XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0003 Eta... enetxua! merkiak daude ba oraintxe arraultzak nolanai alperrik galtzeko, lau peseta t'erdi dozena! lau peseta t'erdi... ezin diteke bizi! guziya goitik dabil, oso goitik... ia ba: dozena arraultz lau peseta t'erdi, libra xerra amabi errial, esnia lau txakur aundi litrua, porru-perrejil txorta txiki bat lau txakur aundi, aza-burua erriala, olioa iru peseta litrua, ogia ogei xentimo opilla, legatza iru peseta libra, bixigua, atuna, baratxuri, tipula, azanayo, azukre, piper, irin, babarrun, urdai, ardo, cafe... o...!

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Bai-eguan zer ikusi: zeziñe, txorixua, urdazpikua edo pernille, gantzaya, urdaya, koipegasea, solomua, txarri-belarrijak, txarri-ankak......¡Zer zan an eguan txarrikerija!.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Saneurrijak, atzo illuntziko izparringi batek diñonez, onexek ixan ziran: - Urdazpikua, 3,50 laurlekotik 4,50`era killua; gantzaya, 3 laurleko killua; koipegasea, 1,25 laurleko killua (au oker dago, ezin izan leike ain merke); txarri-belarrijak, 1,50 laurleko bi; txarri-ankak, 0,50 laurleko bat; zeziñe, 4 laurleko killua; txorixuak, 3 laurleko killua, ta 2,50 laurleko amabikua (txikijak edo txarrak ixan biar saneurri onetan emoteko); urdaya 1,45 laurleko killua (au be oker egon biar); arrautzak, 1,40 laurleko amabikua.

4. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0062 Eta orduan, lapikoan egon eitekean ongarria atara okela, urdai, makilau eta abar, eta zatitxu mardoak bere aho gozagarritzat behingoan urdaileratuaz, barriro isil-isilik eta ardura haundiz utzi ohi zituan, lapikoen eta enparaukoen estalkiak, barruko janarien batzar usaintsuak bake-baketan bailirauan iraungo baleu legez.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak t. aristizabal 0030 Morroyak
Igalitan, aberastasun aundiya sartzen bada Gipuzkoa'n, txerrikitan sartzen danaz, beste orrenbeste esan dezakegu; asi urdai, urdaiazpiko, saltxitxa, lukainka, gantza, abar ta abar.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. iriondo 0053 ZERRIA: Grrrrrrr. ALKATEA: Isatsa oso gogorra. Urdaiak oso ederrak. Baina hankak oso motzak. Ez dago gaizki. Ikusiko dugu. Hurrengoa!.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0009 - Ez dik axola. Jaki zorro ederra prestatuko diat: ogia eta urdaia, arraultze gogor pare bat eta gazta zati bat.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Kinkuajesima Igandeaz aurreko ostegunean Urdelardero Eguna ospatzen da eta neska-mutikoak eskean ibiltzen dira, makila bana eskuetan daramatela eta bertan sartzen dituzte txorizoa, urdaia eta pikoak.

9. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura e. zipitria 0012 An artu nuan zerbait: urdai errea eman zidaten.

10. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura e. zipitria 0012 Emakumea urdaia erretzen, eta agure zaarra aingeruaren gisa, neri begira.

11. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j. azpiroz 0071 Gorakoan, urdaia eta tomate-potoak eta ogia artu nituan.

12. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0031 Lapurdiko urixka polit ortan, esaera zarra da: mintzaile ederra Sarako, Iñauteri jaitan, Ostegun Gizenez, ume ta zarrei ere txerrikiak zabaltzeko oitura da: urdai, belarri, odolki ta lukainka.

13. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0165 Lukainka, urdaie, arrautz eta ogi biltzen zuten.

14. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0165 Arrautz-jasotzeko, saskia zeramaten; urdai ta txistorra alanbretik ixikita, ta ogiak zakutoan.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ibai-ertz 0001 Ara zer menu prestatu zuen: Ollo pare bat egosi gero, aien saldarekin, zopa egiteko Koliflora eta garbantzua txorixo eta urdaiarekin.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1972 0001 - Eta urdaia jatea ¿nai-ta-naiezkoa da?

17. 1991> bizkaiera ahozkoak i. gaminde 0136 ama difuntiek ifinten gixen kasuelatxuen, sopatxu betzuk in de kasuelatxuen sopak saldatxuegas, sopie egosite, da gero ostera urdei apurtxu bet e, frijidu da ostera inyabieri a koipie bota inyabieri ganera

18. 1991> bizkaiera ahozkoak i. gaminde 0161 ama difuntiek ifinten gixen kasuelatxuen, sopatxu betzuk in de kasuelatxuen sopak saldatxuegas, sopie egosite, da gero ostera urdei apurtxu bet e, frijidu da ostera inyabieri a koipie bota inyabieri ganera

19. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00152 Da orduan baskaittan da, ba, urdaixa ta, bo, babak urdaixakin jan eskeo einda eote san, besteik es (...). Porruak eta orrek etxian bai, baiña an es. Geo, berakasopia arrautzakin eo, armosotan da beakasopia arrutzakin da, ba, alimentua biar isate san da.

20. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Don Matias, herriko erretorea, upel bat bezain handia eta urdaia bezain koipetsua.

21. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0015 Afaldu (gaileta hotzak, urdaia, mazusta-mermelada) eta biharamunean egingo dugunaz hitzegiten dugu.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00149 Eguerdian, baba edo aza urdai edo gantzarekin eta, horren aurretik, aza edo baba-salda ogi edo arto-zopekin eta gauean, gaztainak zeudenean esnearen ordez horixe jaten zuten.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00149 1803an Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak jasotako dieta guztietan ogiaren edo taloaren garrantzi handia nabarmenduko da eta baserriko uztatik kanpoko produktuen eskasia ere bai: jaten zen haragia zezina zen, urdaia etxeko txerriarena etab.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00149 Bijilietarako baino ez ziren erosten bestelako produktuak: olioa, gantzaren ordez; kostaldean batez ere, abadira, balea edo sardinak, urdaiaren eta zezinaren ordez.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0064 Baita gure azak eta urdaia menu tradizonalaren adibide garbia ere:

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0099 Gero etxekandereak gosaria prestatzen du: arrautzak, urdaia edo urdaiazpikoa, ogia eta ardoa.

27. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0009 Nere aurtzaroan, 1.920..., bazan Lekeitio'n arto-laba bat eta egunero joaten nintzan, eguerdi-eguerdian, zati bero-bero bat erostera gero indiarren urdaiakin jateko.

28. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Gure attak etzun urte guzin esnia, potajia ta arraultzik besteik yaten; ta potajin eosia urdai gizen puska bat aundia; onek aitz zuria biar zun izan; etzun nai izaten erdin giñarrik zunik.

29. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Banabarrak eta urdaia yanta bereala, batere garbittu gabe, botzen zun esnia, ta gañez ibiltzen zen urdaian uriña ta patatan piper gorria.

30. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Urdaia koxtakin yaten zun, mukadu aldiro ui puska bat sartuz, bere labanakin ebakita.

31. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0022 Gure attak txerrikitik: urdai zuria, muñak ta pottolluk yaten zittun; ta yakiña, txikiatzeko eunin pesta izaten zun, erri guziko txerripottolluk gure attari ematten baizizkiten.

31 emaitza

Datu-estatistikoak: