XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia a. arozena 0051 ¡O! ¿Zer da au? ¡Zoritxarra!
Gaba baño len zearo
¡ai! ximelduba....
¡Edertasuna! ¿Nun zera?
Txautu dezu betiko ne
biotz sutsuba
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0230 Lipar baten, tximista bezin agudo, Martiñi lepotik eldu, simaur lindinga jo erazi, ta bere gañean luze, zintzurretik estutzen zuala, zapladaka ezin aseaz, buru, musu ta okotzean ukabilka, txautu ta zukutu zuan etsai likitsa, artzanorak mendean daukan otsoa zukutzen duan bezela.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0401 Harriak, artoak edo bahatzekariak chahutzen bazituen, eritasun kutsudun batek artalde bat ondatzen bazuen, ihurtzuriak arbol bat jotzen bazuen edo zonbait sorropil kichkailtzen, oro sorginen gain gaten ziren.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Batek ekhar, betzeak atchik egiazki behar dena baizik ez chahutuz, horra etche baten behar bezala kurriarazteko moldea.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Gauza guziak khario eta jendek zernahi chahutzen.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Hastean iduriko zautzue zuen dirua debaldetan chahutzen duzuela; bainan gero zuen semea lanari lotuko delarik, atseginekin ikusiko duzue zuen haurra, han ikasieri esker, lan mota guzier ohartuago dela, izpirituz zaluagoa eta ikastegian ereman bizpahiru urtheak ez dituela galduak; aitzitik probetchu handia duela bai beretzat, bai guentzat, bai etchearentzat.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eizg 0011 Gauz oek entzun dituenean Aitzondo'ko biztanleak arritu eta txaututa gelditu dira.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 16 seme 0121 Ibar'ek diñonez (1) Ikus:Genio y Lengua, 120'gn. orrialdea, Aita Larramendi'k euskeraren alde irauli zun indarrik geiena itzaldi bero antzutan eta alperrikako eztabaidetan txautu zitzaion eta Astarloa'ri bide bertatik jarraitzeko atea zabaldu zion eta zorigaitzez, Astarloa'ren eragiña, naiz-ta era apalagoan Arana-Goiri'ganaño eldu zen.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0033 Arako seme gazteen ua, zaldi, gurdi, itsasontzi edo olako billa ibilli al zan? egan egin al zun egizko egalekin? laisterka ioan al zan belaunak dantzatuz urrutiko eskualdera, eman zeniona alperrik an xautzeko?

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak in: milla euskal olerki eder 0033 Euskerari buruz bazuan gar berezi bat: zeuzkan lizun, erdoi ta apakiñak xautu ta soiñeko dirdaitsuz jantzi.

11. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0318 Jainkoak begira zitzatela, pertsulari maiteak, errekalat erortzetik, errekako ichtilean edo lohian Berak eman ontasuna chahutzetik.

12. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0123 Deus ez du balio zinkurinaka artzea; biziki hobe da lanean egin ahala artzea, behar gabeko chahutzerik egin gabe.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Argi hori begien aintzinean atchik dezatela buruzagi guziek, ez badute segurik mundua, senda ustez, ondarra chahutu nahi.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 00001 Dirua xautzen da bazterretan. Ez luke nehor esango mundua ( ta gu barne ) keinka ixarrean dagonik.

15. 1969-1990 bizkaiera poesia olerti 1985 0256 Mintzatu al zenduan alperrikan?
Ez eiki! Eguzkiak ortzonduan
illuna txautzen dun era berean,
EGIAK ERE, ororen buruan,
gutxien itxadoten dugunean,
dirdir egiten du bere orduan!
.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0003 Hortz zorrotz horien bidez ebakitzen dute belarra eta hagin zabalen bidez mamurtzen eta xahutzen.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0022 Karras-karras eginaz apurtzen eta xahutzen dituzte gauza guztiak.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0101 Dena den, heldu ziren erromatarrak iberiar penintsulara (K.a. 218 an) eta defentsa arrazoiak zirela medio, Anibalen harmadak hemen zeukan, bera hornitzeko, oinarri nagusia xahutzera jo zuten.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0104 Eskuinean agertzen diren zifrek, prozesuan, xahutzen edo zurgatzen den beroa adierazten dute.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0104 Beroa xahutzen bada, plus (+) zeinua erabiltzen da berori adierazteko.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0290 Baina ekintza izugarri neketsua izan zen eta Morilloren taldeak espainiar itsas tresna guztiak xahutzen ditu; hau izan zen errusiar untzien arazo zikinarentzat aitzakia.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0069 Horrenbeste kualitate izanda, alferrik txahutzen omen nintuen, (...).

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0049 Lisa izango da gure diruzaina: kopeck bat bakarra ere ez dugu xahutuko alferrik; harekin uste duzu kafetegira joango naizela? Nortzat hartzen nauzu? Gainera soldata igotzera doazkigu, eta nola gure lana ezin hobeto beteko dugun, espero ditzakegu lansariak ere.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0117 Zer etsenplu emaiten dute aberatsek? Beren buruaren zaintzeko, urte bakotx, mila miliar (diru berri) xahutzen dute gobernuek, soldado eta arma gastuetan: erresuma pobren laguntzeko xahutzen den baino hamabietan gehiago.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0055 Zeure itxaropen guztiak gizarteak ahakar hori egin ez diezazun xahutu dituzu.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 0064 Zoritxarrez ordea eguzki energiaren gordailuok gero eta arinago ari gara xahutzen.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0099 Duela urte asko, Bagdad-ko palazio urreztatu eta aintzira azulejodun xuri eta urdinez apainduriko baten goen-goeneko ganbaran, Abdelamir Abdel Kamelen semea, zerrailaz ate denak hertsi, kandelak biztu, zelebroan eta zerebeloan tabula rasa egin, esibizionistei, eskuin ala ezkerrei, zien higuina mortifikatu, izanak eta ez izanak ahaztu, ongi segurtatu aurreritzi denak banan-banan bihotzetik atera eta baztertu zituela, kontzientzia garbitu, inoizko oroitzapen atsekabe denak bere barrenean xahutu guztiz purifikatu, tolerantzi ejertzizioak egin, izpiritualak eta korporalak, munduko borondate hoberenaz armatu, eta liburua irakurtzen hasi zen, ilargia zeruetan zegoela, artista batek artista baten gainean egindakoa.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0044 Piskana-piskana geroz-eta zehatzagotuz, zientifikoagotuz, metodoak zorroztuz, zientziaok (sikologia, sikoanalisia, soziologia nahiz arte-soziologia) beren hasieretako oinarri filosofikoak xahutzen dituzte.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 0075 Ahal dutenean bizileku hobeago bat bilatzeko ordez, dituzten diruak etxetik kanpora xahutzen dituzte kaleko taldeekin edo beren klasekoekin harreman estuagoetan ipintzeko.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0042 Hain zuzen ere oso aldagarri diren mendean, ia ziur egon gaitezke, hain zuzen hemendik hamar urtetara, zeure haurrak gizondu direnerako, horiek oro xahutuak eta gaindituak izango direla.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0119 Sasoin hezean, hurrengo sasoinean xahutuko duten hazkurria pilatzen dute, eta segidan gero loratzen hasten.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0097 Eta hemen beharbada, datorkigun etorkizun horri buruz gogoeta egitea komeni litzatekeenez, bihoaz honako Julio Caro Barojaren hitz hauek zeregin horretarako: Uste dut, zera, kultur modu bat bakarra besterik ez kontutan hartzeak duen arriskua salatu eta aurre eman behar diogula, hots, laburreko kultura hau denari alegia, abiaduraz beteari, ez denbora ez eta espazioa ere ezer axola ez zaizkiola dirudienari eta gauza baretsuen balioa defendatu egin behar dugula, gauza naturalena, mendeetan zehar naturak eman izan dizkigun gauzena eta azkenaldian munduan bizitzen ari garen esperientzien arabera, beroriek amaitzeko prest dagoen gizaki-mota moderno honek, errespetatzen ez dituenena; izan ere paradoxa dateke, naturak basotan edo petroliotan edo eta burdinetan, direnak direla, beren helburuekin milioika urtetan zehar metatutako energiak, orain soldatapeko gizontxo batzuk, ez ia milioika urtetan, baizik eta ehundaka urte gutxi batzutan xahutzea.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0290 Funtsean, frantzes Estatuak euskal estruktura bere baitan hartuaz, gure askatasun oro xahutzea zuen helburu.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0290 Euskal-diputatuek, Garat anaien bultzadaz eta burges ideolojiaren garaipenez, herriak emaniko mamei tradizio egin zioten, 10en artikuloa onartuaz eta, beraz, euskal probintzien eta biltzarren eskubideak deseginaz, antzinatiko gure herriaren autonomia xahutzen zelarik.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0545 Alabaina, beste aldetik, katalan arazo hori xahutu eta zatikatzeko, folklore huts eta Vich-en saltxitxoi batetan bilaka erazteko egin izan diren etengabeko eginahal horiek ere izan dute beren zerikusi geografikoa.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0174 Kontsidera daiteke nolabaiteko frakasoren bat, nahi bada, biolentziaren eztabaida etiko hark zilegitasun-auziarena beste planteamendurik eta beste diskurtsorik ez asmatu izatea, edo haren kondenaren auzi antzuan indarrak alfer-alferrik xahutu izatea, inolako emaitzatara heldu gabe.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Nazioak edo nazionalismoak gainditu adina, Estatuak behar zituen birrindu sozialismoak, produkzio hondasunen jabego pribatua ezabatu, klase-diferentziak xahutu.

38. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0103 - Ba-nuen usmorik, bai, irabazten zuen baiño askozaz geiago xautzen zuela ikusirik.

39. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0103 - Ez, ez...!! Nere dirua xautzen dut, ez besterenik...!!.

40. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0060 Au ere aitortu bear, guraso askoren illeta da-ta: neke ta izerdi guztiak emateko gertu daude bizkaitar gurasoak, seme-alabak eskolaz ta kulturaz jabetu ditezen; gazteen aldetik, ordea, zentzunik ezpada arrisku ikaragarria dago gurasoak lan neketsu ta jarraikoz irabazitako txanponak alperrik txautu ta aien bizkar par-egiteko.

41. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0069 Beltzak zirala eta zuriak giñala, emen etorri zitzaigun Oiñati-raiño Porras buruzagia bere gudariakin baztar guztiak ondatu ta txautzen.

42. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0097 Aspalditik, Jatsuko karrikan, hiru emazte zahar, auzokoak, goiz guziz, beren etxe aitzina xahatu eta jatsak, erratzak eskuan, elgarren artean kalakan egoiten ziren, luzaz eta luzaz.

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0115 BONAPARTE bera ere sartzen du autoreak, euskal liburuxka eta itzulpen asko eginarazi bai zituen, diruketa aundiak xahutuz horretarako.

44. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0044 Retegi'k berriz aurrea artu
sasi tartetik atajoz,
ta aurten ere txautu zuala
esanaz ementxe gatoz.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak lab 0001 Liburuak erosiz dirua txautzeko egokiera ona eman zaio.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 - Ez dute onhartzen armadak, behar gabe gure dirua xahu dezan jenden hiltzeko.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Ameriketarrek, dirutza gaitza xahutu zuten Alemania Federalaren birreraiketan.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... amaiur 1986 0001 Turismoaren bide berezietatik kanpora Asiara edo Afrikara bazoaz, zearo txauturik itzuliko zera.

49. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00078 GORTESAUAK.- Noski. Baina ezin da Erregearen dirutza horretan xahutzea!

50. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0030 ANNE SOPHIE: Bon ebe ta orduan ezkont agentzia bat atxikitzen, fitxa sailkatzen egonen gara, gelditzen zaizkigun urte ederrenak xahutuko, ezkondu nahi ez duten atso batzuekin, ez nuen bokazionerik infirmiersa egiteko.

51. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00004 Baina noski! jendeak ez du jakietan, medikutan gastatzen duen diru-kopuru berdina xahutzen, eta gertaera hau ere kontuan izaten da, kategoria bakoitzari gastuen totalari dagokion partehartzearen portzentaia edo pisua gehituz. Emaitza honakoa da:

52. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00120 Baina bietako zeinetan xahutuko dute kargek heren energiatik (pilak emandakotik) zati handiagoa? Ala erdibanatu egingo al da energia?

53. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00120 Orduan, zirkuitua muntatu eta erresistentzia handiagoko bonbilak gehiago argitzen duela ikusi beharko da. Zergatik? Bada, dirudienez, bonbila horretan kargek energia gehiago xahutzen dutelako bestean baino.

54. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00120 Horrek esan nahi du sorgailua dela kargei energia ematen dien elementu bakarra (voltimetroak energia horren balioa neurtzen du), eta besteek kargen energia xahutu egiten dutela (beste era bateko energia bihurtuz).

55. 1991> euskara batua ikasliburuak erreologia 0018 (...) originala maila batean gogoratzeko, bira halaber, liskatsua da energia xahutzen duelako eta memoria azkar galtzen duelako.

56. 1991> euskara batua ikasliburuak erreologia 0165 Izan ere, Buecheren teorian sakonduz, esfera molekularra malguki/bola segmentuez osatuta bezala kontsideratzen da (ikus 10.4 irudia) eta sistema honek xahutzen duen energia aztertzerakoan lasaikuntza-denbora agertzen da, bere balioa hau delarik:

57. 1991> euskara batua ikasliburuak erreologia 0165 Hau da, molekula disolbatzailean murgilduta dago eta bere higidurak aztertzen ditugu, xahutzen duen energia liskatasunarekin erlazionatzen dugularik.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. elizondo 00010 Patrikan txanpon bakarra nuela itzuli naiz (merke-merke zegoen larruzko jaka dotorea izan baita xahututako diru guztiaren errudun) eta portaleko atea irekitzen saiatu bezain pronto jabetu naiz neure memoria negargarriaz.

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. linazasoro 0077 Etsipenez eseri nintzen, bada, libre aurkitu nuen eserleku xahutu batean, irribarre tristeak eginez mugimendu imajinario baten konpasera, ni atzipetu nahian bezala, buru-soinak mugitzen zituzten gainerako bidaiari soraioei.

60. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00118 Honela bada, goiz batean, eguna argitu orduko, aititak tribulia hartu eta, alferrik galduko ez ziren gauzetan dirua xahutzera joan zen Gernikara.

61. 1991> euskara batua literatur prosa a. ibartzabal 0077 Irabazten zuen dirua nolanahi xahutzen zuen, eta senarrari lantokira diru eske joateko lotsarik ez zuen.

62. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0098 Joritasunak aspaldi xahutu zituen res angusta domi-ren ardura guztiak, lagun hurkoari laguntzeko gure ahalmena indartzen zuelarik.

63. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0080 Maite hintudan xahutzen nituen egun guzti horietan

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. valverde 00290 Bada, halaber, garaiko izipirituari dagokion Abbadieren beste alderdi bat ere: mezenas izan zen. Bere espedizioek, bidaiek eta gainerako ikerketek eragindako gastuak ordaintzeaz gain, diru kopuru handiak xahutu zituen bultzatu beharra garrantzitsua iruditzen zitzaizkion jarduerak finantzatuz, funtsean, bere obra handia izan ziren Lore Jokoetan, baina horiek, jakina, geroago ukitu ditugu.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00010 4. Baina gorputzaren nagikeria eta nahikeriara erortzen bada grina zabarren gatibu haragikeria galgarriaz une batez gozatu ondoren, utzikeriarengatik indarrak, denbora eta ulerpidea xahutu direnean, izaeraren makaltasuna salatzen da: bizitzako arazoei egozten die bakoitzak berak egindakoaren errua.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00300 Horrela, langabezia handiko egoeratan eskari efektiboan izandako erdi-mailako aldaketak oso eragin txikia izan dezake prezioak igotzen, eta oso eragin handia enplegua gehitzen; baina maila handiagoko beste bat (ustegabekoa izanik, aldi baterako butxadurak eragiten dituena), prezio-igoeran xahutuko da, eta ez enpleguarenean. Gainera hasieran bukaeran baino proportzio handiagoan.

67. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0066 Beranteko leitzoneak eztu aitzineko hutsa xahutzen, legeak zuzengaitz iraganekoa zuzentzen duen baino gehiago: eztugu beraz erranen Oihenartek bere aitzinekoaren ondorioko izaiteko orde eta haren ikasle, erakasle agertu nahi izan duela.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak xarb 0207 Beren diru guziak xahutzen dituzte alferretako afitxa batzu pagatzen:

69. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00007 Ohartu gabe hartzen ditugu usaiak eta lanetik landa edo goizetan jeikitzean deus karkulatu gabe bospasei minuta xahutzen ditut hor.

70. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00007 Beti iduritu zait menaia haundiaren egiteko haserrez jeikitzen den etxekanderearen axola duela Errobiak, bere hegien xahatzeko xedez.

71. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0030 Atera dituen diruak, gudarako armaz bere burua betetzen txautu ditu; eta kristautasunaren aurka lan egiten.

72. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1992 0030 Illeroko alokairuak (errentak) 100 pezeta inguru kosta lezaizkiekete angotarrei; aurrerantzean etxabizitza-arazoa oraindik geiago okerragotu ez dadin, neurri gogorrak artu bearko ditu Gobernuak: Langilleen aloigeratik 15% errentatan kentzea, esate baterako (orain 1'2 bakarrik txautzen dute orratik).

73. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Mundu guztiko armadetan urtero armetan gastatzen edo xahutzen den diruak markak guztiak gainditzen ditu: ehun eta hamar biloi (bai, biloi: hamabi zeroekin) pezetatara iristen da.

74. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Eta hala behar nahitaez nazio horiek armak erosteko daukaten eta ez daukaten dirua xahutu egiten dutenean eta Lehen Munduko nazioenganako duten zorra ezin jasanezko neurrira heltzen zaienean.

75. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0002 Miarritzen, Pariseko alde hortarik etorri mutiko gazte batek bazterrak airean ezarri ditu, zernahi sos xahutuz, berak pilik ez zuelarik, dena ele eder erabiliz, baizik eta loto delakoan dirualde ikaragarria bazuela irabazia !

76. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0018
1- Gunea
2- Kontrol hagak
3- Berzirkulazio bonba
4- Lurrin banatzaileak
5- Lurrin lehortzaileak
6- Ontzia
7- Blindatze horma
8- Putzu lehorra
9- Lehen mailako eustea
10- CRD kontrol unitateak
11- Bero bonba eta aldatzaileak
12- Ur garbiketa sistemak
13- Xahututako erregaien piszina
14- Lehortzaile eta banatzaileentzat piszina
15- 75 Tonako garabi zubiaren erraila
16- HPCI sistema
17- Supresio ganbara
18- Bigarren mailako eustea

77. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0046 Barda ekitzalgia gorri zen. Berartan dio:
- Horik xahatûko dûtûk;
gorago zohardi izan behar dik,
sarri orotan berotûko dik.

77 emaitza

Datu-estatistikoak: