behin pastela, hurrengoan txorizoa... gero, danon artean pagaten dogu eta nozipinean eurek gonbidatzen gaitue.

30 emaitza

Datu-estatistikoak: