XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0188 BENTURA - (Txunditurik) Baiñan zertara joan bear nuan nik medikuarengana?...

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0076 Bidean, sei geldi-aldi gutxienez egin genitun, pixkat prexkatzeko asmoz; eta txunditurik nago orain, eta ezin ulerturik ere bai, zenbateñoko zoroaldiak eman zigun bioi orduan, margarita-loreak biltzen aritu baigiñan batek besteari buruan ipintzeko.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0157 Bere eriotzaz eztizut auxe besterik esango: besteen antzekoa ta zoritxarrekoa izan zala, eta asieran bere burua kementsu agertu bazuan ere, eta danon aurrean ¡Egin bedi Jaunaren borondatea! jaulki bazuan ere, guziok txunditurik lagatzen giñuela, laister aztu zitzaion bere kementasunari eutsitzea.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Ugazaba txunditurik eta ikaraturik zegola zoroari begira, Pernando alboratu zitzaion eta esan zion: - Ene! Berriz ere zoroak jo dio!

5. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak in: enbeita, k.: gure urretxindorra. enbeita'tar kepa'ren bertso-lanak osorik 0017 - Ni beti txunditu nauana auxe: baserrian lanik asko da urte barruan; alan be, zelan burutzen ebazan Enbeita'k bere olerki-lanak?.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0122 Bildur-ikaraz totelduta toteldu:txunditu, lelotu begiratzen dute beserritarrak leihotik soroetara.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0019 Han bere dohain paregabeez txunditurik utzi zituen operazaleak.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. laboa 0031 Ikusitakoak oraindik ere txundituago utzi zuen: egunak argitu zuen, baina ilargiak zeruan jarraitzen zuen, eguzkiaren parean, eta Joiko kaletako ikuskizuna Taoganek oroipen eta historia guztiak eraman zituen eguneko berdina zirudien.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0058 Berak ere eskuak burura eraman zituen eta txundituta gelditu zen Beni begira Superman bera izango balitz bezalaxe.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0075 Begiratu zuen leihotik eta txunditurik geratu ziren.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0123 Paineluekin eta konejuekin egiteko truko erraz batzuk ikasi zituen, eta gainerakoan bere espezialitatea zen, hain zuzen, ikuskizunaren ardatza: jende artean ibili, inor konturatu gabe erloju eta karterak eskuratu, eta ikusle txundituen aurrean are txundituago jabeak agertarazten zituen ondoren, txalo beroak bilduz.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura jostuntxo ausarta 0021 Zaldun izendatzen zaitut, eta hori lortzen baduzu nire alabarekin ezkondu ahal zara!- Jostuntxoa txundituta gelditu zen eta pentsatu zuen: - Halako saltsan sartu naizen ez argitzearren zazpi euli inozente hil nituela bakarrik.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura non daude pandak? 0007 - Pandak! Hona hor pandak!- oihu egin zuen ahuntzak txundiaturik.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0008 Bat batean elizako argi denak bizten dira eta Markos, aulki artean, txundituta gelditzen da, Santu guztien begirada zorrotza ikusirik.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0015 Xagua, halako karabanari begira, askotan harritu ohi zen eta kejatu, sultan hura pasatzen zen bakoitzean jendea txunditurik gelditzen zelako haren aberastasun eta edertasunez eta elefantearen handitasun eta bikaintasunez.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0015 - Zergatik zaudete txunditurik? Elefante handiak zuen haurtxoak beldurtzen dituela? Eta zer? Ez al ditugu, ba, xagutxook ere neska-mutilak beldurtzen eta izutzen?.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0018 Morrosko garai eta kementsua izatea gustatuko zitzaiokeen, eta liburu guztiak oztoporik gabe irakurtzea denak eskolan txundituta uzteko.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0058 Txundituta, harkaitz batean jezarri zen, zer egin ezean.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0008 Nere logika trebetasunak txunditurik utzi ninduen.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0154 Biak txunditurik geratu ziren atsoari begira.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0109 - Eta nik, astakirten honek, jendearen aurrean zerbait egiteko esan nion atzo, lagunak txunditurik gera zitezen.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0078 Hala ere, Ibanen aurreikuspenaz zerbait txunditurik zeuden eta atzeraxeagotik jarraitu zioten.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 Gizon iletsuak une batez txundituta geratu ziren.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0122 Begiak beheratu eta ez zen inor ere mugitzen lekutik: hain zeuden-eta hura ikustean txundituta.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. antxustegi 0013 Gizona txundituta geldituko da, arrotza bailitzan sentituko du bere burua, baina orduan emazteak besarkatuko du, eta maitasun guztiaz bere barnean zakila sartuko ere, bien arteko jolas pozgarriari hasiera emanez.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. iñurrieta 0018 Ordura arte hain berezkotzat eduki zuen ekintza mota zehaztasunaren hesparruan kokatzeak txunditu zuen.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0171 Hitzik esan gabe begiratu zuen Lacoste'k, hein batean txunditurik: -Agur, agur, Zizeron.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0148 Itsasoko uhinetatik erensuge bat agertu izan balitz, ez zatekeen Gotzon hain txundituta geldituko.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0042 Zalduna arras txunditurik geratzen da.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. eguzkitza 0122 Denok geunden txundituta, baina baita belarriak tente, zeren guztiz isil eta apal portatzen ari baitzen; agian, esaten genion elkarri, hileten egunean bertan goizean Don Emilianogaz gertatutakoagatik.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0133 Gizakiek, munduko nagusi bat ergelkiro nagi, harroputz edota anker huts ez dela ikusi eta txunditzen direnean, orduantxe jartzen dituzte agerian beren ezkutuko ahuleziarik okerrenak.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0209 Aski txunditurik gelditu nintzen Elgea-ko sendagileak hildakoari egin zion heriotz-agiria ikusi nuenean, zeren Tristan Ugarte-ren izenean egina baitzegoen, ogibidez marinel.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0028 Berriz ere txundituta utzi ninduen zera esan zuenean: - Ez, mila esker, nik ez dut zigarro gorririk erretzen - hau esanda tabako beltz kaxa bat atera zuen.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0026 Ijito-nexkak, esaten ari zitzaien honekin, txunditurik zeuzkan entzuleak, eta, jokuan ari zirenek eskupekoa eman zioten, eta jokuan ari ez zirenek ere bai.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0079 Ez ote du zerikusirik oraintxe izan duzun telefono-dei horrekin? - eta Gerry zeharo txundituta utzi zuelarik, galdetu zion: Nor zen? Clive Rowlings?.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0911 Novalisen iritzian poetak magia egin behar du hitzaren bitartez, txunditu (harritu) egin behar du, irudimenaren ahalbide guztiak ongi profitatuz.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0919 Eta bestalde, poetaren karakterizazio nagusienetakoa naturaren aurrean harritzea, txunditzea (extrañarse) da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0031 Horregatik txundituta geratzen gara zenbait afrikar korrikalariren pizkortasuna ikusita.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0013 Txunditurik zeuzkaten beste gurutzatu guztiak.

40. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0046 Bainan burua eraiki zuenean obeki so egiteko alaba besoetakoaren arpegi polittari, txunditu zen konturatzean Theresak begiak zabalik zituela eta begiratzen ziola, ixillik.

41. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0100 Arriturik negoan. Txunditurik.

42. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa berron kijote 0619 Arritu-ta utzi zuan erriko jende guzia gertaera onek, eta alaberean berri au entzundako guziak: zur-lur gelditu nintzan ni, txunditua Anselmo, naigabe aita, lotsetan aaideak (...).

43. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0065 Etxe osoa erakutsi zion eta mundu zear senar-emazteak etxeratutako pitxiak, mantaliñ bereziak, ingles-tea artzeko antziñako joko bat, Frantzia'ko oe eta aulki, italiar margo eta abar eta abar ikusiz txundituta zegon gure lege-gizona, guzti oien goralmenak egiten zituala.

44. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0065 - Baiña, izeba!-erantzun zion illobak -; txundituta uzten nauzu! Zure eskeintza bene-benetan eskertzen dizut, baiña ezin dut onartu.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Xunditurik lagatzen zuen gizaki oro eta buztanak xut.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 0001 Arrituta eta txunditurik uzten gaituana.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. arrinda 0001 Artzaiek sundituta gelditu dira begien aurrean agertzen zaien ikuskizunarekin: Mikel goiangeruak ezpataz lepoa moztu dautso erensugeari eta lepo barruan irentsita zeuden kateak zatitu.

48. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0017 PIPPO: (Txunditurik) Nork, zuk?

49. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00042 - Hara, jaia dute hor nonbait! -esan zuen bere baitarako, txunditurik.

50. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00064 Ah! Txundituta gelditu nintzen nire lagunak egunero zenbat ur gastatzen zuen esan zidanean. Denetarako erabiltzen duzue ura! Neska gaixoa, oso kezkatuta zegoen, ez dakit zer lan egin behar zela-eta, ura moztu behar baitzioten. Zuek ere egunean zehar horrenbeste ur erabiltzen al duzue? Planetako eskualde guztietan ur kopuru berbera erabiltzen al da?

51. 1991> euskara batua ikasliburuak e. agirre 0020 Lana aurkeztu zutenean txundituta eta harrituta geratu ginen nolako argazkiak lortu zituzten ikusita eta, nolako detaile orijinalak bururatu zitzaizkien ikusita.

52. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0017 Bertan, txundituta jarraitzen zuen eta bere inguruan botoi baten tamainako izakiak ikusi zituen dantzatzen.

53. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0029 Horrez gain, norbaiti opari bereziren bat egin nahi badiozu hona hemen aproposa: Tori zure urtebetetze egun honetan neronek idatzitako nobela bat oparituko dizut, eta bere mahai gainean folio mordoa uzten diozunean jartzen duen aurpegia ikustekoa izanen da, jendea txundituta geratzen baita.

54. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00040 Nire lagun Jenny. Eta banekien ez zela tipoaz ari, nahiz eta hark txundituta utzi ninduen. Nola hezi zezakeen gailurretako zaldi basati bat horren bizkor? Orduan ordea, zaldia berriro ere jauzika hasi zen, ezen gizon misteriotsu hark lazo bat jarri nahi izan zion.

55. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00082 Txundituta begiratzen zioten herritar guztiek bere bizar zuri eta luzeak ezik gorputz osoa estaltzen zion kapa luzea, birreta eta sandaliak jantzita, Goikoerrotako iturriaren ondoan eseri eta Anboto mendiari begiratuz, larruki zimur batean lerroak marratuz denbora ematen zuenean; goizeko lehen orduetan ikusi ohi zuten Andra Mari eta Ibabetik igaroz haitzerantz bideratzen baina inor ez zen ausartu bere ibilaldien zergatia aztertzen edo galdetzen, egun batean, Abrahamen semea, Anboton, sorgindutako jauregi bat eraikitzen ari zela zabaldu zen arte.

56. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00139 Ni berari begira nengoen, txundituta. Ez nuen zipitzik ere ulertzen gertatzen ari zenaz eta egoera hura ez nuen batere gustuko.

57. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. elizegi 0019 Uste zuen aho-zabalik geratuko zirela denak, neskatxaren edertasunak txunditurik, baina horren ordez nazka-aurpegia jarri zuten guztiek.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0025 Laugarren solairuan atzeko gela handi batera iristean (atea barrutik giltzaz itxita zegoenez, behartu egin behar izan dute zabaltzeko), hango ikuskizunak izuturik bezain txundituta utzi ditu bertaratu diren guztiak.

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0026 Ordura arte aurpegira ez nien begiratu, gorputz haien edertasunak txundituta bainindukan, baina geroxeago konturatu nintzen zerbait bitxia gertatzen zela.

60. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0049 Barkatu, arren! Tobik txunditurik begiratu zuen sukaldeko leihorantz.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0112 Gustukoa nuen, txunditu egiten ninduen.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0025 Haurtxo hura ikustean, txunditurik geratu zen.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0012 Eta papera eskuratu nion besterik gabe, ez bait nuen nahi gehiago berotu, nahiz hala ere oso harriturik egon gure elkarrizketak hartu zuen bideagatik eta Legranden umoren txarrak erabat txunditzen ninduelako.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0046 Baina Shangai Tom, bere kemen eta adore guztia bilduz, ez zen lurrean pittin bat ere mugitu; piztia bere ondoan gelditu eta, txunditurik, usainkatu egin zion interes handirik gabe.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0012 Txunditurik neskatoari begiratu nion.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0074 Sagu guztiak txundituta geratu ziren azken hau entzutean.

67. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0346 21 Entzuten zioten guztiak txunditurik gelditzen ziren eta zioten: Ez al da, bada, hau Jerusalenen Jesus delako horri dei egiten diotenak halako amorruz pertsegitzen zituena?

68. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00116 Kantuari joaten utziz, entzule txundituon taldera bildu zen.

69. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00229 Aitaren ahotik entzunda beste egoera batean txundituko zuten hitz haiek kezka bizia eragin zioten.

70. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00017 Txundituta uzten ditun ikasleak hire gorpuzkera ttiki horrekin.

71. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0104 Pedro horditzear dago, baina ikuskariaz txundituta ez da mugitu ere egin.

72. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0225 Arroz-azpilak, eltze oilaxko ketsuz beteak, edonor txundituko zuten budinak!

73. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0145 Susanari ere ez zirudien asko axola zitzaionik: isilik geratu zen, aipuak txunditurik.

74. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0290 - Geigerrek hurbiltzeko zeukan metodoak txundituta uzten ninduen eta txundituta uzten nau oraindik ere.

75. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0006 Estatu Batuetako literaturako enfant terrible honek bere buruaz esan zuen hamazazpi urterekin idazle heldua zela, eta hogeitalau urte besterik ez zituela kritikoak txundituta utzi zituen (...).

76. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0025 Une batez txundituegiak geratu gara ezer erantzuteko.

77. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0078 Nere gelara joan nintzen tximista bezala, hain nengoen txundituta, hain amorrazioz betea.

78. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0032 Bisir jauna erabat txunditurik joan zen bere alabak oraingoz bizirik jarraituko zuela jakin zuenean.

79. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0043 Txunditurik egiten diot so ene barruari, izuturik, ai ene Jainkoa! benetan etsiturik.

80. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0025 Ni berriz, faltsukeriaren arrakastak txundituta.

81. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0013 Hura beti txunditzen ninduen beste detailea!

82. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0065 - Baina zergatik? - galdetu zion bere buruari, berriro txundi eta mutu - .

83. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0044 Gerora, orduan entzun nahi izan ez zizkidan adierazkizunei erantzunez, eta frogarik aski ez omen zenez bigarren harri-araketa bat egiteko baimena eskatu nuelarik, errespetu guztiarekin xelebretzat jo behar dudan argumentu ad hoc - edo akaso, ad mulierem - halako batekin txunditu gintuen Milanoko katedradunak (...).

84. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0127 Eta gero, batzuk eta besteak, txundituta bezala egoten ziren une batez.

85. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0144 Bat-bateko haizeak zorabiaturiko orbelaren gisa, hantxe geratu nintzen, txunditurik eta kaskail, liburua eskuetan.

86. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. urkiza 0037 Kristaukuntza azalekoa delako baieztapen oker eta historiaren aurkako horretaz, hala ere, txunditurik gelditu naiz; 1984ean, XVI. mendeaz hitz eginik, hori esateari zentzugabekeriarik handiena deritzot, funtsik gabeko baieztapen ulertezina eta nahaste handia sort dezakeena.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: barthes, roland: idazkuntzaren zero gradua; testuaren atsegina, 7-22 0017 (...) galera-egoeran jartzen du, gainezkatu eta txunditu egiten du: testuaren gozamena da.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0292 eta beste Aretorari buruz esango du: Luxenburgo aretoa abangoardistek inbaditu dute aurten; Estatuak erositako hainbat koadroren aurrean txundituta geratzen da bat....

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0054 Lekuko batek aditzera eman zuenez, biztanleak txundituta eta izututa geratu ziren olatu ikaragarria zetorkiela ikusita.

90. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 00040 Bordelen lurreratua Hendaiara heldu, eta txunditurik gelditu da: Hendaian nago txoraturikan, zabal zabalik begiak, hara Espainia, lur hoberikan, ez da mundua guztian Espainia. Baina, politika ez balitz, hain desberdinak dira Lapurdi eta Gipuzkoa?

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bidaiazient 0041 Bitartean, gidari batek hagaren muturrean suzia ipinita une batez txunditutako hegaztia ikusten zuten, baina gertutik aztertzearren ilunpean armaz tiro egin behar izan zuten, zaratarik handienaren jatorria apuntatuz.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0301 Dena dela, ni bederen, Orixeren oroimen indartsuak benetan txunditua uzten nau.

93. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0002 Txunditurik, Iruña artzeari azken-agurra egiñik, Euskalerritik lur ziurragora baztertzen asi zan azkar azkar, Toledo'ra joan da an errege bat aukeratzeko asmoz.

94. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0005 Usmatzen al duzu nolakoa izango zan, iru mendeko txarkerien ondorean, euskaldun aien gorrotoa, txarkeri, zikinkeri ta ondamen eta ainbeste odolkeri ta eriotzen errudun zan gudaroztea, milla bider madarikatu zuten gudaroztea, txunditurik lur-jota ikusi zuten unean?

95. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Alabaina, ez da ahoa zabaldu eta inor txundituta lagatzea gustatzen zaion horietakoa.

96. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00032 Aldizk.- Laurogei urte beterik dituen gizona dugu solaskide. Ni neu erabat txunditurik nauka, garajea hain ordenatua ikusita. Ezker-eskuin eta atetik sartu eta aurrera begira erlauntzak, koadroak, tramankuluak... gauza guztiak apaletan txukun-txukun jarrita ikusten ditut. Antonio zuk zer lanbide izan duzu?

97. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00007 Hala ere, hiltegi baten deskripzioarekin txunditurik geratzen zen bejetariano artega horrek, ez zuen dardar egin milioika lagun-urko gas-kamaretara bidaltzeko orduan.

98. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0010 Amazoniarren bizitzak txundituta utzi du, hemengo sistemaz berriz gero eta urrunago sentitzen da.

99. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Jendeak txunditurik begiratzen nau, ni naiz orain errege, nik daukat orain agintea...

99 emaitza

Datu-estatistikoak: