XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jaym 0043 Arik irugarren egunian urijol errimiaguak ziran: Amele'k ezeban nai igaro Ibaigarden arririk-arri, ardijen batzuk urak eruango eutsazan bilddurrez, ta eruan ebazan Achurdin erichon mendira.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0256 ¡Uso ixill-garbiya! zure kabiya Jesusen biyotzean egin dezu; ta arako ujol-ondoko usoa Noe-ren kutxan sartzen eta irteten zanez, beste ainbeste egiten dezu, zauri batetikan sartu, bestetikan berriz irtenaz.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa senosiain 0113 -- Uztaren egoera, lurra lantzeko erak, ekaitzak, ugaldeak, uztaren galtzeak, lurreko emaitzen saneurri edo prezioa azoketan, nekazaritzazko batzaldiak (konkursoak), alkartasun katolikoak irabazitako sariak.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0432 Milla eta gueyago poz-eracutsi eguiten dizquitzut, eta animatic poztutzen naiz zure Seme chit gozoaren pizte gloriaz beteaz, bere presentzi jaungoicozco, hitz gozo, eta laztan amoriotsuaz eman cizun poz eta atseguiñ-contentuzco ujolagatic Berari esquer gozo eta bendicioac emanaz.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0426 Begi onak behar dira ohartzeko, duela bi urthe lanho baten lehertzez goititu zen uholde izigarriaren herechari.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa catjauf 0023 Orduan Jaincoac chedea hartu zuen, gizon gucien suntsitceco uhalde batean, begiratuz bakharric Noe, bere familiarekin, berriz lurra jendez bethetceco.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa catjauf 0023 Uhalde jenerala.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa catjauf 0023 Uhaldea igorri baino lehen, Jaincoac manatu cion Noeri, egin cezan zurezco untci handi bat; arkha deithu zuten untci hura.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Mendi, ibar, ibai, urolde, zuaitz, giro, meatz, barazki, igali, lore, abere, pizti, milla motakoak guziak, elkarren aurkakoak askotan.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Guri beintzat naiko ta geyegiko ugalde badatorkigu Arratzain gañetik.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. mujika 00211 Txikiagoa ete da guri gaurko eguneko okerrerizko ugalde ontatik atera-ta Eleizaren kutxa ta aterpe ederrera eroanaz egin deuskuna?

12. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. mujika 00218 Azkenez, eta ausaz iñor baño lenago gurasoak: zuen umeak loikerizko ugoldetik atarateko dira ba nire alegin gustiak.

13. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0086 Itzok esan eutsazan Jaungoikoak Noeri 601 urtedun zala urolde ikaragarriaren ondoren: Ituna egingo dot zugaz eta zure ondoren zure sendiaz eta kutxatik bizitzaz urten daben guztiekaz.

14. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0086 Uroldea dala-ta aurrerantzean iñor ez da ilgo; beste urolderik lurrean ez da izango.

15. 1940-1968 gipuzkera liturgia aste santua 0074 Zuk, ugaldean bertan, lurreko gaiztakeriak garbituaz, ura, bizitza berriaren iduri egin zenduan, uraren izaera ber-bera arrigarriro gaiztakerien ondamena izan zedin, eta onbideen iturri.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Nire uholdioa illez gañezka dioa.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Zumarra suzterretik irtetzen da, bazterreko lurra urratzen du, ta bere adar sendo ta ugariz Ibayaren uholdeari eusten dio.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Ala, baitipat, oñez azkarra baño azkarrago izan arren, atzematen zion Akile'ri Ibayaren uholdeak.

19. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia leon 0029 Uholde baten pare

20. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia leon 0029 Uholde baten pare orai bekatuak
Gaindiz bazter guziak ditu hondatuak.

21. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1944 00001 Vera-Cruz. - Metsikoko portu handi bat da Vera Cruz, handiena naski. Harasko da, bainan hemen egun aiphatu behar da halere. Eskualdun zenbeit baititake han bizi denik. Eta zertako aipha? Han, uholde lotsagarriak ukhan dituztelakotz ilhabete huntan. Hirian eta inguruetan badire bortz ehun itho. Berrehun milek ez dute gehiago atherberik. Gaicho hiria!

22. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Zer indarra! Nahiz udako lanek akituak, nahiz piaiek eta hoinbertze itzulik ere zainak hildumatzen dituzten, gure beilariek izan dute kalipu eta berthute; bozak hasteko ozen, garbi eta azkar ziren, bai mezetan, bai prosesionetan. Paristar beilariak zentzordatuak eta harrituak zauden kantu hoien uhaldeari. Eri gaichoak kontent, ararteko puchantak bazituztela, zeruaren inharrosteko.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 00001 Gerora ez ba du ekaitz edo ugalde tzarren bat biltzen gure nekazari baserritarrok pozik izango dira eta gu aiekin.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Gure errietan eskil-otsa genduen berezi, norbaiten eriotza, su eta ujoldeen kixkal ta irentzi bearra iragartzeko.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Su eta ujoldeen yoalea entzun orduko berriz, gau beltz eta bildurgarri ayetan, soinean zituzten jantzi laburrekin, erriko biztanle geienak, urduri karrikaratzen ziran euren laguntza beartsuei eskeintzeko.

26. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Zoritxarreko une aietan aberats eta txiro, nagusi ta morroi, denak alkar artuta, kemen guztiekin arpegi ematen zioten su eta ujoldeen indarrari.

27. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0160 Baiña ikuspegi zoragarri baten aurrean naiz barne-zauskada ugoldetan murgildurik gagozanean, ez jaku errez poema bete-bete bat osotzea: uin guenegiak gaukaz, sugarra motel dedilla apur bat, giro baketsuagoa bear dogu.

28. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Noiz izan da garairik, Uholde handiaz geroztik, gizon bakarrarengatik ospea izan duenik?

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak euskararenprogr 1981 0035 Adibidez: lehorteak, uholdeak, haize boladak, txingorrak, euriak, eguzkia....

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0051 Aldian aldiko uholdeak medio (lehenengoa Ekainean, bigarrena Abuztuan), ibarreko lurrak urez estaltzen dira eta uretorriaren ekarkinez ongarriztatzen.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kalzada 0119 Esate baterako Rjin hibaiko uhaldeetan kokoriko ehorzten zuten, hilobi bakoitzean bat.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0002 Ahaztu egin zitzaien animalia eta zuhaitzen lagunak izan zirela urte askotan; ahaztu egin zitzaien sute, uholde eta ekaitzen aurka nola burruka egin zuten elkarrekin.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0044 Eta egin barre ekaitzaz eta hondoraketaz! Egin barre Txinako tifoiez, Waterloo-ko borrokaldiaz, Uholde Unibertsalaz! Hark munduaren azkena zirudien!.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. forcada 0009 Inoiz sentitu ez zuen jakinahia, uholde gisa jalgi zen haren bihotzean, eta ilunabarretan, korrika, jauzika eta jostaka nekatuta zegoelarik, bere lehenengo lagun berri haiek nor ote ziren jakin nahi izan zuen.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0066 Izuturik zetorren animalia multzo batek atzera utzi zituen. Uholdea zen.

36. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0029 Ez da izango ene gorputzean
higidurarik gabeko zainik
odola dantzan
uholdeen antzan.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0025 Bidea orbain erosionatua zen, sakonegia bide izateko, eta zanga izateko zuzenegia, neguko uholdeek arrakalatua, eta garo, orbel eta adarrez ataskatua.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0033 Uholde bat bezala abiatu ginen denok barrura.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0103 Euria, eguzkia, uzta ona, osasuna, zoriontasuna, oparotasuna, trumoiak urruntzea, legortetik eta uholdetatik libratzea.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak kulturtekaria 1985 0048 Beste zenbait ekitaldiren artean 83ko uholdeei buruzko argazki erakusketa, Euskal Herriko Geografia eta Historiaren azterketa, Iñigo Agirreren eskutik, umeentzako lehiaketa, antzerki eta filmeak, etab...

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mih 0302 Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek ere iharrosten ez duten etxean, oinarriak berak koloka dauzkanean baino. Egia.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 0060 Uholde Orokorra baino zaharragoa dela frogatzeko etimologian oinarritu zen.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 0060 Ez da pentsatu behar halere Larramendirekin bat zetorrenik, zeren honek hitzak euskaraz explika daitezkeen elementuetan deskonposa daitezkeela frogatzen saiatzen zen bitartean, Astarloak hitzetan Uholdea baino lehenagoko egoera soziala ispilatuko duten esanahi-elementuak bilatuko bait zituen.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arkeoikuska 83 0014 Abuztuko uholdeen ondoren aztarnategira eginiko ikustaldi batetan, ustez aztarnategiaren oinaldea zena urak eramana izan zela eta, industeko gelditzen denak 240 zmko sakona suposatzen duela egiaztatu ahal izan zen.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0020 Baita uholdeak eta goseak ere, obra publiko programa arin baten bidez.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill axmgl 0020 Erdi Aroan, Galiziako Konpostelan Jondone Jakueren hilobia azaldu zela eta, uholde baten pareko mogimendua sortu zen.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0134 Alde batetik, beraz, munduko buru-hausteen sistema dago, soluzio eta sasi-soluzioak barne (mundua nola sortu zen, gizona nola agertu den munduan, heriotzaren ondoan zer dagoen, eta abar); eta bestetik, hizkuntza moduko sinboloak, itxurazko pasadizutan haragiturik (lurraren azpitik bi herensuge atera ziren, elefante batek haur bakarra jan zuen, ugaldeen ondoren izadia eta gizadia adiskidetu egingo dira, eta abar).

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0076 Beraietan mintzatzen dira Kreazioaz, Uholdeetaz eta Bizitzako Arbolaz Biblian bezalaxe.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. urkola 0121 Nork gelditu arazi ugolde au?.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0105 Amazonia-ko eskualde askotan, aldioroko uholdeek ez dituzte indioak soildu, baina baita ehizatzeko ohitura zuten abererik gehienak ere.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak agenda 1990 0009 Pentsatzen da, bada, indoeuropar uholdea Europan zabaldu baino lehenagoko hondar bat dela.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizkpresak 0040 Uraren jarraieko ekinak, beraien utzierarekin batera (Andonaegi, Berriatuan, Errotabarri, Guizaburuagan, edo Arnauri, Orozkon) eta uholdeek sakonki kaltetu dituzte azugen fabrika gorputzak (Altziber, Zeanurin; Agirre, Arrigorriagan; Amezpeta, Ugao-Miraballesen).

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0339 Penintsulako etorkinen uholdeak biziki ito du gure hizkuntza kalean eta gizartean, batez ere, periferiako auzoetan.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0053 Zunztsuak uholde eta ibaien zoruetan sarritan hazten dira.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0061 Beste oihan tropikal mota batzuk Oihan monzonikoa, Asiako hego-ekialdean kokatua batik bat, desberdina da urtaroen joan-etorrien mota arruntarekiko; sasoi lehorra du batekin eta uholdezko euri jasa bestetik.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0059 Zuzenki, uraren oldarren menpe dauden lekutan, sahatsez (Salix sp.) eraturiko banda bat aurkitzen da, zeinak, uholdeen aurkako lehen balaztada diren.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0059 Aipatutako honengandiko kanpo-banda, zonako landareria klimazikoa da jada, malkardirengandik independiente eta uholdetatik berataz babestua dagoena.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak etxde 16 seme-2 0135 . Akesoloren itzulpena: . Ezkonduyen koplak deritzan olerkian, lagun-hurkoaren emazte-irritsetan, moral-hesiak apurtu minez doan amodiozko ugaldearen indarra eta haren arriskuak salatzen dizkigu.

59. 1969-1990 gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0154 Jakintsu bati bein esan nion:
Ugolde latzak lenago
izaten ziran, ta berriz ere
gertuan ez ote dago?
Erantzun zidan:
Kontu oiekin,
motell, ixilikan ago,
piñuak urak gelditzen dizkik,
ez dek izango geiago.

60. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0055 Joan dan gizaldian egindako eliza, erri barruan dago; lengoak ibaia ondoan zeukan eta ugolde batek ondatu zuan.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. basterra 0001 Pixkanaka handitzen den uholdearen orruaren modura, besterik ez da entzuten katastrofearen altura hauetan.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1983 0001 Izan ere altxa nahi da leku horretan kamioaren zorua uholdeetako urik bidera atera ez dadin.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Sei pertsona hilik, bi desagerturik eta milaka milioi pezetatako kalteak sortu ditu Catalunyako hegoalde osoa jo duen ur tanta hotzaren ondorengo uholdeak.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Valencian berriz, ejerzitoa alerta gorrian dago, eta zenbait herri desalojatu behar izan dituzte uholdeen arriskua ikusirik.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Uholdeen ondorioz, Julio Iglesiasek Luis Casanovan eman behar zuen errezitala atzeratu behar izan dute antolatzaileek, eta 1.000 soldadu Orihuela, Mazarron eta Albujonera abiatu dira herritarrak laguntzeko asmoz.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. aristizabal 0001 Bada ezpada, obe dezute ugaldea etorri baiño len neurriak artzea.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 EUZKADI`KO GIROA UROLDEAK EUSKALERRIAN

68. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 Kalte galantak egin dituzten uroldeak izan dira, baiña aurtengo au baiño izugarriagorik eta kaltegarriagorik ez da izan.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 Naparroa`ko zenbait erritan eta Santander`ko beste bazter batzuetan ere kalte aundirik egin dute uroldeek.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 Eta beste iñon baiño beldurgarriago izan da uroldea Bizkaia`n: Gernika, Bermeo ta... Bilbao ta inguruetan aundiena.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0001 Orain baiño leenago gaizki baldin ba`zeuden nekazaritza, salerosketa ta lantegiak, a zer-nolako jipoia artu duten uroldearen erasoz! Leen eziñean zebillen Euskalerriari ederki kosta bear zaio burua jasotzea.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Uroldeak dirala-bide Euskalerri osoa leen baiño beartsuago biurturik dagoanez, indarkeriak eta erailketak aldi baterako bederen amaituko zirala uste zuten askok.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Urolde ondorengo ondamendiak dirala-ta, errukiturik, gelditu egingo zirala beren ekintzetan, uste bai-zuan jendeak.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Nik dakidanez beintzat, Jaurlaritza`ko Etxenike jauna bakarrik izan da, urolde ondorengo erailketa oiek arritu-erazi ez dutena.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Uroldeetako ondamenaren ondoren erailketak eta indarkeriak gutxituko ziran itxaropenik ez neukan nik.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Eta beste zerbait uste zuanak, garbi dago oiek ez dituala ezagutzen... Uroldeen ondorengo kalte izugarriak dirala-ta, indarkeria oietarako leen baiño orain arrazoi gutxiago daukatela uste izatea, ez dut ulertzen.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 H.B.`ko buruzagiek ere garbiro esanik dute onako au: uroldeetako ondamen aundiak dirala-ta, orain arteko beren jokabiderik ez dutela ezertan aldatuko.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0003 Zertan, ordea, Euskalerritik ain urruti? Euskalerrirako laguntzaren batzuk ekartzera joana ote da? Uroldearen galerak ordaintzeko, laguntza-billa joana ote da?.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1984 0002 Bilbo`ko obispoak ere Athletic`en aldeko lan bat agertu omen zuen Madril`ko egunkari batean, Garaikoetxeak euskaldun futbolariak goi aipatu zituen eta Bilbo`ko alkate jaunak auxe esan zuen uroldetan, egun latz aietan, ludiko erri onena genduela aitortu ba-nuen, orain beste au esan bear det: ludiko futbol talde onena daukagula.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1985 0002 - Gero orain direla iru urte ugoldeak zirela eta laguntza bat eskeintzearren Bilbo`n Campos antzokian El Caserio Astarloa idazleak, euskeratuta jarri gendun, eta aurten negu aldean obra au bera Madril`en emango dugu.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak g. ansola 0001 Lehen ezik, aurreruntz ere diru-korrontea uholdetan sartuko da Arabe-nazioaren jauregietara.

82. 1991> euskara batua ikasliburuak geolbiol 00121 Atmosfera hartan zegoen ur-lurrinaren zati bat kondentsatu eta gero lurrera erori zen. Uholde handiak izanda ozeanoak sortu ziren. Bertan ura likido eta tenperatura handian zegoen.

83. 1991> euskara batua ikasliburuak geolbiol 00121 Atmosfera hartan lehen molekula organiko biotikoak eratu ziren, hau da, molekula organiko sinple batzuk, eta uholdeek ozeanoetaraino eraman zituzten. Han, askoz ere geroago, lehen izaki bizidunak sortu ziren. Urrats hori orain dela 3.500 miloi urte inguru gertatu zen eta horretarako oinarrizko hiru baldintza bete behar izan ziren:

84. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Puzzle hauetako piezaren bat eraldatzen bada, eragina multzo osoan nabarituko da noski, eta ez soilik ibaian behera, baita ibaian gora ere. Gainera, uholdeen ondorioak larriagoak izan daitezke.

85. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Uholdeak aldian behin gertatzen dira gure lurraldean, isurialde kantauriarrean bereziki.

86. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Horixe da hain zuzen 1983ko abuztuan isurialde kantauriarrak ezagutu zuen uholdean gertatu zena. Ondorio latzenak Bilbo Handiak jasan zituen; egun haietako eurijasa amaigabeaz gain, beste izaera bateko faktoreek ere izan zuten zerikusirik gertaera honetan:

87. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 - Gauza berbera gertatzen da bideraketekin; uraren bidea oztopatzen ez dutenez, urak, ibaian behera doan heinean gero eta abiadura handiagoa hartzen du. Tarteren bat bideratzen denean, inguru horretan uholdeen eragina txikiagoa izatea lortzen da kasu gehienetan. Hori bai, hortik beherako tartea indar handiagoz astinduko du urak.

88. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Lautada horretan dauden herri eta hiriek uholdeari eusten diote, baina arazoa ez da desagertzen, ibaian behera dauden inguruetara lekualdatu baizik.

89. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00038 Izan ere, ibaiertzeko landaredia garrantzi handikoa da; lurzorua babestu, higadura galarazi eta uholdeak ekiditen dituela eta egiten duen itzala garrantzi ekologiko handikoa dela frogatua dago.

90. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00105 Ubide-mota horiek (uadak/euri-bideak/errierak) arro mediterraneoetan agertzen dira; aldika, uholdeak izaten dira han.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0235 -tzar/(ugarte) - uharte/uh- ik. ur/(uhain) - uhin/uhal/ihal/uhalde/uharte/uher "arrea" /baina uger herdoi"//uhin/uhalde/(ujolde) - uholde/ukitu /baina hunkitu//umidura "hezetasuna"/umil/umore/ur, uh- /edatekoa//-urren (mendeurren...)/urri/urteurren/xahu/zahagi/zahar /baina -tzar//zaharo /baga//zahato/zahi/zehar/zeharo/zehatu/zehatz/zehe/zihatu/ziho "seboa"/zihur,/zohi1 "mokorra"/(zohi2) - zori/zohar "garbia"/zuh- ik. zur/zuhaitz/zuhamu/zuhar/zuhaur/zuhur

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00035 Ikastolan ura sartu zen eta hondamendi handiak egin zituen egun bateko uholde txiki hark.

93. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00069 Txahal jaio berrien poztasuna. Udaberriko loreen uholde koloretsua. Ilunabarretako eguzki gorri lasaigarria. Eremu hark poztasun-uneak ere eskaintzen zituen.

94. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0003 Haserrekorrak ziren eta, holakoetan, berehala lehertzen ziren, amorruz zaparradak, eurijasak nahiz uholdeak isurtzen zituztelarik, oztopoa salda bat bezain blai utziz.

95. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0030 Uholde bat hurbiltzen zaie ziztuan.

96. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00054 Kiskalita, bertan hilda geratu zen betiko Taumara neskato begi-ederra. Bihotzik ez dauka Tlalok Jainkoak eta horregatik bidaltzen ditu uholdeak.

97. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0019 Gero, kontu handiago edo gutxiagoz, ohera eramaten zituzten lo egin zezaten, goizean goiz, uholde ilun baten antzera sirenaren orroe haserreak airea urratzen zuenean, lanerako esnatzeko.

98. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0032 ANDEAK EZAUGARRITZEN DITUEN EGURATSAREN NAHASKETA IZUGARRIA EZAGUTURIK, NEKAZARITZA ETA ABELZANTZARAKO HONDATZAILE GERTATZEN DIREN ALDIKAKO LEHORTE ETA UHOLDEAK DIRELA ETA, AURRIKUSPENA ETA PLANIFIKAZIOA BIHURTU ZITUZTEN OINARRIZKO POLITIKETAKO BAT.

99. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0187 Lan handietarako ingeniari txinarrak zeramatzaten, artisau bikainak zirenak zubiak egiten, ibaiak desbideratzen, edota, hiriak hertsidura gorrian zeuzkatela, uholdeak eragiten.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak athletic club 00031 Makina bat euri egin zuen egun haietan!... Munduan lurrikararik ikusgarrienarekin ikaratzen ziren bitartean (San Frantzisko-koa) eta Napoles hiria Vesubio sumendi beldurgarriaren oinetan izutzen zen bi tartean. Bilbon itomena zen nagusi abuztu hartan... 148 zentimetro kubiko euri egin zuen eta zirimiriak berak ere izan zuen Athletic taldearengan eraginik, Lamiakoko zelaia hondatuz. Athletic taldeak oraindik berdeak zeuden Lamiakoko zelaietan Barcelona talde oilartua golez josi eta lau hilabetera gertatu ziren uholdeak.

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pasaia eta lezo 00023 Honek, dudarik ez dago, herriaren egoera soziolinguistikoa erabat inarrosi zuen, izan ere, ordurarte etortzen ziren etorkin urriak erraz bertakotzen ziren hizkuntza ikasiz baina 70. hamarkadako uholde ikaragarri hori barnera ezina gertatu zitzaion Lezori eta erdara bihurtu zen kaleko hizkuntza nagusi.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Bokale berriaren irekiguneak, egun ezagutzen dugun lekuan hain zuzen, ozeanora hurbildu ezezik, segurtasuna ematen zien kanaletik barna nabigatzen zutenei, eta halaber garrantzitsua herriarentzat, Hiribildutik igarotzerakoan uren maila jaitsi egin zelako, modu honetan barruratu eta kai zabalagoak eta seguruagoak eraikitzeko aukera bideratu zuen, portuko lurzorua, barradera, eta uholdeei buruzko defentsa bezala; beldurgarria bezain usu gertatzen baitzen XIII. mendeko Hiribildu burges eta merkatal berria hedatu eta goragunetatik Errobi eta Aturriren uharroiletaraino jaitsi zenetik, baina dagoeneko uraren menpe ez zeuden hiri-zabalaurak. Apezpiku-Hiri zaharraren goiko esparrua ez zegoen bezalaxe.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eitb 00033 Alabaina, bahean pasatu eta laburpen gisako zerbait egin beharrez, hamabost urte hauetako istorio pertsonalak aztertzen saiatu naiz. Laburraren laburrez, 1983ko abuztu hartako uholde gogorrak datozkit burura, Euskal Telebistarentzat lehenengo froga serioa huraxe izan baitzen, telebista hasiberri baten teknikari nahiz garai hartako EITBko gidaritzari zegokionez.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00040 Baina euskaldunok jarrera gogotsuagoa ikusi nahi genuke erdaldunengan, eta ez euskaldunok uholderen batean kaltetutako herritarrak bagina bezala, gure/euskararen aldeko neurriak toleratze hutsa; ez da komeni ahanztea iritsi daitekeela egungo egoera desiragarria gerta dakiguken eguna;

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. aldezabal 0139 Bestalde, depresio-hondoa estaltzen duen deposituak urarekiko iragazketa-kapazitate mugatua duenez, aldi euritsuetan, zonak, bai uholdeak eta bai lurzoruen ekoizpen-kapazitatea limitatzen duten putzuketa-fenomenoak ere pairatu zituen.

106. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. kaltzakorta 00144 Are idazlerik onenak eta landuenak ere ez dira eraso edo uholde horretatik aldentzen.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0051 Egia esan, erakusketa veneziarraren eraginaren ikuspuntutik bakarrik analiza daiteke Italia osoan garatutako benetazko interbentzioen uholdea, (...).

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0174 Gogoratu ditugun garaietan (Uholdetik berehalaxe), Grezia oraindik arras inzibilizatua zen (galoek, aldiz, esandako kultura oparoa zuten).

109. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00084 Egin zenidan tatuajea
hartu izan nun pultsuan,
bainan geroztik haunditua naiz
ta oso modu gozuan;
erreka ere haunditu da ta
zabaldu bere pausuan;
zuk egindako zubitxo hura (bis)
ujolak eraman zuan.

110. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Ia 114.000 pertsona harrapaturik daude uholdeengatik Txina iparraldean

111. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 TXINAKO Mongolia barnealdeko eskualdean, 113.600 pertsona inguru harrapaturik daude uholdeengatik.

112. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Jiang Zemin Txinako lehendakariak bere aldetik, 30 urtetan ikusi ez den bezalako uholde hauei aurre egin behar zaiela adierazi zuen; hala behar bada heriotzararte borrokatuz.

113. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Huangek gaineratu zuenez, eskualde horretako jende gogor borrokatzeko prest dago, 1954an Gong'an suntsitu zuten uholdeak ez baititu inork ahaztu.

114. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Uholde haiek mende honen bigarren erdiko latzenak izan ziren, eta 33.000 hildako inguru utzi zituzten.

115. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Udara hasieratik hona Txina jasaten ari den uholdeak kalte latzak eragiten ari dira: hainbat hildako eta gaixotasun uzteaz gain, kalte materialak ugariak dira.

116. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0018 11. Araubide erraztua erabiltzen duten enpresa jardueretan aritzean, sute, uholde, amiltze edo industri ekipamenduko matxura handien zioz gora-behera larriak gertatzekotan, gora-behera horiek direla eta, indize edo moduluak gutxitu nahi dituzten subjektu pasiboek gora-behera horien gertatzearen berri ematen duen idazkia aurkeztu beharko diote Zerga-administrazioari, bidezko iritzitako frogekin batera.

117. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1994 0050 Joan dan abenduan, Arga, Ega eta Aragoi ibaien ugoldeak egin zituzten okerrak zuzentzeko, Naparroa'ko Jaurlaritzak 94,9 milloi pezta jarri ditu, Larraga, Berbinzana, Miranda de Arga, Andosilla eta Villafranca errietan, ibai-ertzetan egin bear diran arresiak ordaintzeko; irutik bat, au da, 32,2 milloi pezta, Larraga errian kastatuko dira.

118. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak berrigara 1997 0007 Inguru horretan izan diren uholdeak etorkizunean ekiditu nahi dira. Horretarako, ia 263 milioi pezeta bideratuko dira.

119. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak berrigara 1997 0007 Deskarga errekak tarte horretan herritarrei sortarazi dizkien arazoak ekiditzeko eta etorkizunean berriz ere uholderik izan ez dadin oso garrantzitsua da proiektua.

120. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak berrigara 1997 0007 Bereziki larriak izan ziren 1953ko urriko, 1983ko abuztuko eta 1988ko uztaileko uholdeak.

121. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0006 Pinochet-en garaiakoa da eta uholde ikaragarri batekin hasten da.

122. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0006 Ez ote da uholde hori Pinochet-en estadu-golpea?

123. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak h. etxeberria 0010 Dutxatu eta bizarra kendu bitartean, hegazkin bat lehertzen da aidean bere berrehun bidaiariak dituelarik barnean, Indian zazpi uholdetan hiltzen dira bi mila pertsona, eta gure politikariren batek lerdokeriaren bat esaten du lotsagabeki irratiaren altabozetatik.

124. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00035 Ant.- Bai horixe, eta hori baino gehiago. Altzueta baserria badakizue Urumea ibaiaren ondoan dagoela. Gu uretakoak ginen, esaterako. Han, uholdeak ateratzen zirenean, zuhaitz eta enborrak maiz ekarri ohi zituen urak berekin. Hara bada, enborrak uretik atera eta gurutze bat ipiniz gero, harrapatzen zituenak beretzat izaten zituen, aldi batean ibai bazterrean utzita ere. Beste gauza bat ere ikusita nago. Behia salgai (edo beste zerbait) eta tratua egin eroslearekin, elkarri esku eman saltzaile/erosleek eta hirugarren batek bere eskuinaz kolpatxo bat esku elkartuen gainera, gehiagorik gabe tratua itxita gelditzen zen.

125. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ttipi-ttapa 1994 0005 Jende eta ibilgailuen uholderako ere prestatuak daude antolatzaileak.

125 emaitza

Datu-estatistikoak: